Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2005eko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1278

AGINDUA, 2005eko otsailaren 23koa, Kultura sailburuarena, Euskal kirol selekzioen kirol lehiaketak finantzatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legeak dioenez, botere publikoen printzipio artezkarietako bat da Euskal kirola estatuan nahiz nazioartean defendatzea. Lege horren 4. artikuluari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei dagokie euskal federazioei laguntza eta finantziazioa ematea; horrela, funtzio publikoak beteko dituztela bermatzen da; funtzio horietako bat kirol selekzioen bidez kanpoan ordezkaritza lortzea da.

Agindu honen bidez, Euskal kirol selekzioei laguntza ekonomikoa eman nahi zaie. Ildo horretatik, diru-laguntzak emango dira euskal selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten eta Euskal kirol selekzioak partaide izango dituzten nazioarteko kirol-lehiaketak antola daitezen.

Ondorioz, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Agindu honen bidez, Euskal selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten eta Euskal kirol selekzioak partaide izango dituzten nazioarteko kirol-lehiaketak antola daitezen emango diren diru-laguntzak arautzen dira.

2.– Horretarako, 444.000,00 (laurehun eta berrogeita lau mila) euro emango dira guztira, 2005. urtean.

3.– Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, diru-laguntza hauetarako ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta Kirol Zuzendaritzaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena hartu aurretik egin beharko da.

2. artikulua.– Onuradunak.

1.– Euskal kirol federazioek jaso ditzakete agindu honetan araututako diru-laguntzak, baldin eta aginduak ezarritakoa betetzen badute, euren estatutuak urriaren 9ko 265/1990 Dekretuari (kirol federazioen eraketa eta funtzionamendua arautzen dituena) egokituta badituzte, Kirol Entitateen Erregistroan izena emanda badaude eta gobernu organoak eratu badituzte, estatutu eta indarreko legeriaren arabera.

2.– Ezingo zaizkie diru-laguntza hauek eman zigor edo itzulketa prozeduraren bat abiarazita duten erakundeei, baldin eta EAEko Administrazio Orokorreko diru-laguntzen markoan hasi eta oraindik ere tramitepean badaude. Hori dela eta, diru-laguntza eman baino lehen, kontuan izan beharko da onuradun izan daitekeen erakundea zigor edo itzulketa prozeduren tramitepean dagoen ala ez.

3.– Agindu honetan araututako diru-laguntza jaso arren, onuradunak beste erakunde publiko zein pribatu batek emandako diru-laguntza ere jaso dezake helburu berbererako, nolanahi ere erakundeak ezingo du inola ere gehiegiko finantziaziorik izan; halakorik gertatuz gero, ez zaio diru-laguntza emango, eman bazaio itzuli egin beharko du edo gutxitu egingo zaio, aurkeztutako aurrekontuarekin parekatzeraino.

3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Diruz lagundu ahal izango dira 2005. urtean gauzatzen diren jarduera hauek:

a) Euskal kirol selekzioek kategoria absolutuko nazioarteko kirol selekzioen lehiaketetan parte hartzea.

b) Euskal selekzioak kategoria absolutuan partaide izango dituzten nazioarteko kirol selekzioen lehiaketak antolatzea.

4. artikulua.– Eskaerak.

1.– Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak jasotzeko eskariak Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzari zuzenduko zaizkio eta Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzan edo kasuan kasuko Kulturako Lurralde Zerbitzuetan aurkeztuko dira, onuraduna zein lurralde historikotan kokatuta dagoen kontuan izanik. Eskariak zuzenean aurkez daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz. Ondoko dokumentuak erantsiko zaizkie eskariei:

a) Eskaera inprimakia (I. eranskina). Erakundeko ordezkariak izenpetuko du eskaera.

b) Diruz lagun daitezkeen jarduera edo programen memoria azaltzailea eta egutegia.

c) Diruz lagun daitekeen programa edo jardueraren aurrekontu banakatua.

d) Erakunde onuradunak eskatu eta jasoko dituen edo jaso ditzakeen beste diru-laguntzak. Zein erakundek (publiko nahiz pribatuk) emango dizkion adieraziko da, baita eskaeraren egoera ere (ea ukatu zaion, ebazteke dagoen, eman zaion, zenbatekoa eta abar). Ez badu diru-laguntzarik eskatu, egiaztagiria aurkeztuko du programa horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez duela adieraziz.

e) Erakunde eskatzailearen IFZaren kopia.

f) Zerga betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen egiaztagiria. Egiaztagiri horrek diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenago emana izan behar du gehienez.

g) Erakunde eskatzailearen gobernu organoak frogatuko du jarduera edo programako publizitate eta dokumentuetan (posta, kartelak, liburuxkak, megafonia eta abar) EAEko hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa hartu duela.

h) Jarduera edo programa hori beste erakunde publiko nahiz pribatuekiko lankidetza hitzarmen baten bidez egiten bada, lankidetza hitzarmen edo kontratuaren kopia ere erantsiko da. Kasu horretan, diru-laguntza eskatu ez duen erakundeari aurreko idatz-zatietan jasotako dokumentuak eska dakizkioke.

i) Erakunde eskatzaileari eskabidea baloratzeko komenigarri iruditzen zaion beste edozein dokumentu.

2.– Diru-laguntza eman baino lehen, Kirol Zuzendaritzak beharrezko deritzen dokumentu edo zehaztapenak eska ditzake.

5. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago, agindu honek ondoreak sorrarazi eta hurrengo egunetik, eskabideak aurkezteko.

6. artikulua.– Eskaeretan eginiko akatsak zuzentzea.

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak akatsen bat edo zehaztasun eza aurkituko balu eskaeran bertan edo agindu honen 4. artikuluan jasotako dokumentuetan, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio eta hamar egun balioduneko epea emango dio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik, akatsa edo zehaztasun eza konpontzeko. Epea igaro eta interesatuak ez badu dagokion zuzenketa egin, uko egin diola ulertuko da, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak emandako ebazpen baten bidez.

7. artikulua.– Puntuazio irizpideak.

1.– Esan bezala, diru-laguntzak emango dira euskal kirol selekzioek kategoria absolutuko nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten eta euskal kirol selekzioak partaide izango dituzten nazioarteko lehiaketak antola daitezen. Horretarako, ondoko puntuazio-irizpideak erabiliko dira:

a) Lehiaketaren ezaugarriak kontuan izanik (ofiziala edo lagunartekoa), 100 puntu gehienez ere.

Puntu gehiago emango zaizkie lehiaketa ofizialei lagunartekoei baino.

b) Lehiaketa maila kontuan izanik (Munduko Txapelketa, Europako Txapelketa eta abar), 100 puntu gehienez ere.

Maila zenbat eta handiagoa izan, puntu gehiago emango zaio lehiaketari.

c) Lehiaketaren kirol maila kontuan izanik, 100 puntu gehienez ere.

Kirol maila zenbat eta handiagoa izan, puntu gehiago emango zaio lehiaketari.

d) Lehiaketak gizarte alorrean duen eragina kontuan izanik, 100 puntu gehienez ere.

Puntu gehiago emango zaizkie gizarte alorrean eragin handiagoa duten lehiaketei.

2.– Diru-laguntzen zenbatekoa aurkeztutako aurrekontuaren %100era irits daiteke.

3.– Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko banaketa proportzionalaren arabera egingo da, laguntza lerro bakoitzean. Alegia, agindu honetako 2. artikuluan izendatutako diru-kopurua proportzionalki banatuko da balorazio-fasean eskabideek, aurreko atalean adierazi diren irizpideak aplikatuta, lortu duten puntuazioari jarraituz, beti ere gehienez ezarrita dagoen zenbatekoa errespetatuta, edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.

8. artikulua.– Kalifikazio batzordearen osaera eta ebazteko prozedura.

1.– Aurkeztutako eskaera eta dokumentuak aztertu ondoren, kalifikazio batzordea eratuko da. Batzorde horretako kideak honakoak izango dira: Kirol zuzendaria, batzordeko lehendakari izango dena, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendaturiko bi kirol-teknikari; horietako bat idazkaria izango da. EHAAn argitaratuko da kalifikazio batzordearen eraketa.

2.– Kalifikazio batzordeak ebazpen proposamen arrazoitua egingo du esleipen-irizpideen arabera eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari bidaliko dio.

3.– Kalifikazio Batzordeak programa edo jardueretarako diru-laguntzarik ez ematea edo agindu honetan jasotako aurrekontu zuzkidura osorik ez erabiltzea erabaki dezake, baldin eta eskariek nahikoa kalitaterik ez badute edo beharrezko baldintzaren bat bete ez badute.

4.– Ebazpen-proposamena ikusita, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak laguntzaren zenbatekoa zein den adieraziko du ebazpen baten bitartez.

5.– Ebazpena jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Gehieneko epe hori amaitu eta ez bada ebazpenik eman, eskaera ezetsitzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44. artikuluari jarraiki; nolanahi ere, lege horrek ebazpena ematera behartzen du Administrazioa.

6.– Aurreko paragrafoa gorabehera, agindu honen 6. artikulua aplikagarri denean, ebazpena emateko epea eten egingo da izapide horrek dirauen bitartean, hau da, jakinarazpena egiteko eta horri erantzuteko behar den denboran.

7.– Agindu honen babespean emandako diru-laguntzen onuradunei banan-banan jakinaraziko zaie diru-laguntza eman zaiela; hala ere, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.

9. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiola jakinarazten duen komunikazioa jaso eta handik hamabost egun balioduneko epean onuradunak ez badio idatziz eta espresuki uko egiten, diru-laguntza onartzen duela ulertuko da.

b) Diru-laguntza aurrekontuan xedatutako gastuak ordaintzeko erabiltzea, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenari jarraiki.

c) Deialdi honen pentzutan lortutako diru-laguntzen inguruan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dioten informazioa ematea.

d) Katalogo, liburuxka, kartel, argazki eta beste material grafiko zein soinuzkoetan argi eta garbi utziko da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babesa eman duela. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, hala badagokio, beharrezko euskarri eta jarraibideak emango ditu.

e) Jarduera aurkezteko egiten diren ekitaldi publikoetara Kirol Zuzendaritza gonbidatzea.

f) Diruz lagundutako jarduerek edo programek ordaindu beharreko zerbitzu edo produkturik eskainiz gero, entitate onuradunak abantailak, ekonomikoak bereziki, emango dizkie Gazte-txartela dutenei.

10. artikulua.– Diru-laguntzen ordainketa.

1.– Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa bi hilabeteko epean egingo da gehienez, eta emandako laguntzaren %70 ordainduko da. Epe hori diru-laguntza eman dela adierazteko ebazpena ematen denean hasiko da zenbatzen.

b) Bigarrenean gainerako guztia ordainduko da, diruz lagundutako jarduerak egin ostean eta emandako diru-laguntzaren zenbateko osoa behar bezala justifikatu eta gero.

2.– Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, gauzatutako jarduera edo programen kasuan, diru-laguntza osoa batera ordain daiteke, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten ondoren. Horretarako, programa edo jarduera gauzatu dela egiaztatzeko dokumentuak erantsiko zaizkio eskaerari eta inguruabar hori agindu honen 12. artikuluaren arabera justifikatuko da.

11. artikulua.– Programa kudeatzeko organo eskuduna.

1.– Agindu honetako deialdia kudeatzea Kirol Zuzendaritzari dagokio.

2.– Kirol Zuzendaritzak diruz lagundutako jardueren gaineko informazioa eskatzen badu, erakunde onuradunek informazio hori eman beharko diote.

12. artikulua.– Diru-laguntza justifikatu eta likidatzea.

1.– Erakunde onuradunek, hiru hilabeteko epean gehienez (jarduera edo programa amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita), ondoko dokumentuak aurkeztuko dituzte Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordetzan:

a) Bukatutako jarduera edo programari buruzko memoria azaltzailea.

b) Diruz lagundutako programaren diru-sarrera eta gastuen balantzea.

c) Diruz lagundutako jardueratik eratorritako gastuen jatorrizko egiaztagiriak edo, bestela, behar bezala konpultsatutako kopiak, diru-laguntza osoa zuritu arte.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babesturiko jarduerak direla adierazten duten dokumentuak, diru-laguntzaren aldeko ebazpenari jarraiki.

e) Diruz lagundutako jarduera edo programetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak erabili direla adierazten duen egiaztagiria.

2.– Aurkeztutako agiriak ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio ebazpena emango du hala badagokio.

13. artikulua.– Diru-laguntzak emateko baldintzak aldatzea.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.

2.– Dena delakoagatik diruz lagundutako jarduera edo programak ezin badira eskaeran adierazitako moduan gauzatu, egoera hori Kirol Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordetzak, Kirol Zuzendaritzak hala proposaturik, kasuan kasuko ebazpena eman dezan.

14. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53.1 artikuluan daude zehaztuta ez-betetzeak.

2.– Baldin eta diru-laguntza ematean ezarritako baldintzetatik onuradunak edozein bete gabe uzten badu, jaso dituen zenbatekoak eta kasuan kasuko legezko interesak itzuliko dizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Kultura sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatuta; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 23a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.I. ERANSKINA / ANEXO I

DIRU-LAGUNTZARAKO ESKABIDEA / SOLICITUD DE SUBVENCIÓN
EUSKAL KIROL SELEKZIOEN 2005EKO KIROL LEHIAKETAK FINANTZATZEKO
DIRU-LAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA COMPETICIONES DEPORTIVAS DE LAS SELECCIONES DEPORTIVAS VASCAS, CORRESPONDIENTES AL AÑO 2005
FEDERAZIOAREN DATUAK / DATOS DE LA FEDERACIÓN

Elkartearen izena / Nombre o razón social: 	

	

Euskal Herriko kirol erakundeen erregistroko inskripzio zenbakia

N.º de inscripción en el registro de entidades deportivas del País Vasco	

Inskripzio-data / Fecha de inscripción

Helbidea/Dirección: 	

Posta kodea / Código postal:

Tel./Telfno.: 	Faxa/Fax :

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail) 	

ORDAINKETARAKO BANKETXEAREN / AURREZKI KUTXAREN DATUAK
DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO PARA EL LIBRAMIENTO DE PAGOS

Banketxea edo aurrezki kutxa/Banco o entidad bancaria <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" &#9;n n n n

Agentzia/Agencia. &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n

K.D. /D.C. &#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n

Kontu zk. / N.º cuenta &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n n n n n n n

PERTSONA JURIDIKOAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK
DATOS DEL REPRESENTANTE LEGAL DE LA FEDERACIÓN

Izen-deiturak / Nombre y apellidos:

&#9;

Helbidea/Dirección: &#9;

Posta kodea / Código Postal: &#9;Herria/ Localidad:

Tel./Telfno:&#9;Faxa/Fax ::..............................................................

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): &#9;

PROGRAMA EDO JARDUERAREN IZENA / DENOMINACIÓN DEL PROGRAMA O ACTIVIDAD:

&#9;

&#9;

ENTITATE ESKATZAILEAK AURKEZTU
BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

a)&#9;Federazioaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria, ahalordetze agiriaren bidez edo, hala badagokio, dagokion organoak egindako egiaztagiriaren bidez.

b) Diruz lagun daitezkeen jarduera edo programen memoria azaltrailea eta egutegia

c) Diruz lagun daitezkeen programa edo jardueraren aurrekontu banakatua

d)&#9;Erakunde onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen zerrenda, emango duen erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntzarako eskabideen egoera aipatuta: ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena

e)&#9;Federazioaren IFZaren fotokopia.

f)&#9;Zerga betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen egiaztagirira. Egiaztagiri horrek diru-laguntza eskatu baino hiru-hilabete lehenago emana izan behar du gehienez.

g)&#9;Erakunde eskatzailearen gobernu organoak frogatuko du jarduera edo programako publizitate eta dokumentuetan (korrespondentzia, kartelak, foiletoak, megafonia eta abar) EAEko hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa hartu duela.

DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR

LA ENTIDAD SOLICITANTE

a)&#9;Fotocopia del DNI del representante legal de la federación, así como acreditación del poder de representación que ejerza, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida por el órgano correspondiente.

b)&#9;Memoria descriptiva del programa o actividad a subvencionar y calendario de la misma

c)&#9;Presupuesto desglosado de gastos e ingresos del programa o de la actividad a subvencionar.

d)&#9;Relación de cualesquiera otras ayudas solicitadas o que estime recibir el beneficiario, con mención de la entidad, pública o privada, que las otorgue, así como estado de la misma (denegada, pendiente de resolución, concedida e importe). Caso contrario, documento declarativo de no haber solicitado ó percibido ninguna otra ayuda para los programas presentados a subvención.

e)&#9;Fotocopia del NIF de la Federación

f)&#9;Certificado actualizado de hallarse al corriente en el pago de las obligaciones tributarias. Tal certificación deberá haber sido emitida con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud de la subvención.

g)&#9;Compromiso adquirido por el órgano de gobierno de la entidad solicitante de utilizar las lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma Vasca en el desarrollo del programa o actividad objeto de la subvención en lo concerniente a publicidad y documentación (correspondencia, carteles, folletos, megafonía, etcétera)

....................(e)n, 2005eko

Izen-deiturak / Nombre y apellidos:&#9;&#9;

NAN/DNI:
Izenpea/Firma

Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan.

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma que deberá ser quien ostente la representación legal de la entidad.


Azterketa dokumentala