Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2005eko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1277

AGINDUA, 2005eko otsailaren 23koa, Kultura sailburuarena, nazioarteko kirol gertakariak eta kirola zabaltzeko jarduerak burutzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Agindu honen bitartez, Kultura Sailak diru-laguntzak emango ditu nazioarteko kirol gertakariak antolatzeko, zenbait kirol entitatek Estatutik kanpo egiten diren nazioarteko kirol gertakarietan parte hartzeko eta kirola zabaltzeko jarduerak burutzeko.

Deialdi honek bi helburu nagusi ditu: lehenengo eta behin, nazioarteko kirol lehiaketak antolatzeko eta horietan parte hartzeko jarduerak sustatzea, izan ere, Eusko Jaurlaritzarentzat berebiziko garrantzia du horrek, jarduerok oinarrizko elementuak baitira euskal Kirolak nazioartean presentzia izan dezan, eta, bigarrenik, euskal kirolarien merezimenduak jendaurrean aitortzea helburu duten jarduerak sustatzea.

Hortaz, beharrezkoa da kirol jarduerek era horretako gertakaritzat hartzeko bete behar dituzten ezaugarriak finkatuko dituzten irizpideak eta betekizunak zehaztea eta diru-laguntzak eskatzeko, izapidetzeko eta emateko arauak finkatzea.

Ondorioz, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honetan, 2005. urtean hasi edo burututako nazioarteko kirol egitarau zein jardueretarako eta kirola zabaltzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko modua ezartzen da, artikulu honetan jasotako jarraibideak errespetatuz.

Ildo horretatik, jarduera hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak:

a) Nazioarteko kirol jarduerak:

– Nazioarteko kirol lehiaketa ofizialak antolatzea senior kategorian edo absolutuan, betiere, lehiaketak dagokion euskal federazioaren egutegian badaude.

– Estatutik kanpo egiten diren nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan kirol elkarte eta klubek parte hartzen duten jarduerak.

Atal honetako jarduerek goi-mailako kirola sustatzera egon behar dute bideratuta. Ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola) edo euskal kirol selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako.

Nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialen kasuan, bakarrik emango da diru-laguntza baldin eta euskal kirol federazioen lizentzia duten kirolarien parte-hartzea %10etik gorakoa bada eta Estatutik kanpoko kirolariena %5etik gorakoa.

b) Kirola zabaltzeko jarduerak:

– Kirolarekin zerikusia duten jardunaldi, mintegi, ikastaro eta biltzarrak antolatzea.

– Euskal kirolarien merezimenduak jendaurrean aitortzeko ekitaldi publikoak antolatzea.

2.– Diruz lagundutako jarduerak burutzeko, entitate eskatzaileek beren kontura jardun dezakete, edo beste entitate batzuekin lankidetzan edo hitzarmen bat eginez.

3.– 2005ean hasten diren gertakarietarako emandako laguntzak ezingo dira erabili ekitaldi horri ez dagozkion jarduerak finantzatzeko.

4.– Diru-laguntza jasotzeko nahitaezko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea proposatzen den jarduera edo programaren garapenean eta, zehatzago, publizitateari eta dokumentazioari dagozkion elementu guztietan (posta, kartelak, liburuxkak, esku-programak, megafonia eta abar).

2. artikulua.– Aurrekontu baliabideak.

1.– Deialdia agindu honen 7. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez ebatziko da eta guztira 450.000,00 (laurehun eta berrogeita hamar mila) euro erabiliko dira.

2.– Zenbatekoa guztira, modalitate eta atalkako zenbatekoen arabera, honela banatuko da:

a) Nazioarteko kirol lehiaketetarako diru-laguntzen lerroa: 405.000,00 (laurehun eta bost mila) euro.

b) Kirola zabaltzeko jardueretarako diru-laguntzen lerroa: 45.000,00 (berrogeita bost mila) euro.

3.– Modalitate bateko eskabideei buruzko erabakia eman ondoren dagokion zuzkidura guztia agortzen ez bada, soberakina beste modalitate bateko zuzkidura handitzeko erabili ahal izango da, betiere modalitate horretako diru-laguntzak erabakita ez badaude.

3. artikulua.– Entitate onuradunak.

1.– Honako erakunde hauek eskatu ahal izango dituzte Agindu honetan araututako diru-laguntzak:

a) Indarrean dagoen legediari jarraituz eratuta eta Kirol Erakundeen Erroldan izena emanda duten euskal kirol federazioek.

b) Kirol klub eta elkarteek eta kirol-helburuak dituzten merkataritza-sozietateek, baldin eta legez eratuta eta dagokion erroldan izena emanda badaude eta baltzu-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badaukate.

c) Aldiro zein noizean behin kirol modalitate desberdinetako ekintzak antolatzen dituzten erakundeek, baldin eta baltzu-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badaukate.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeek.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru-laguntzaren esleipena eta ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.

4. artikulua.– Eskabideak.

1.– Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko egin beharreko eskabideak Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzan aurkeztuko dira edo entitate eskatzailea kokatua dagoen Lurralde Historikoaren arabera dagokion Kulturako Lurralde Zerbitzuan, Kultura Saileko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzari zuzenduta, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bideetarik edozein erabiliz. Horrekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Kirol Zuzendaritzak berak zuzenean zein Kulturako Lurralde Zerbitzuen bitartez emandako eskabide orria (I. eranskina), eskabidea egiten duen pertsona fisikoak entitate onuradunaren izenean jarduteko baimena duela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar delarik.

b) Jarduerari buruzko txostena.

Nazioarteko kirol lehiaketen inguruko jarduerak finantzatzeko eskatzen diren diru-laguntzen kasuan, azalpen txostenean alderdi hauek jaso behar dira:

– Kirol lehiaketaren maila edo kategoria.

– Parte-hartzaileen kirol-maila.

– Parte hartzaileen kopurua.

Kirola zabaltzeko jarduerak finantzatzeko eskatzen diren diru-laguntzen kasuan, txostenean alderdi hauek jaso behar dira:

– Proposatutako jarduerak kirolaren alorrean duen interesa.

– Aurkeztutako programaren kalitatea.

– Proposatutako jarduerak gizartean duen eragina.

c) Jardueraren sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza (II. eranskina).

d) Eskabidea egin duen erakundearen IFZaren fotokopia eta zerga kontuetan betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzeko agiria.

e) Hirugarrenaren altari buruzko agiri normalizatua (III. eranskina).

f) Zuzendaritza batzordearen edo dagokion gobernu organoaren osaerari buruzko egiaztagiria.

g) Eskabidea egin duen erakundean horretarako ahalmena duen gobernu organoak hartutako konpromisoa, proposatutako jarduera edo programa garatzerakoan eta, batez ere, iragarki eta dokumentazioan (gutunak, kartelak, liburuzkak, programak, megafonia, etab.) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiliko dituela hitz emanez.

h) Entitate eskatzaileak edo parte hartzen duen beste edozeinek beste erakunde publiko zein pribatuei helburu berberaz eskatutako diru-laguntzak edo, ustez, jasoko direnak, erakundearen izena eta laguntzen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jaso nahian aurkeztutako egitarauetarako beste inongo diru-laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

i) Kirol jarduera beste erakunde publiko zein pribaturen batekin batera lankidetzan edo hitzarmena sinatuta eginez gero, jardueraren garapenerako oinarri den hitzarmen edo kontratuaren kopia bat. Kasu honetan, diru-laguntzarik eskatu ez duen erakundeari dagokionez ere, aurreko artikuluetan ezarritako dokumentazioa eska daiteke.

j) Burututa dauden jarduerei dagokienez, izandako gastuak justifikatzeko Agindu honetan zehaztutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da.

k) Nazioarteko kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen kasuan, dagokion euskal federazioak egindako agiri bat aurkeztu beharko da, lehiaketa federazioaren egutegian dagoela egiaztatzeko.

2.– Kirol Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko iritzitako dokumentazio osagarri guztia eska dezake.

3.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 7ko EHAA) adierazitakoa betez, ehun eta laurogei mila hirurehun eta hiru euro eta hirurogeita hiru zentimotik (180.303,63 euro) gorako diru-laguntzak emateko beharrezkoa izango da, Dekretu horretan ezarritako baldintzei jarraituz, benetako bermea eratzea.

4.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kulturako Lurralde Zerbitzuek eta Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak agindu honetan araututako diru-laguntzez behar duten informazio guztia jarriko dute diru-laguntza eskabideren bat egin duten entitateen esku.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, honako agindu honek eragina duen egunetik zenbatzen hasita.

6. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kirol Zuzendaritzak, agindu honen 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz aurkeztutako eskabidea eta gainerako dokumentazioa aztertuta, aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusiz gero, eskabidea egin duen entitateari horren berri emango dio. Jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epea emango da dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko eta, epe hori bukatuta, eskatutako dokumentazioa ez bada era egokian zuzentzen, eskabidea ez onartutzat joko da, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuaren ebazpen baten bitartez.

7. artikulua.– Hautaketarako eta diru-kopuruak zehazteko irizpideak.

Diru-laguntzak emateko eta diru-kopuruak zehazteko, ondoko ataletan ezarritako prozedura erabiliko da:

1.– Diru-laguntzaren gai diren programa edo jarduerak ebaluatzeko, laguntza-lerro bakoitzean, honako osagarri hauek zein neurritan betetzen diren kontuan hartuta:

1.1.– Nazioarteko kirol lehiaketen lerroan.

a) Kirol lehiaketaren maila edo kategoria. Puntuazioaren %40.

b) Parte-hartzaileen kirol maila. Puntuazioaren %40.

c) Parte-hartzaileen kopurua. Puntuazioaren %20.

1.2.– Kirola zabaltzeko jardueren lerroa.

a) Proposatutako kirol jardueraren interesa. Puntuazioaren %40.

b) Aurkeztutako programaren kalitatea. Puntuazioaren %30.

c) Proposatutako jarduerak gizartean duen eragina. Puntuazioaren %30.

2.– Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko banaketa proportzionalaren arabera egingo da, laguntza lerro bakoitzean. Alegia, agindu honetako 2. artikuluan izendatutako diru-kopurua proportzionalki banatuko da balorazio-fasean eskabideek, aurreko atalean adierazi diren irizpideak aplikatuta, lortu duten puntuazioari jarraituz, beti ere gehienez ezarrita dagoen zenbatekoa errespetatuta, edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.

3.– Nazioarteko kirol lehiaketen kasuan, jarduera bakoitzerako diru-laguntza ez da 60.000 (hirurogei mila) eurotik gorakoa izango. Kirola zabaltzeko jardueren kasuan, berriz, gehienezko muga 18.000 (hamazortzi mila) eurokoa izango da.

8. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak bateragarriak izango dira entitate publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin, betiere guztira jasotako diru-kopuruak aurrekontu osoa gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, diru-laguntza murriztu egingo da, aurkeztutako aurrekontuari egokitu arte.

9. artikulua.– Ebazpena.

1.– Eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Batzorde Kalifikatzaileak modalitate bakoitzari dagokion ebazpen proposamen arrazoitua egingo du laguntzak esleitzeko ezarritako irizpideen arabera, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igorriko dio. Hauek izango dira Batzorde Kalifikatzaileko kideak: Kirol zuzendaria, batzordearen lehendakaria izango dena, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendatutako kirol arloko bi teknikari, bietako bat batzordearen idazkari izango delarik.

2.– Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, egindako proposamenaren aurrean, ebazpena emango du eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak finkatuko ditu.

3.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean, eskabideen ebazpenaren jakinarazpena egingo da. Epe hori bukatu eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskatutako diru-laguntza ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Lege horrek berak Administrazioari berariaz ebazpena har dezan agindutakoaren aurka jo gabe. Edonola ere, agindu honen babesean egindako eskabideen gaineko ebazpenak emateko epea ezingo da sei hilabetetik gorakoa izan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, agindu honen 6. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzen denean, ebazpena emateko epea eten egingo da delako izapideak behar duen denboran, jakinarazpena jaso eta erantzuteko epearen arabera.

4.– Diru-laguntza egokitzen zaienei hartutako ebazpenaren berri emango zaie banan-banan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek jakin dezaten.

10. artikulua.– Ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehen zatian, diru-laguntzaren kopurutik ehuneko hirurogeita hamar ordainduko da, interesatuak diru-laguntza onartu duen edo onartu duela ulertzen den datatik aurrera zenbatzen hasita bi hilabeteren barruan; bigarrenean, gainerako kopurua ordainduko da, kirol jarduera edo egitaraua bukatu eta emandako diru-laguntzaren diru kopuru osoa behar bezala justifikatu ondoren.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, burututa dauden jardueren kasuan, diru-laguntzak ordainketa bakar batez gauzatu ahal izango dira, bi hilabeteko epean, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak ebazpena ematen denetik hasita, beti ere eskabidearekin batera jardueraren aurrekontua burutu dela erakusten duen dokumentazioa aurkeztu eta agindu honen 13. artikuluan adierazitako moduan justifikatu ondoren.

11. artikulua.– Diru-laguntza jasotzen dutenen betebeharrak.

Dirulaguntzaren onuradunak nahitaez bete beharko du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan erregulatutako obligazioen erregimena eta, zehazki, betebehar hauek:

a) Diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiola jakinarazten duen komunikazioa jaso eta handik hamabost egun balioduneko epean onuradunak ez badio idatziz eta espresuki uko egiten, ditu-laguntza onartzen duela ulertuko da.

b) Diru-laguntza aurkeztutako aurrekontuan zehaztutako gastuak ordaintzeko erabiltzea, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak diru-laguntza emateko hartutako erabakiaren arabera.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazio guztia ematea, euren zereginak burutzeko hala eskatuz gero.

d) Kirol Zuzendaritzari jarduera nola gauzatzen ari den jakiteko eskatzen duen informazio guztia ematea.

Jarduera burutzen den bitartean, agerian jarri beharko da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso dela eta, horretarako, Kultura Sailak berak emango dituen ikurrak erabiliko dira.

e) Kirol Zuzendaritzari jarduera aurkezteko egiten diren ekitaldi publiko guztietara deitzea.

12. artikulua.– Egitaraua kudeatzeko organo eskuduna.

Kirol Zuzendaritza da agindu honen bidez erregulatutako diru-laguntzen egitaraua kudeatzeko organo eskuduna.

13. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

Diru-laguntzaren bat jaso duten erakundeek ondoren zehaztuko den dokumentazioa aurkeztu beharko dute Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzan hiru hilabeteko epean, diruz lagundutako kirol jarduera edota, hala badagokio, partaidetza, bukatu eta hurrengo egunetik hasita:

a) Burututako jarduera edo egitarauari buruzko txosten zehatza.

b) Gastuaren jatorrizko ziurtagiriak, edo, bestela, horien fotokopia konpultsatuak, emandako diru-laguntzaren kopuru osoari dagozkionak.

c) Kultura Sailak ekintza babestu duela berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak, diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

d) Jarduera edo egitaraua garatzerakoan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzeko dokumentazioa.

e) Gertakariaren gastuen behin betiko balantzea, bertan diru-sarrera eta gastuak zehaztuta eta, batez ere, eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztiak aipatuta.

14. artikulua.– Likidazio ebazpena.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.

15. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Hauek izango dira ez betetzeak:

a) Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

c) Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

d) Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

2.– Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.

16. artikulua.– Errekurtsoak.

1.– Agindu honen aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri harik eta bestea espresuki erabaki arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 23a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DIRU-LAGUNTZARAKO ESKABIDEA / SOLICITUD DE SUBVENCIÓN
NAZIOARTEKO KIROL LEHIAKETETARAKO ETA KIROL EKINTZAK ZABALTZEKO 2005EKO
DIRU-LAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA COMPETICIONES DEPORTIVAS DE CARÁCTER INTERNACIONAL Y ACTIVIDADES
DE DIVULGACIÓN DEPORTIVA CORRESPONDIENTES AL AÑO 2005.

PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK / DATOS DE LA PERSONA JURÍDICA

Pertsona juridikoaren izena / Denominación de la persona jurídica: 	

		

Euskal Herriko kirol erakundeen erregistroko inskripzio zenbakia, hala balegokio /

En su caso, n.º de inscripción en el registro de entidades deportivas del País Vasco	

Inskripzio-data / Fecha de inscripción	

IFZ edo NAN / NIF o DNI:

Posta kodea / Código Postal:

Tel./Telfno.:

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail) 	

ORDAINKETARAKO BANKETXEA/AURREZKI KUTXAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO PARA EL LIBRAMIENTO DE PAGOS

Banketxea edo aurrezki kutxa/Banco o entidad bancaria <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" &#9;n n n n

Agentzia/Agencia. &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n

K.D. /D.C. &#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n

Kontu zk. / N.º cuenta &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n n n n n n n

PERTSONA JURIDIKOAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

DATOS DEL REPRESENTANTE LEGAL DE LA PERSONA JURÍDICA

Izen-deiturak / Nombre y apellidos&#9;

Helbidea/Dirección: &#9;

Posta kodea / Código Postal:

Tel./Telfno:&#9;Faxa/Fax:

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): &#9;

PROGRAMA EDO JARDUERAREN IZENA: PROGRAMA-MOTA ADIERAZI

DENOMINACIÓN DEL PROGRAMA O ACTIVIDAD: SEÑALE EL TIPO DE PROGRAMA

Nazioarteko kirol-lehiaketa / Competición deportiva de carácter internacional&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n

Programa edo jardueraren izena / Denominación del programa o actividad

&#9;

Kirol ekintzak zabaltzeko jarduera / Actividad de divulgación deportiva&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n

Programa edo jardueraren izena / Denominación del programa o actividad

&#9;

ENTITATE ESKATZAILEAK AURKEZTU

BEHARREKO DOCUMENTAZIOA

1.– Entitateari buruzko agiriak (1):

a) Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda ez dauden entitateen kasuan, eratze-eskritura eta estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

b) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria, ahalordetze agiriaren bidez edo, hala badagokio, dagokion organoak egindako egiaztagiriaren bidez.

c) IFZren fotokopia.

d) 1 puntuan eskatutako dokumenazioaren ordezko aitorpena. (2)

e) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtaguiria. (3)

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.

a) Jarduerari buruzko txosten zehatza.

b) Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua, III. eranskinaren arabera. (4)

c) Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda eta egoera. (5)

d) Eskaria baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa. (6)

3.– Ordainketarako dokumentazioa.

4.– III. edo IV. eranskina.

DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR

LA ENTIDAD SOLICITANTE

1.– Documentación relativa a la entidad (1):

a) En el supuesto de entidades que no figuren inscritas en el Registro de Entidades Deportivas del Gobierno Vasco, escritura de constitución y estatutos de la entidad, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

b) Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida por el órgano correspondiente.

c) Fotocopia del NIF.

d) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el apartado 1. (2)

e) Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias. (3)

2.– Documentación explicativa de la actividad.

a) Memoria detallada de la actividad para la que se solicita subvención.

b) Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos de la actividad, según el modelo del anexo III. (4)

c) Relación y estado de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (5)

d) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (6)

3.– Documentación para el libramiento de pagos.

4.– Anexos III o IV.

&#9;...................(e)n, 2005ko

Izen-deiturak/Nombre y apellidos: &#9;

NAN/DNI: .....................................

Izenpea/Firma

Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan.

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma que deberá ser quien ostente la representación legal de la entidad.

AURKEZTU BEHARREKO

DOKUMENTAZIOARI BURUZKO ARGIBIDEAK

(1) Pertsonari edo entitateari buruzko agiriak:

Pertsona edo entitate berak diru-laguntza eskaera bat baino gehiago egiten badu, pertsonari edo entitateari buruzko dokumentazioa eskabide batekin bakarrik aurkeztu beharko du.

(2) 1) atalean eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:

Entitate eskatzaileari buruz 1) atalean eskatutako dokumentazioa jadanik administrazioaren esku baldin badago, ez da berriz ere aurkeztu behar, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f artikuluan.

Hala izanez gero, aitorpen bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta baita EAEko Administrazio Orokorreko zein organo edo bulegotan aurkeztu zen edo zeinek egin zuen ere.

Ordezko aitorpen hori dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez badira baino ezingo da egin.

(3) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria:

Gehienez, eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa izan beharko du, eta horretarako eskumenak dituen erakundeak emana. Dena den, dokumentazio hori dela-eta jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

Eskaera egin duen pertsona fisikoak edo entitateak lurralde batean baino gehiagotan jarduten baldin badu, helbide fiskala duen lurraldeetako bakoitzari dagokion organoak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko du zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzeko.

(4) Aurrekontua:

Orekatua izango da, hots, gastuak berdin diru-sarrerak, eta diru-sarreren atalean Kultura Sailari eskatutako kopurua zehaztu beharko da.

(5) Xede berberaz aurkeztutako beste diru-laguntzetarako eskabideak:

Beste edozein erakunde pribatu nahiz publikori xede berberaz eskatutako diru-laguntza guztiak zehaztu behar dira eta baita diru-laguntza horien egoeraren berri eman ere (ukatua, erantzunaren zain ala emana dagoen eta, hala badagokio, zenbatekoa den).

Beste erakunde pribatuei zein publikoei eskatutako diru-laguntzen zenbatekoen edota egoeraren edozein aldaketa jakinaraziko zaio diru-laguntzen kudeaketaz arduratzen den zuzendaritzari eta baita eskabidearekin batera aurkeztutako jardueran edo honen aurrekontuan eragina izan dezakeen aldaketaren bat egin ahal izateko baimena eskatu ere. Bi egoera horietako edozein jakinarazi bekarko zaio diru-laguntzen kudeaketaz arduratzen den zuzendaritzari kasuan kasuko espedientea ebatzi baino lehenagoko administrazio-izapidetzaren edozein unetan.

6) Egiaztagiria:

Nazioarteko kirol-lehiaketetarako eskabideen kasuan, Euskal Federazioak egindako egiaztagiri bat aurkeztu beharko da. Bertan dena delako lehiaketa Euskal Federazioaren egutegian sartuta dagoela adierazi behar da.

7) Nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialak antolatzeko eskabideen kasuan, zera egiaztatu behar da, Euskal Federazioak emandako lizentzia duten kirolariak parte-hartzaile guztien %10a baino gehiago direla eta Estatutik kanpokoak parte-hartzaile guztien %5 baino gehiago.

8) Entitate eskatzaileko gobernu-organo eskudunaren konpromisoa proposatutako jarduera edo programaren garapenean Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak erabiltzeko, bai publizitatean, bai dokumentazioan (eskutitzak, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia etab.).

(9) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria:

Jarduera hobeto baloratzeko, pertsona edo entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazio aurkez dezake.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA

DOCUMENTACIÓN A APORTAR

(1) Documentación relativa a la persona/entidad:

En el supuesto de que la persona o entidad realizara conjuntamente más de una solicitud de subvención, la documentación relativa a la persona o entidad tan sólo deberá presentarse acompañando a una cualquiera de las mismas.

(2) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el apartado 1):

Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en el apartado 1) se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

3) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias:

Deberá haber sido emitida por el organismo competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

En el supuesto que la entidad solicitante desarrolle su actividad en más de un territorio, el hecho de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias se acreditará mediante certificado expedido por el correspondiente organismo competente en todos y cada uno de los territorios en los que tenga domicilio fiscal.

(4) El presupuesto:

Habrá de ser equilibrado, es decir, gastos igual a ingresos, precisando en el apartado de ingresos la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.

(5) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto:

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

Comunicar a la Dirección gestora de las ayudas cualquier cambio en el estado o en el importe de las ayudas solicitadas a otras entidades, tanto públicas o privadas, así como solicitar autorización a la misma para la introducción de cualquier tipo de modificación que afecte a la actividad inicialmente presentada o a su presupuesto. Ambas situaciones deberán ponerse en conocimiento de la Dirección gestora en cualquier momento de la tramitación administrativa anterior a la resolución del expediente.

6) Certificado:

Las solicitudes relativas a competiciones deportivas de carácter internacional, deberán aportar un certificado expedido por la Federación Vasca, en el que se haga constar que dicha competición se encuentra incluida en su calendario.

7) Las solicitudes relativas a programas para la organización de competiciones deportivas oficiales de carácter internacional, deberán acreditar, que el índice de participación de deportistas con licencia expedida por la Federación Vasca, es superior al 10% del total de participantes y que el índice de deportistas de fuera del Estado es superior al 5% del total de participantes.

8) Compromiso adquirido por el órgano de gobierno competente de la entidad solicitantes de utilizar las lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma Vasca en el desarrollo de la actividad o programa propuesto en lo concerniente a publicidad y documentación (correspondencia, cárteles, folletos, programas, megafonía, etc., etc.).

(9) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud:

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la persona/entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración de la actividad.

&#9;

II. ERANSKINA / ANEXO II
AURREKONTUA/PRESUPUESTO (1)
GASTUAK/GASTOS

&#9;KONTZEPTUA/CONCEPTO&#9;ZENBATEKOA/ IMPORTE&#9;

Pertsonal gastuak / Gastos de personal

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

Funtzionamendu gastuak / Gastos de funcionamiento

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

Bestelako gastuak / Otros gastos

&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;

Guztira/Total&#9;&#9;

DIRU-SARRERAK / INGRESOS

&#9;KONTZEPTUA/CONCEPTO&#9;ZENBATEKOA/IMPORTE &#9;EGOERA/ESTADO

Eskatzailearen ekarpena/Aportación del solicitante

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Ente publikoen ekarpenak / Aportaciones de entes públicos

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Ente pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades

privadas

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Bestelako sarrerak / Otros ingresos

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Guztira/Total&#9;

ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA / SUBVENCIÓN SOLICITADA

(1) Aurrekontuak orekatua behar du izan, hots, gastuak berdin diru-sarrerak (eskatutako diru-laguntza barne)/El presupuesto debe ser equilibrado, es decir, gastos igual a ingresos (incluida la subvención solicitada).

III. ERANSKINA / ANEXO III

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN/NIF o DNI. (1) &#9;

Entitatearen izena edo pertsona fisikoaren izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos de la persona física

&#9;

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zkia., solairua

Calle, n.º, piso &#9;

Herria

Localidad &#9;

Lurraldea

Provincia &#9;

Udal kodea &#9;Posta-kodea

Código de población. &#9; Código postal &#9;

B-BANKETXEAREN EDO AURREZKI KUTXAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo aurrezki kutxa/Banco o entidad bancaria <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" &#9;n n n n

Agentzia/Agencia. &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n

K.D. /D.C. &#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n

Kontu zk. / N.º cuenta &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n n n n n n n

Jabea/Titular.&#9;

Bankuaren adostasuna&#9;Hirugarrenaren adostasuna&#9; Sailaren onespena&#9;Kontabilitatearen onespena

Conforme Banco&#9;Conforme Tercero&#9;V.º B.º Departamento&#9;V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta zigilua&#9;Sinadura eta zigilua&#9;Baimendutako sinadura&#9;Baimendutako sinadura

Sello y Firma&#9;Sello y firma&#9;Firma autorizada &#9; Firma autorizada

(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco

Argibideak/Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena / Debe adjuntarse fotocopia de laTarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

(3) Banketxeak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN.

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA(*)
SOLICITUD DE MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DE TERCERO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF edo DNI. &#9;

tercero (1): .............

Entitatearen izena edo pertsona fisikoaren izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos de la persona física

&#9;

&#9;

ALDAKETA/MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zkia., solairua

Calle, n.º, piso &#9;

Herria

Localidad &#9;

Lurraldea

Provincia &#9;

Udal kodea &#9; Posta-kodea

Código de población. &#9; Código postal &#9;

B.– BANKETXEAREN EDO AURREZKI KUTXAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo aurrezki kutxa/Banco o entidad bancaria <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" &#9;n n n n

Agentzia/Agencia. &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n

K.D. /D.C. &#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n

Kontu zk. / N.º cuenta &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" n n n n n n n n n n

Jabea/Titular.&#9;

Data/Fecha &#9;Sinadura/Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak/Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da(dira) adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.


Azterketa dokumentala