Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1212

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta bere aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean dago, Erandioko Larrauri Mendotxe bideko 18an.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzkoa: 44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak).

3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu zk. 2095-0631-55-21-31000143.

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-Kutxa.

Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.

Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten dizut ezen ezarri dizuten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean ezohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako zure asmoa adierazi beharko diozu Administrazio honi hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

IZEN-ABIZENAK ESP. ZK. LEGE-HAUSTE EBAZPEN ZIGORRA HAUTSITAKO EGUNA EGUNA ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP. FECHA FECHA SANCIÓN ARTÍCULO

INFRACCIÓN RESOLUCIÓN INFRINGIDO

Fernández Outomuro, Juan Carlos 405X0401352-5 07-12-2003 14-12-2004 600 eur./Ret. 23.a

Rachid, Adrei 405X0401444-9 28-10-2003 11-01-2005 600 eur./Ret. 23.a

León Arrinda, Iñigo 405X0401486-8 27-03-2004 28-12-2004 301 eur./Ret. 25.1

Muñoz Toro, Francisco Javier 405X0401411-9 05-03-2004 17-01-2005 Archivo 23.a

Baljilali, Sahraoi 405X0401414-4 03-04-2004 17-01-2005 Archivo 23.a

Jiménez López, Andrés 405X0401574-3 13-03-2004 10-12-2004 301 eur./Ret. 23.a

González García, Iván 405X9800792-MB 19-07-1997 21-12-2004 Archivo 25.1

Barberena del Río, María Teresa 405X0400942-4 27-10-2003 28-12-2004 Archivo 23.c

Urraca Encinas, José Ignacio 405X0401461-4 06-11-2003 21-12-2004 600 eur. 23.c

Diarra, Ali 405X0000404-JG 01-12-1999 28-12-2004 Desestimación 25.1/25.2

solicitud

Guerrero Rodríguez, José 405X9903333-MB 12-03-1999 19-11-2004 450 eur./Ret. 25.1

Ret.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2005eko urtarrilaren 25a.

Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala