Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1203

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, abenduaren 30eko APA/4398/2004 Aginduan jasotako aldi baterako laguntza-erregimeneko eskabideak aurkezteko epea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan luzatzekoa. Nekazaritza-jardunaren lehiakortasunari eusteko "minimis" erregimenari atxikita dauden aldi baterako laguntzak aurreikusten ditu nekazaritza-sektorearentzat agindu horrek.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2005eko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez, abenduaren 30eko APA/4398/2004 Aginduan jasotako aldi baterako laguntza-erregimena Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatu zen. Nekazaritza-jardunaren lehiakortasunari eusteko "minimis" erregimenari atxikita dauden aldi baterako laguntzak aurreikusten ditu nekazaritza-sektorearentzat agindu horrek. Ebazpeneko laugarren ebatziaren 3. idatz-zatiak ezartzen du eskabideak aurkezteko epea 2005eko otsailaren 28an bukatuko dela EAEn. Ministro Aginduak ezarritako manua ere badakar, eta manu horren arabera, eskabideak autonomia-erkidego bakoitzak ezarritako epearen barruan aurkeztu behar dira eta, edonola ere, 2005eko martxoaren 1a baino lehen.

Otsailaren 24ko APA/440/2005 Aginduaren bidez (49. zenbakia daraman BOEn argitaratu zen, 2005eko otsailaren 26an), Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2005eko martxoaren 15era arte luzatu zuen APA/4398/2004 Aginduko 5.1 idatz-zatian aurreikusitako laguntza-eskabideak aurkezteko epea. Hainbat autonomia-erkidego, kooperatiba eta nekazaritzako erakunde profesionalek denbora gehiago eskatu dute eskatzaileek aurkeztu beharreko datuak behar bezala betetzeko, eta horregatik luzatu da epea.

Ebazpen honen bidez, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan ere luzatu egingo da lehen aipatutako otsailaren 24ko APA/44/2005 Aginduan ezarritako epea.

Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2005eko martxoaren 15era arte luzatzea Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2005eko otsailaren 2ko Ebazpeneko laugarren ebatziko 3. idatz-zatian eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea. Ebazpen horren bidez, abenduaren 30eko APA/4398/2004 Aginduan jasotako aldi baterako laguntza-erregimena Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatu zen. Nekazaritza-jardunaren lehiakortasunari eusteko "minimis" erregimenari atxikita dauden aldi baterako laguntzak aurreikusten ditu nekazaritza-sektorearentzat agindu horrek.

Bigarrena.– Ebazpen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 28a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala