Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1090

IRAGARKIA, "C serotaldea meningokokoari aurre egiteko txerto konjokatuaren 180.000 dosi eskuratzea" helburutzat duen hornidura-kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (KBN C03/013/2004 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO3/013/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Helburua: C serotaldea meningokokoari aurre egiteko txerto konjokatuaren 180.000 dosi eskuratzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: ez zen argitaratu.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: milioi bat zortziehun eta laurogeita hamar mila (1.890.000) euro gehienez.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko urtarrilaren 3a.

b) Kontratista: Baxter, S,L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bederatzi euro eta hogeita hamasei zentimo (9,36 euro) dosi bakoitzeko (180.000 dosi), kontratuaren gehienezko aurrekontua 1.684.800,00 eurokoa delarik.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 9a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala