Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1086

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 317/03 zk.ko L2 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: L2 317/03, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Oweg Transport, S.A.

Abokatua: Rebolleda Vázquez, Arturo.

Prokuradorea: Aranzazu Urchegui Astiazarán andrea.

Demandatua: Hamouda Transport, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da 2004ko abenduaren 31n, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Oweg Transport, S.A., sozietateak eskatuta eta hura ordeztuz Aranzazu Urchegui Astiazarán epaitegietako prokuradoreak aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, Hamouda Transport, S.L., kondenatzen dut auzi-jartzaileari 64.288, 25 euro eta zenbateko horren legezko interesak ordaintzera. Halaber, alderdi demandatzailea auzi honetan eragindako kostu guztiak berariaz ordaintzera kondenatzen dut.

Ebazpen honen ziurtagiria egin, dagozkion autoei eransteko. Jatorrizkoa epaitegi honen epaien eta behin betiko autoen liburuan argitaratuko da.

Jakinaraz bekio ebazpen hau pertsonalki auzi-iheslari deklaratutako alderdiari, legez ezarritako eran, eta ohartarazi ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa eta kasazio-errekurtsoa baino ezin direla aurkeztu, dagokionean eta legez ezarritako epean.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta ohartarazi ez dela irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela: Jaengo Probintzia Auzitegian aurkeztu beharko dute, bost eguneko epean, ediktua jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; epaitegi honetan prestatu beharko dute.

Eta auzialdi honetan behin betiko epaituz, ebatzi, agindu eta sinatu dut.

Demandatuak, Hamouda Transport, S.L., sozietateak, egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez, egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Irun (Gipuzkoa), 2005eko otsailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala