Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arabako Foru Aldundia
1073

IRAGARKIA, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Ibilgailuen Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2005eko otsailaren 28an, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Ibilgailuen Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (25 zk.).

Interesatuta daudenek Lehendakaritzako foru diputatuari egin beharko dizkiote eskabideak eta Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte; bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazten diren bideak erabil ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkideari buruzkoa). Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita".

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 17a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

JOAQUÍN ERVITI ORTÍZ.


Azterketa dokumentala