Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1072

510/2005 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean hutsik dagoen ofiziala-elektrizizta kategoriako destino huts bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 346/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofiziala-elektrizista kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori uztailaren 5eko EHAAn, 127 zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 56/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik ziren destinoak esleituko ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatuko zen, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofiziala-elektrizista kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen-prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak.

Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. Eranskinean. Aipatu destinoa txanda librean eskainiko da.

Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. Eranskinean.

Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.

Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 3a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.

I. ERANSKINA / ANEXO I

OFIZIALA-ELEKTRIZITATEA / OFICIAL-ELECTRICIDAD

DESTINOA	LANPOSTU KOPURUA	

Donostia Ospitalea	1	

Guztira	1	

DESTINO	N.º PLAZAS	

Hospital Donostia	1	

Total	1	

II. ERANSKINA / ANEXO II

OFIZIALA-ELEKTRIZITATEA / OFICIAL-ELECTRICIDAD
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL	

14545128	Quintanilla Arenal, Francisco Javier	83, 0000	24,7900	107,7900	


Azterketa dokumentala