33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
716
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedienteen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko. Ustez Itsas- arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea urratzeagatik ireki dira espediente horiek.
Ebazpen-proposamen horien jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan diren arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko. (Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edo/eta espedienteko agirien kopiak lortzeko.
Izen-abizenak 	Esp. zk.	Propos. eguna	Propos. zehapena	Urratutako art.
Domínguez Andrés, G.	PM 132/04	2004/12/07	301 euro	229/1998 D., 5.b art. 102/1997 D., II. eranskina.	
Alberdi Larraondo, I.	PM 47/04	2004/12/22	306 euro	212/2000 D., 9.c art.	
Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 18a.
Instrukzio-egilea,
NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.