Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
715

IRAGARKIA, Arrantza zuzendariak hartutako erabakiak jakinarazteko. Ustez Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea urratzeagatik hasiera ematen zaie behean zehaztutako zehapen-prozedurei erabaki horien bidez.

Erabaki horien jakinarazpena interesatuei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea aztertzeko (espedientea Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia-San Sebastián kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), beren defentsarako egokitzat hartzen dituzten arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko eta prozeduran baliatuko dituzten bitartekoak zehazteko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.

Izen-abizenak	Esp. zk.	Urratze-eguna	Erabakiaren eguna	Urratutako art.

Echevarria Valdés, M.	PM 12/04	2004-06-10	 2004-12-15	6/1998 L., 53. art. 226/1998 D., 5.b art. 102/1997 D., II. Eranskina.

Domingo Andrés, G.	PM 74/04	2004-03-28	 2004-12-15	6/1998 L., 3.1. art. 5482/2002 Foru Agindua.	

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 17a.

Arrantza zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala