Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
710

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Txagorritxu Ospitalerako lurrunezko autoklabe bat eskuratu eta instalatzea kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa, Araba kalea 45-E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza. Ekipamendutarako Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 150/20/0/0096/O131/012005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Txagorritxu Ospitalerako lurrunezko autoklabe bat eskuratu eta instalatzea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: betekizun teknikoen pleguan zehaztutakoaren arebarakoa.

c) Loteak: bakarra.

d) Entregatzeko lekua: Txagorritxu Ospitalea

e) Entregatzeko epea: ikusi oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 50.000,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.

b) Helbidea: Araba kalea, 45.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01006.

d) Telefonoa: 945 00 62 76.

e) Telefaxa: 945 00 62 03.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino sei egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-arloko kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi oinarriak egiaztatzeko aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2005eko martxoaren 7a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ikusi oinarriak.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoa, d) Eguna: 2005eko martxoaren 14a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Araudi Orokorreko 80.4 artikuluak xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada); e) Ordua: 12:15.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: htt://www.osakidetza-svs.org.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 25a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ELENA BRAVO SUÁREZ.


Azterketa dokumentala