Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
702

EDIKTUA, 282/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 282/04, prozedura arrunta

Demandatzailea: Licores y Conservas La Blanca SL.

Abokatua: Fidel Andrés Ortega jauna.

Prokuradorea: Mercedes Botas Armentia andrea.

Demandatua: Explotaciones Hosteleras de Álava SL Bar Arcus

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, 2005eko urtarrilaren 10ean epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Botas prokuradoreak Licores y Conservas La Blanca SL-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Explotaciones Hosteleras de Álava SL-ren aurka. Horrenbestez, kondenatu egin behar dut eta kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari lau mila ehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (4.178,52 euro), 2003ko uztailaren 11tik ordainketa egin bitartean sortutako berandutzako interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzera.

Demandatuak, Explotaciones Hosteleras de Álava SL-k, egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslaria den demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka, Arabako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala