Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
700

EDIKTUA, borondatezko porrotaren 358/04 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Tines Motor SL sozietatearen ordezkoak eginez Cristina Gómez Martín prokuradoreak eskaturik, epaitegi honetan, Tines Motor SL sozietatearen porrotaren gainean egindako 358/04 Judizioan emandako ebazpenaren bitartez eta ediktuak erabiliaz, porrot egin duenaren hartzekodunak, helbide ezezaguna dutenak zehazki, zitatzea erabaki da, hain zuzen ere, epaitegi honetako 4. solairuan kokatutako erabilera anitzeko gelan, 2005eko martxoaren 22an, goizeko 10:30etan egingo den Hartzekodunen Batzar Nagusian agertu ahal daitezen, porrotaren kredituak aitortu eta graduatzeko, eta gero kontuak emateko. Hartzekodunei jakinarazten zaie euren kreditu-tituluak aurkeztu beharko dizkietela sindikoari, 2005eko martxoaren 4a baino lehen, eta ohartarazten zaie berantiartzat joko direla, Merkataritza Kodeko 1101. eta 1829. artikuluetan jasotako ondorioetarako.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko urtarrilaren 12a.

EPAILE MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala