Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
699

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeko bideratutako 890/04 zenbakiko espedientearen ondoriozkoa.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 890/04 espedientea bideratu da abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Mercedes Burgos Pons andrea testamentua egin gabe hil zen, Barakaldon, 2001eko maiatzaren 11n. Hori dela eta, jaraunsleak deklaratzeko eskatu dute Carmen Burgos Pons eta María de las Nieves Burgos Pons andreek, kausatzailearen bigarren mailako (alboko) ahaideak diren aldetik. Gaur hartu den ebazpenean erabaki da kausatzailearen jaraunspena eskatzen dutenen adinako eskubidea edo hobea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, hogeita hamar eguneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Ohartarazten zaie zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izango dutela, baldin eta esandakoa egiten ez badute.

Barakaldo (Bizkaia), 2004ko abenduaren 1a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala