Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
697

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean burututako 294/03 zk.ko L2 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 294/03 hitzezko judizioaren apelazioa.

Errekurtsogilea: La Estrella SA de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: García Macua, Susana.

Prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego andrea.

Errekurritua: Víctor Varela Sánchez.

Gaia:

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da 2004ko ekainaren 24an, eta hau dio epaitzak: Baiets egin dut Estrella Seguros SA sozietatearen ordezkariak Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko epaile magistratuak 363/02 zk.ko hitzezko judizioan, 2002ko azaroaren 8an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Horrenbestez, errebokatu egin behar dugu eta errebokatu egiten dugu ebazpen hori, eta horren indarrez, eta demandako eskaerak neurri batean baietsiz, Víctor Varela Sánchez jauna kondenatu egiten dugu Estrella Seguros SA sozietateari 427,28 euro ordaintzera, eta bai zenbateko horri interpelazio judiziala egin denetik sortutako berandutzako interesak ordaintzera ere; hori guztia auzi bietatik eratorritako kostuei buruz berariazko erabakirik hartu gabe egiten da.

Víctor Varela Sánchez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao, 2005eko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala