Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
696

AGINDUA, 2005eko urtarrilaren 17koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, "Bizkaiko Txakolina-Chacolí de Bizkaia" jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzaileko lehendakaria eta lehendakariordea izendatzekoa.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1994ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez "Bizkaiko Txakolina-Chacolí de Bizkaia" Jatorrizko Deituraren Arautegia behin betiko aitortu eta onetsi zen. Bada, agindu horren 33.1 artikuluan ezartzen denez, Kontseilu Arautzailea, besteak beste, lehendakari batek eta lehendakariorde batek osatuko dute. Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek izendatuko dituzte horiek, Kontseilu Arautzailea osatzeko aukeratutako kideek proposatuta.

Era berean, "Bizkaiko Txakolina-Chacolí de Bizkaia" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deia egin zuen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko abenduaren 17ko Aginduaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontseilukideek lehendakaria eta lehendakariordea hautatuko dituzte, eta hautaketaren berri emango diote Nekazaritza eta Arrantza Sailari, hautatuak izenda ditzan.

Kontseilu Arautzailea hautatzeko prozesua bukatu da, eta Kontseiluaren jakinarazpena ere jaso denez, bidezkoa da proposatutako lehendakaria eta lehendakariordea izendatzea.

Horiek horrela eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko den urriaren 29ko 256/2002 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Asier Arzalluz Loroño jauna izendatzea "Bizkaiko Txakolina-Chacolí de Bizkaia" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko lehendakari.

Bigarrena.– Garikoitz Ríos Urbaneta jauna izendatzea "Bizkaiko Txakolina-Chacolí de Bizkaia" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko lehendakariorde.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 17a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala