Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
687

228/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Andoni Orube Bona jauna izendatzen duena.

Gipuzkoako Osasun Barrutiko Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2004ko abenduaren 23ko 3535/04 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2005eko urtarrilaren 10eko EHAAn (5. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Andoni Orube Bona jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Andoni Orube Bona jauna izendatzea Gipuzkoako Osasun Barrutiko Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko.

Bigarrena.– Zuzendariorde berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 24a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala