
245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6676
EDIKTUA, "Construcciones Cantábricas Siglo XXI, S.L." enpresari 04.0084.48.01.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa. <P ALIGN="JUSTIFY">
Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau
JAKINARAZTEN DUT:
"Reformas Valinor, S.L." eta "Construcciones Cantábricas Siglo XXI, S.L." enpresei irekitako 04.0084.48.01.01.02 zenbakiko espedientea amaitu denez, ebazpena eman da, 1809/03 zenbakiko Arau-hauste aktan jasotako zehapen proposamena onetsiz; bide batez, hogeita hamahiru mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bi zentimoko (33.050,62 euro) zehapena ezartzen zaio "Reformas Valinor, S.L." enpresari, horren erantzukizun solidarioa "Construcciones Cantábricas Siglo XXI, S.L." enpresaren gain geldituz. Eta zehapena ezartzen da, ezarri ere, honako arau hauek haustearren: Laneko Arriskuei Aurre hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 14.2 eta 15.1 artikuluetan xedatutakoa; lan-taldeetako langileak erabiltzeko diren segurtasun- eta osasun-xedapen gutxienezkoei buruzko uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuko 3. artikuluan eta I.1.6 eranskinean xedatutakoa; eta eraikuntza obretako segurtasun- eta osasun-xedapen gutxienezkoei buruzko urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuko (25eko BOE) 10. artikuluan eta IV. eranskinean (C.3 eta 5 zatiak) xedatutakoa.
Dena dela, "Construcciones Cantábricas Siglo XXI, S.L." enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Landeche poligonoa, 23, Larrondo auzunea, Zaratamo-Bizkaia). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio bidea eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari, tokian tokiko lurralde ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Errekurtso hori ez bada garaiz eta forman aurkezten, "Reformas Valinor, S.L." enpresak edo "Construcciones Cantábricas Siglo XXI, S.L." enpresak —batak zein besteak— ezarritako zehapenaren zenbatekoa sartu beharko dute Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak duen Sarreren Kontu Baimenduan (Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095-0631-54-2203005921 zk.), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaien egunetik aurrera; eta hori horrela egingo da, Gizarte Ordenako Arau-hausteengatik zehapenak ezartzeari eta Gizarte Segurantzaren kuoten kitapen espidenteei buruzko prozeduraren Araudi Orokorra onartzen duen maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuko 25.1.b artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 94. eta 138.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).
Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 17a.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS