Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6674

EDIKTUA, 2004ko azaroaren 17koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Tarimas de Vitoria, S.L. enpresari 04.0139.01.02.01.02. espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa. <P ALIGN="JUSTIFY">

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Tarimas de Vitoria, S.L. enpresak aurkeztutako 04.0139.01.02.01.02 zenbakiko errekurtsoa amaitu denez, ebazpena eman dela jakinarazten dut, enpresa horren izenean eta ordezkotza eginez Nelida Monterrubio Ojeda andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsiz. Hortaz, baietsi egiten dut 01/2004/22 zehapen espedientean Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Arabako lurralde ordezkariak hartutako 2004-02-16ko Ebazpena, zeinetan sei mila eta hamabost euroko (6.015) zehapena ezartzen baitzaio guztira Tarimas de Vitoria, S.L. enpresari, eta zehapena ezarri, hain zuzen ere, Laneko Arriskuei aurre hartzeari buruzko Legean xedatutakoa garatuz Aurre hartzeko Zerbitzuen Araudia onartzea duen 39/1997 Errege Dekretuko 10. artikuluan xedatutakoa haustearren.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Soraluce kalea, 6-8, Betoñoko Industri Poligonoa, Vitoria-Gasteiz). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Tarimas de Vitoria, S.L. enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak Banco Bilbao Vizcayan duen sarreren kontu baimenduan (0182-5685-01-0000232003 kontua, Gasteizko bulego nagusia), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 17a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala