Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6670

IRAGARKIA, 1373/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta interesatuak epatzeko dena. <P ALIGN="JUSTIFY">

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Miren Karmele Aguirreazcuenaga Cigorraga andreak 1373/04 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren aurka (110. zk.ko EHAA, 2004-06-11koa). Ebazpen horren bidez onartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko jarraibideak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 30a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

RICARDO BURUTARAN FERRÉ.


Azterketa dokumentala