
245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6668
EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 210/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).
Judizioa: L2 210/04, desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Miguel Echarri Erice jauna.
Abokatua: Cristina Herrero Tirado andrea.
Prokuradorea: Begoña Álvarez Oronoz andrea.
Demandatua: María del Mar Calleja Martínez.
Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.
Aipatu judizioan epaia eman da, 2004ko azaroaren 3an, eta honako hau da epaitza:
Osorik baietsi dut Begoña Álvarez Oronoz prokuradoreak Miguel Echarri Erice jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, María del Mar Calleja Martínez andrearen aurka. Beraz, deklaratzen dut suntsituta dagoela Irungo Tompes kaleko 3 zenbakian beheko solairuan kokatuta dagoen etxebizitzarako errentamendu-kontratua. Ondorioz, demandatuaren desahuzioa egintzen dut eta ohartarazten diot etxetik botaraziko dela hilabeteko epean etxea uzten ez badu. Kondenatu egiten dut demandatua 4.156,30 euro ordaintzera, zor diren errenta eta metatutako zenbateko gisa, eta bai legezko interesak ordaintzera ere.
Demandatua den María del Mar Calleja Martínez andreak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).
Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2. artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, Epaitegi honetako idazkaritzan.
Irun (Gipuzkoa), 2004ko azaroaren 22a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS