Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6666

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 236/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 236/04, desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Juana Aguirregoitia Tellaeche andrea.

Abokatua: Álvarez Mata, Ignacio jauna.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil andrea.

Demandatua: Demetrio Bausela Núñez.

Gaia: N11, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

1.– Baietsi egin behar dut eta baietsi egiten dut Arruza Doueil epaitegietako prokuradoreak Juana Aguirregoitia Tellaeche andrearen izenean eta ordez sustatutako demanda, Demetrio Basuela Núñez jaunaren aurka, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, kondenatu egin behar dut eta kondenatu egiten dut demandatua, honako hauetara:

1.– Prim kaleko 41. zenbakian, 4. solairuan eskuinean kokatuta dagoen lokala uztera, legez jarrita dagoen epean; hori egiten ez badu, lokaletik botaraziko dela ohartarazten zaio.

2.– Auzi-jartzaileari 6.526 euro ordaintzera.

3.– Prozeduraren kostuak ordaintzera.

Demetrio Bausela Núñez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez, egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2004ko azaroaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala