
245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6665
EBAZPENA, 2004ko azaroaren 26koa, Gizarte Gaietarako sailburuordearena, "Tokian bertan praktikako bekadunak prestatzeko" proiektuari (PRO-1999K3/0224 erref.) uko egiteko onarpena ematen duena. Euskal Autonomia Erkidegoko Unicef eta Unesco Etxea entitateek aurkeztu zuten proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 1999ko deialdiaren barruan.
Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 1999an emango ziren laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten zuen otsailaren 17ko 22/1998 Dekretuak honela dio 32. artikuluko 1. idatz-zatian: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzerakoan atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Artikulu horren 2. idatz-zatiak, halaber, honako hau dio: erakunde eskatzaileak ekintza gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari horren guztiaren berri emango zaio, idatziz.
Lehendakaritzako Idazkaritzaren 1999ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez 9.113,26 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Unicef Komitea erakundeari, Tokian bertan praktikako bekadunak prestatzeko proiektua gauzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Unicef entitateak, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari 2004ko azaroaren 19an igorritako idazki baten bidez, Unesco Etxeak bere proiektu-zatiari uko egin diola azaldu zuen, beraienak ez diren arrazoiengatik. Unesco Etxeak, halaber, 2004ko urriaren 15ean igorritako gutunean uko horren berri ematen du.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– "Tokian bertan praktikako bekadunak prestatzeko" proiektuan Euskal Autonomia Erkidegoko Unicef delakoak Unesco Etxearen izenean uko egiteko egindako eskabideari onarpena ematea. Beraz, Unesco Etxeari zegozkion 4.840,06 euro ez dira ordainduko eta behin betiko diru-laguntza 4.273,20 eurokoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Unicef izango dela erakunde eskatzailea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 1999ko deialdiaren barruan eskatu zen diru-laguntza.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 26a.
Gizarte Gaietako sailburuordea,
ÁNGEL ELÍAS ORTEGA.
RSS