Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6662

AGINDUA, 2004ko azaroaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) "María Inmaculada" Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa irakasteko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena eskatuz Zarauzko (Gipuzkoa) "María Inmaculada" Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA) eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2004/2005 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakasteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 20005853.

Izen espezifikoa: "María Inmaculada".

Titularra: Hijas de la Caridad de S. Vicente de Paúl.

Helbidea: Gipuzkoa kalea, 40

Udalerria: Zarautz.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakastea, 2 unitatetarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate 75 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate 150 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasle kopuruari eta horien tituluei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala