
245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6660
AGINDUA, 2004ko azaroaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Legazpiko (Gipuzkoa) "Doinua" Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko eta 4. maila irakasteko baimena emateko dena.
4. maila emateko eta musika-espezialitateak gehitzeko baimentzeko Legazpiko (Gipuzkoa) "Doinua" Musika Eskola Pribatuak aurkeztutako eskabidea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa.
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBATZI DUT:
Artikulua bakarra.– Legazpiko (Gipuzkoa) "Doinua" Musika Eskola Pribatuari 2004/2005 ikasturtetik aurrera 4. maila eta perkusioa eta teklatua espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode zenbakia 20007229 da; helbidea, Euskal Herriko enparantza; eta titularra, berriz, Legazpiko Musika Eskola Kultura Elkartea.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
Adarra:
– Kantua: korua.
– Tresneria sinfonikoa: tronpeta, klarinetea, biolina, biola, saxofoia, txirula, txirulatxoa eta perkusioa.
– Tresneria polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.
– Bertakoa: txistua.
– Zenbait joera: Gitarra elektrikoa eta teklatua.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
RSS