Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6659

AGINDUA, 2004ko azaroaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako "San José Obrero Seminario Salesiano" ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Urnietako (Gipuzkoa) "San José Obrero Seminario Salesiano" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea, eta arlo honetan eskudunak diren erakundeek txostena egin dute.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE) eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

Artikulua bakarra.– "San José Obrero Seminario Salesiano" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izena aldatzeko baimena ematea; aurrerantzean "Salesianos Urnieta" izango da. Ikastetxea, honako helbidean dago: Ergoien kalea 6, Urnieta (Gipuzkoa), eta 20005270 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala