Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta langileria

Oñatiko Udala
6658

IRAGARKIA, 2004ko lan eskaintza publikoari buruzkoa.

Oñatiko Udalbatzaren 2004-09-28ko erabaki bidez, 2004ko plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda aldatu zen. Ondoren, Udalbatzak, 2004-11-25ean egindako bileran, 2004ko lan eskaintza publiko berria onartu du; beraz, guztien jakinerako argitaratzen da, toki araubidearen arloko legezko xedapenen testu bateginaren (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) 128.1 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 24. artikuluan xedatutakoa betez.

Karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak:

Administrazio orokorreko eskala

Administrari laguntzaile azpieskala.

Sailkapen taldea: D

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea

Bete gabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua: 1.

Hautaketa prozesuan

Administrari bereziko eskala

Aparteko zerbitzuen azpieskala.

Mota: udaltzainak eta laguntzaileak.

Sailkapen taldea: D

Lanpostuen izena: udaltzain-kaboak

Bete gabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua: 1.

Lanpostuen izena: udaltzainak

Bete gabeko lanpostuen kopurua: 3.

Beteko diren lanpostuen kopurua: 3.

Lanpostu hauek betetzeko oinarriak aurrerago argitaratuko dira.

Oñati, 2004ko azaroaren 26a.

Alkatea.

Azterketa dokumentala