Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2004ko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6657

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 22koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena. Honen bidez ebazten da Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzako "Ikastegien Arduradun gazte justiziako Teknikari" lanpostua —kodea: 2835/1— zerbitzu eginkizun bidez betetzeko deialdia.

Uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 54. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta arauen arabera egokiak diren jarduketak egin ondoren, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– "Ikastegien Arduradun Gazte Justiziako Teknikari" lanpostua —maila: 23; kodea: 2835; dotazioa: 1.— zerbitzu eginkizun bidez betetzeko deialdia esleitzeke uztea, deialdian parte hartzeko eskabide bat ere aurkeztu ez delako. Lanpostua Herri Administrazio guztiei irekita zegoen, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzari atxikita.

Bigarrena.– Agindu honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka badago gorako errekurtsoa aurkeztea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala