Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6471

IRAGARKIA, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 429/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 04.0319.48.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzeko dena.

Francisco Berrocal García jauna ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (San Antonio, 22-5 B, Etxebarri). Beraz, jakinarazten zaie Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea Fundifes, S.A.–k eskatuta bideratu da, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horrek berretsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak SH-500/00 zehapen-espedientearen gainean hartutako ebazpena, 932/00/GV arau-hauspen akta berretsiz eta errekurtso-egileari 1.502,54 euroko isuna ezarriz.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Francisco Berrocal García jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 1a.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala