Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Toledoko Lan Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
6458

EDIKTUA, 271/1994 demandaren ondoriozkoa.

EDIKTUA
JAKINARAZTEKO ZEDULA

Ni, Francisco Javier Sanz Roderok, Toledoko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizialak, jakinarazten dut:

Lan-arloko Epaitegi honetan iraizpen bati buruzko 271/1994 demandaren prozedura bideratu da, David García Pinero jaunak eskatuta, M.a Paz Fullana García, Alejandro Fullana García, Gonzalo Fullana García, Alejandro Fullana Serra eta Vicente Fullana García enpresaren kontra, eta probidentzi proposamen hau eman da:

PROBIDENTZIA; epaile magistratua:

Gema Adoración Ocáriz Azaustre andrea.

Toledo, 2004ko maiatzaren 26a.

Formalizatutzat ematen da, garaiz eta forman, bere garaian prozesu honetan emandako epaiaren aurka jarritako erregutze-errekurtsoa. Pieza banandua osatzea erabaki da, errekurritutako ebazpenaren lekukotza hasieran jartzea, eta formalizazio-idazkia aurkako alderdiari bidaltzea, nahi izanez gero bost eguneko epean inpugna dezan; inpugnazioak letraduaren sinadura eduki behar du, izapidetzeko onar dadin. Alderdiei ohartarazten zaie inpugnazio-idazkian autonomia erkidego honetako Auzitegi Nagusiko egoitzako helbide bat zehaztu behar dutela, Lan-prozedurako Legeko (LPLko) 196. art.an ezarritakoarekin bat.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Inpugnatzeko era: Berraztertze-errekurtsoaren bidez. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko da, ebazpena jaso eta hurrengo bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du erabaki denaren betearazpena etengo (Lan Prozedurako Legeko 184-1 art.).

Alejandro Fullana García eta Gonzalo Fullana Garcíari legez jarritako moduan jakinarazteko —non dauden ez dakigunez gero—, probintziako aldizkari ofizialean argitara dadin egin dut ediktu hau.

Toledo, 2004ko azaroaren 9a.

Hartzaileari ohartarazten zaio, hurrengo jakinarazpenak Epaitegi honetako iragarki-lekuan egingo zaizkiola, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala