Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6457

EDIKTUA, kanbio-letra ez ordaintzeari buruz egindako 730/03 zenbakiko kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 730/03 kanbio-judizioa.

Alderdi demandatzailea: imprenta Sacal SL.

Alderdi demandatua: José Antonio Salgado Carrasco.

Gaia: kanbio-letra ez ordaintzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena hartu da, eta hau dio, hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Manuel Díaz Muyor jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: 2003ko azaroaren 5a.

Aurkeztutzat jotzen dira aurreko idazkia, ahalordearen kopia, agiriak eta horien kopiak. Beltrán prokuradorea alderditzat jotzen da (egiaztatu du ordezkaritza).

AURREKARIAK

Bakarra.– Beltrán prokuradoreak, imprenta Sacal SL sozietatearen izenean eta ordez, kanbio-judizio baterako demanda aurkeztu du, José Antonio Salgado Carrasco jaunaren aurka, kanbio-letra bat betearazteko, hain justu ere, honako hau erreklamatzeko: 1.891,22 euro, tronkoarenak, eta 700 euro, berandutze-interesenak, gastuenak eta kostuenak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6, 7, 23 eta 31. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.– Ikusi dira demandan adierazitako uziak. Epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, aipatu prozesu-legearen 36, 45 eta 820. artikuluekin bat etorriz; lurraldeari dagokionez ere eskumena du, aipatutako azken artikulua aplikatuta.

Hirugarrena.– Aurkeztutako tituluak betetzen ditu uztailaren 16ko 19/1985 Legeak, Kanbio eta Txekeei buruzkoak, ordainketa ezagatiko akzioez baliatzeko eskatzen dituen betekizunak. Beraz, bidezkoa da Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 821. artikuluan aurreikusitako neurriak erabakitzea.

XEDAPENAK

1.– Imprenta Sacal SL sozietatearen ordez eta izenean, Beltrán prokuradoreak eskatuta, José Antonio Salgado Carrasco jaunaren aurka kanbio-judizio bat irekitzea erabaki da, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako titulua betearazteko. PZLb-ko 821. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da judizioa.

2.– Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 821.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, honako neurri hauek hartu dira:

1) Hamar eguneko epean honako hauek ordain ditzala errekeritzea zordunari: 1.891,22 euro, tronkoarenak, eta 700 euro, berandutze-interesetarako, gastuetarako eta kostuetarako; hala ere, azken zenbateko hori likidatu egin daiteke gerora.

Errekerimendua egiterakoan honako hau ohartaraz bekio zordunari: baldin eta hamar eguneko epean zor duena ordaintzen ez badu edo judizioaren aurka egiten ez badu —gero esango da nola—, betearazpena abiaraziko da bere ondasunen aurka, erreklamatutako zenbatekoak hartzekodunari ordaintzeko.

2) Baldin eta zordunak errekerimenduari erantzuten ez badio, aurreneurri moduan ondasunak enbargatuko zaizkio, aipatutako zenbatekoak estali arte.

Horretarako, Epaitegi honetako agente judizialari edo, behar izanez gero, Jakinarazpen eta Enbargoetarako Zerbitzu Orokorrari agindua eman bekio idazkariak edo gaitutako ofizial batek lagunduta, erabakitakoa eraginkorra egin dadin.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Alde demandatuak, hala ere, aurkapen demanda aurkez diezaioke kanbio-judizioari, ordainketa errekerimendua egiten denetik aurrera hamar eguneko epean. Horretarako arrazoiak Kanbio- eta Txeke-Legeko 67. artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Aurkapena aurkezteak ez dakar berarekin aurreneurrizko enbargoa indarrik gabe uztea (PZLb-ko 824. artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura	Idazkariaren sinadura	

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, epaileak, 2004ko azaroaren 8ko probidentziaz eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156-4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, ediktu hau Epaitegiko iragarki oholtzan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, Antonio Salgado Carrasco jaunari ordainketa-errekerimendua egiteko eta izapideak egiteko onartzen duen autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala