Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6454

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta burututako 330/02 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, L2 330 /02 prozedura arrunta bideratu da, María Cruz Moreno Morenok, Eva María Vázquez Morenok, Raquel Vázquez Morenok eta José Antonio Vázquez Carrascok eskatuta, Juan María Ortiz de Zarate Muroren, Seguros Mapfre, SA-ren eta Drago Montajes Industriales-en kontra, zenbateko bat erreklamatzeari buruz. Horri buruzko epaia eman da, eta hau diote idazpuruak eta epaitzak:

EPAIA

Durango, 2004ko urriaren 20a.

Begoña López Anguita, Durangoko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu 330/02 judizio arruntari dagozkion autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, zenbateko bat erreklamatzeari buruz, honako hauen artean; batetik, demandatzaileak, María Cruz Moreno Moreno andrea, José Antonio Vázquez Carrasco jauna, Raquel Vázquez Moreno andrea eta Eva María Vázquez Moreno andrea, Elena Astigarraga prokuradoreak ordeztua eta Josune López Ezcurdia letraduak lagunduta; eta bestetik, demandatuak, Mapfre Mutualidad de Seguros y Reaseguros a prima fija (Virginia Tejada prokuradorea dutela, eta Arturo González Pueyo letradua), Juan María Ortiz de Zarate Muro jauna eta Drago Montajes Industriales.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Elena Astigarraga prokuradoreak María Cruz Moreno Moreno andrearen, José Antonio Vázquez Carrasco jaunaren, Raquel Vázquez Moreno andrearen eta Eva María Vázquez Moreno andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, kondenatu egiten ditut, Mapfre Mutualidad de Seguros y Reaseguros a prima fija, Juan María Ortiz de Zarate Muro jauna eta Drago Montajes Industriales berrehun eta bost mila ehun eta hogeita hamar euro eta berrogeita hiru zentimo (205.130,43 euro) ordaintzera, José Antonio Vázquez Carrasco jaunari, eta bai istripua izan zen egunetik, 1995eko irailaren 5etik alegia, ordainketa gauzatzen den bitartean urteko %20ko interesak eta prozesu-interesak ordaintzera ere. Kostuei dagokienean, berriz, ez da kondena berezirik egiten.

Mapfre Mutualidad de Seguros y Reaseguros a prima fija, Juan María Ortiz de Zarate Muro jauna eta Drago Montajes Industriales absolbitu egiten ditut, María Cruz Moreno Moreno andreak, Raquel Vázquez Moreno andreak eta Eva María Vázquez Moreno andreak demandan azaldu dituzten eskaeretatik.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Lege berria, 457.2 artikulua)

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Eta demandatua den Drago Montajes Industriales-i behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), 2004ko azaroaren 10ean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala