Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
6450

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Errenteriako (Gipuzkoa) Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz Sailkatutako Kultura Ondasun izendatu zuen eta babes erregimena ezarri zuen 101/1996 Dekretua aldatzeko den espedienteari hasiera eman, jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.

Maiatzaren 7ko 101/1996 Dekretuak (maiatzaren 28ko EHAA, 101. zenbakia) Errenteriako hirigune historikoa Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu zuen eta bere babes erregimena ezarri zuen.

Errenteriako alkateak eskaera bat egin du Errenteriako Hirigune Historikoaren gaineko Plan Bereziak eta aipatu den 101/1996 Dekretuak dituzten arauak bateratu ahal izateko. Aldaketa akats batzuk zuzentzea eta aldaketa puntualak egitea da.

Euskal Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkeztutako Ebazpen Proposamena aztertu ondoren, eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Errenteriako Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun izendatu zuen 101/1996 Dekretua aldatzea, babes erregimenari dagokionez, V kapituluan eta bere 16. artikuluan.

Bigarrena.– Errenteriako Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu zuen 101/1996 Dekretua aldatzeko den espedienteari hasiera ematea, eta jendaurrean jartzeko epeari hasiera ematea. Aldaketa I. Eranskinean ezartzen dena da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hogei eguneko epea izango da alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan jasotzen den bezala. Aipatutako espedientea Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian dagoen Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai.

Hirugarrena.– Dekretua aldatzeko den espedientean diren interesdunei jakinaraztea. Interesdunek jakinarazpena jaso eta, biharamunetik zenbatzen hasita, hamabost eguneko epea izango dute beren eskubideak defendatzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Laugarrena.– Espedientearen izapidetzari jarraitzea indarrean dagoen arautegiaren arabera.

Bosgarrena.– Ebazpena interesdunei, Errenteriako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 8a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA
101/1996 DEKRETUARI EGINDAKO ALDAKETAK:

IV. Kapituluan (Babes mailak):

16.1.– Lursaila da Erdi Aroko hirigune historikoak eta, geroago, Berpizkunde garaian egindako hedapenak definitzeko erabili den elementurik behinenetako bat. Beraz, gaur dagoen dagoenean mantendu beharko da, bai formari bai neurriari dagokionez eta hori, lursail bat baino gehiagoz osatutako orubeetan ere horrela gorde beharrekotzat joko da edo, hala badagokio, errekuperatu egin beharko da. Horretarako, ondoren adierazten den partzela berzatiketa egiteko baimena ematen da:

– Beheko Kalea 11, hiru partzela lortzeko, fatxadako aurreko aldea Beheko Kale aldera eta J.I. Gamón Zumardi aldera dutenak.

– Cipriano Fernández de Landa 1, bi partzela lortzeko, aurreko aldea Kapitanenea Kale aldera eta J.I. Gamón Zumardi aldera dutenak.

– Biteri Kalea, 2, bi partzela lortzeko, aurreko aldea Kapitanenea Kale aldera eta J.I. Gamón Zumardi aldera dutenak.

Lursailaren frentearen erabateko urritasunak etxebizitza bat egiteko ematen ez duen kasutan, atari bakar bateko elkartze iharduna egin ahal izango da, beti ere ondorengo baldintza hauek beteaz:

– Eraikin bakar baterako, beti ere elkarren ondoan badaude, gehienera bi lursail baino ezin izango dira batu.

– Batutako lursailen eta batura horren ondorioz sortzen diren etxeen aurreko aldeko frenteen gehienezko neurriak planeamenduak ezarriko ditu.

– Bateratutako lursailen arteko mehelina oso-osorik mantendu beharko da.

– Bateratutako lursail bakoitzari dagokion fatxada zatiaren antolamenduari tratamendu diferentea eman ahal izango zaio.

– Aurretiaz zeuden eraikinen teilategalen kotak diferenteak baldin baziren, diferentzia hori mantendu egingo da eraikin bateratutako jardun berrian.

Honako lursail hauek bateratu ahal izango dira:

– Goiko Kalea, 10 eta Goiko Kalea, 12.

– Goiko Kalea, 5, Eliz Kalea 4 eta Goiko kalea, 7.

– Herriko Enparantza 5 eta Erdiko Kalea, 4.

– Orereta Kalea 4 eta Orereta Kalea, 6.

– Santsoenea 3 eta Santsoenea 5.

– Kapitanenea 13 eta Kapitanenea 15 edota Santsoenea 31.

V. Kapituluan (Zerrendak):

2. zerrenda:

– Eliz kalea 8 eta 21

– Orereta kalea, 5

– Goiko kalea, 9

– Kapitanenea Kalea, 4 eta 6.

– Andra Mari Kalea, 3

3. zerrenda:

– Kapitanenea Kalea, 2, 3, 12, 14,17 eta 18.

– Andra Mari Kalea, 1 (Santsoenea, 2 - Magdalena, 2), 2, 6 eta 14.

– Santsoenea 19. zenbakiko beheko solairua

– Beheko Kalea, 2, 20 eta 9. zenbakiko beheko solairua

– Erdiko Kalea, 3, 5, 7, 9, 11, 16, 26, 28 eta 30. zenbakiko beheko solairua.

– Eliz Kalea, 1, 3, 7, 9, 11, 13, 15, 19, 23 eta 25.

– Goiko Kalea, 4, 20, 22 eta 6. zenbakiko beheko solairua


Azterketa dokumentala