Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6446

AGINDUA, 2004ko urriaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Leioako Lamiako-Txopoeta ingurua Birgaitze Integratuko Eremu deklaratzeari buruzkoa.

Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Eremu deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Bizkaiko Lurralde Historikoko 2003ko ekainaren 30eko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailaren ekainaren 3ko 471/2003 Foru Agindua, eta foru-agindu horren bidez behin betiko onarpena eman zitzaion Leioako Lamiako-Txopoeta inguruaren Birgaitze Integratuko Plan Bereziari buruzko espedienteari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Agindu honen bidez egindakotzat jotzen da.

17.2 artikuluaren indarrez eta Leioako Udalak Birgaitze Integratuko Eremu horren kudeaketaren funtzionamenduari buruzko azalpen-memoria aurkeztu ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak espresuki onartu du ez dagoela Birgaitzeko Hirigintza Elkartea eratu beharrik.

Horiek horrela, Leioako Lamiako-Txopoeta inguruan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua birgaitze integratuko eremu deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

XEDATU DUT:

Leioako Lamiako-Txopoeta ingurua birgaitze integratuko eremu deklaratzea. Birgaitze Integratuko Plan Berezian zehaztutakoa da eremuaren mugaketa. Plana ekainaren 3ko 471/2003 Foru Aginduaren bidez onartu zen eta dagokion planoa agindu honen eranskinean agertzen da. Honako salbuespen hau dago:

– Finkatutako eremuan dauden eraikuntza eta hirigintza lanek bakarrik jaso ditzakete ezarritako laguntzak.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 22a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala