Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6438

AGINDUA, 2004ko abenduaren 10ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Erdi-Mailako Arkitekto Tekniko Kidegoan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzuko karrerako funtzionario batzuk izendatzeko dena.

2000ko ekainaren 22ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzuko Erdi-Mailako Arkitekto Tekniko Kidegoko plazetan karrerako funtzionario sartzeko oinarriak onartu zituen.

Hautaketa prozesua amaitu eta gero, 2004ko urriaren 29ko Aginduaren bitartez Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposatu zuen behin betiko hautatu ziren izangaiak karrerako funtzionario izendatzeko, eta berauei egutegiko hogei eguneko epea ezarri zien hautaketa-frogetan onartuak izateko eskatzen ziren baldintzak betetzen zituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkez zezaten. Hautatutako izangai guztiek eskatutako dokumentazioa ezarritako epe barruan aurkeztu zutela eta, aipatutako Kidegoko funtzionario izendatzea bidezkoa da.

Izendatu diren izangaiek hilabeteko epea izango dute esleitu zaizkien lanpostuen jabetza hartzeko. Epe horri hamabost eguneko beste bat gehitu ahal izango zaio izangaiak hala eskatzen badu, betiere zio arrazoiturik tartean balego.

Epe barruan eta ezinbesteko kausarik gabe jabetza hartzen ez duenak dagozkion eskubideak galduko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzuko Erdi-Mailako Arkitekto Tekniko Kidegoan karrerako funtzionario sartzeko.

Azkenik uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 52.2 artikuluari jarraituz, eta abenduaren 27ko 10/1996 Legeko bigarren azken xedapeneko bigarren idatz-zatiaren arabera, funtzionario berriak, beraiek adierazi duten lehentasun-hurrenkeraren arabera eta behin betiko hautatu direnen zerrendan lortu duten hurrenkerari jarraituz, hutsik zeuden lanpostuei atxikiko zaizkie, atxikipen hori, ondorio guztiei begira lanpostuak betetzeak gordeta duen bidez lorturikoa bezalakoa hartzen delarik.

Horregatik guztiagatik, eta karrerako funtzionario sartzeko hautaketa-prozesuetako oinarri orokorrak arautzen dituen 2000ko ekainaren 22ko Aginduaren hamargarren oinarriarekin bat, hautaketa-prozesuok 2000 urteko enplegu publikoko eskaintzatik eratorritakoak direla, eta uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.1.i artikuluak emandako ahalmenez baliaturik, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Agindu honen eranskineko zerrendan ageri direnak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzuko Erdi-Mailako Arkitekto Tekniko Kidegoan karrerako funtzionario izendatzea.

2.– Izendatutako izangaiek hilabeteko epea izango dute norbere lanpostuaz jabetzeko, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Epe horri hamabost eguneko beste bat gehitu ahal izango zaio izangaiak hala eskatzen badu, betiere zio arrazoiturik tartean balego.

3.– Epe barruan eta ezinbesteko kausarik gabe jabetza hartzen ez duenak dagozkion eskubideak galduko ditu karrerako funtzionario izaera bereganatzeko.

4.– Funtzionario berriak esleitutako lanpostuei behin betiko izaeraz atxikiko zaizkie, eta atxikipen hori, ondorio guztiei begira lanpostuak betetzeak gordeta duen bidez lorturikoa bezalakoa hartuko da.

5.– Agindu honen aurka sailburu honi aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio hilabeteko epean Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Halaber Agindu honen aurka Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteko epean Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 10a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
I. ERANSKINA / ANEXO I
Erdi-Mailako Arkitekto Tekniko Kidegoko plazetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzen direnen zerrenda.
Relación de personas que se nombran funcionarios de carrera al servicio de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco en plazas de Arquitectos Técnicos del Cuerpo de Técnicos de Grado Medio.

NAN	 ABIZENAK ETA IZENA

DNI	APELLIDOS Y NOMBRE

14601585	Alonso Vivar, Alberto

44165153	Estensoro García, Maider

15351220	Fernández Maiztegui, Agustín

14952098	Inclán Pardo, Francisco

16265411	Lorente Susaeta, Ana

3096416	Manchado Elvira, Elisa-Isabel

NAN	ABIZENAK ETA IZENA

DNI	APELLIDOS Y NOMBRE

16225650	Martínez de Lahidalga Armentia, Pedro

14582309	Ortiz de Zarate Salinas, Jon Iñaki

16257380	Para Gómez, Eduardo

30561769	Pinilla Oroz, Alberto

44143224	Salterain González, Begoña

13284671	Zubiaga Ortiz, Juan Jose


Azterketa dokumentala