Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2004ko abenduaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6435

AGINDUA, 2004ko azaroaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsen Programa» esleitzeko baldintzei eta prozedurari buruzko aginduaren bigarren aldaketarena.

Abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuan «Etxebizitza Hutsen Programaren» araubide juridikoa ezartzen zen. Programa horren xedea, berriz, hauxe da: Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden titularitate pribatuko etxebizitzak alokairurako etxebizitzen merkatuan jartzea, etxebizitzok behar eta babes ofizialeko etxebizitzen araudia berriaren arabera onuraduntzat hartuta daudenek eskuratu ahal izateko.

Ildo horretatik, 316/2002 Dekretuan jasotako erabakiak garatzen dituen 2003ko apirilaren 22ko Aginduaren 5. artikuluaren arabera, alokairu babestu-mota horri lotu ahal izateko, ezinbestekoa da babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan edo Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuen izena emanda egon eta berariaz aukera hori eskatzea.

Artikulu horren hirugarren paragrafoan xedatzen denez, eskatzaileak programa honetatik kanpo geratuko dira eta emandako azken uko egitetik bi urteko epean ezin izango dira altan egon, baldin eta, behin-behinean etxebizitza hutsa esleitu zaiela jakinarazita, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» barruan esleitutako etxebizitzari bi aldiz uko egiten badiote.

Aurreko artikulua aztertu ondoren, eta kontuan hartuta babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duen Aginduak bere 12. artikuluan xedatzen dela eskatzaileek egokitu zaien etxebizitzari bi aldiz uko egitea Erregistroan baja emateko arrazoitzat joko dela, aipatu beharra dago etxebizitzaren esleipenari «Etxebizitza Hutsen Programaren» barruan emandako ukoak eskatzaile hori Programa horretatik ez ezik, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen Erregistrotik ere kanporatzeko balio duela.

Horri jarraiki eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoaren arabera eta «Etxebizitza Hutsaren Programa» sustatu eta bultzatzen duen, eta programaren araubide juridikoa ezartzen duen eta Visesa Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen dion abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuak azken xedapenetan lehenengoan ezarritakoaren arabera, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.–

Aldatu egiten da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzko 2003ko apirilaren 22ko Aginduaren 5. artikuluaren 3. atala. Honela geratuko da:

3.– Etxebizitza Hutsaren Programaren» barruan, alokatzeko etxebizitza hutsa behin-behinean esleitu zaiela jakinarazi zaien pertsonen ukoak babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 12.4 artikuluan azaldutako ukoaren eragin berbera eta ondorio juridiko berberak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 26a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala