Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2004ko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

NEIKER
6288

IRAGARKIA, Neiker Sozietate Publikoaren Arkauteko eta Derioko zentroetarako hiru lanpostu finko betetzeko deialdia egiten duena.

Neiker Sozietate Publikoak Arkauteko (Araba) eta Derioko (Bizkaia) zentroetarako hiru lanpostu finko betetzeko oposizio-lehiaketarako deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak, eskabide-eredua eta lanpostu bakoitzari buruzko xehetasunak Neikeren zentroetan jaso daitezke, Arkauten, Arkauteko Nekazaritza Etxaldean (Araba), eta Derion, Berreaga kaleko 1. zk.an (Bizkaia).

Eskariak Neikeren bulegoetan aukez daitezke, aipatutako helbideetako edozeinetan, 15 egun balioduneko epean, iragarkia aldizkari honetan argitaratzen den egunetik kontatzen hasita

Baliabide zuzendaria,

GREGORIO ALONSO VALLEJO.


Azterketa dokumentala