Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2004ko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6282

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-00132/03-EE espedientean Justo López Sánchez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko martxoaren 17ko Aginduaren bitartez, EB2-00132/03-EE espedientearen babespean, hasiera eman zitzaion Txurdinagako 37 lur-zatian 32 gizarte-etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari. Agindu hori 2004ko apirilaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, 2004ko maiatzaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– Justo López Sánchez jaunak, ebazpen horrekin bat ez zetorrela-eta, 2004ko ekainaren 22an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta bertan errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatu zuen.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Agindua (2003ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez aldatua), babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; Txurdinagako 37 lur-zatian 32 etxebizitza esleitzeko zenbait zehaztapen finkatzen dituen Agindua, 2004ko martxoaren 17koa; arau osagarriak eta bat datozen arauak.

3.– Errekurtso-egileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa ez da lege horren 115. artikuluan finkatutako epeetan aurkeztu. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

Kasu honetan, administrazio-espedientea aztertu ondoren, ikusi dugu errekurtsoa eragin duen ebazpena 2004ko maiatzaren 10ean argitaratu zela. Beraz, errekurtsoa aurkeztu ahal izateko epea 2004ko ekainaren 11 artekoa zen, baina interesdunak 2004ko ekainaren 22an aurkeztu zuen, epez kanpo alegia.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainerako xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Sailak Bizkaian duen Lurralde ordezkariak EB2-00132/03-EE espedientean hartutako ebazpenaren aurka Justo López Sánchez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpenak Txurdinagako 37 lur-zatian dauden 32 gizarte-etxebizitzaren sustapenean onartu eta baztertutakoen zerrenda onesten du eta errekurritutako ebazpena guztiz dator bat Zuzenbidearekin.

Ebazpen hau irmoa da administrazio-bidean; hala ere, bere aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako txandagatik dagokion Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da eta jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala