Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2004ko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6280

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 5ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-13726/03 espedientean José Antonio Botas Pedrero jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– 2003ko abenduaren 5ean José Antonio Botas Pedrero jaunak etxebizitza eskatzaileen erregistroan sartzeko egindako inskripzio-eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.

2.– Akatsak zuzentzeko iragarki-oholean, 2004ko otsailean, agiri hauek aurkezteko eskatu zitzaion: erroldatze-egiaztagiria, lan-bizitzaren txostena eta 2002ko ekitaldian kontzeptu guztiengatik jaso zituen diru-sarrera gordinen egiaztagiria. Baina ez zuen agiri bat ere aurkeztu, legez emandako epearen barruan.

3.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2004ko martxoaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroko izen ematea ukatu zen, erroldatzea ez egiaztatzeagatik.

4.– José Antonio Botas Pedrero jaunak 2004ko martxoaren 3an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Honako hauek aurkeztu zituen: Lemoiz Udalerrian erroldatuta egotearen bolantea; Bizkaiko Foru Aldundiaren egiaztagiria, 2002ko ekitaldian errenta-aitorpenik aurkeztu ez zuela egiaztatzen duena eta ekonomia-jardueretan alta hartu ez duela egiaztatzen duena eta lan-bizitzaren txostena. Eta errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiekin, honako oinarriak ditugu:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu du. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

3.– Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, honela dio 71.1 artikuluan: "Prozedura hasteko eskabidean betetzen ez badira aurreko artikuluko baldintzak edo aplikagarri den berariazko legedian eskatutakoak, interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Horretarako ebazpena emango da."

4.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 70. artikuluan dioenez, eskabideetan honako hauek adierazi behar dira:

a) Interesdunaren izen-abizenak eta, ordezkaria badu, bere ordezkariarenak, baita jakinarazpenak jasotzeko aukeratutako bidea eta lekua ere.

b) Egitateak, arrazoiak eta eskaria, argi eta garbi adieraziak.

c) Lekua eta eguna.

d) Eskabide-egilearen izenpea edo benetan bere borondatea dela erakusteko edozein eratako egiaztapena.

e) Administrazioko zein organo, erakunde edo unitateri bidaltzen zaion eskabidea.

Bestalde, 71.1 artikuluak aipatzen duen berariazko araua 2002ko ekainaren 14ko Agindua da —2003ko abenduaren 16ko Aginduaz aldatutakoa—, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzkoa alegia, eta agindu horrek, eskatzaileen erregistroari dagokionez, honela dio bigarren artikuluan: "bizikidetza-unitateak, edo pertsona fisikoak, bete beharreko baldintzak bere eskaerari alta emateko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen Erregistroan ondokoak dira:

a) Babes ofizialeko etxebizitzaren geroko titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean beharko da bizi.

b) Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute euren jabetzako etxebizitzarik eduki behar, ezein jabetza, azalera-eskubide edo usufrukturik babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabidearen egunean."

c) Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorrek babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko diru-kopuruen arteko sarrerak dituela egiaztatu behar du bizikidetza-unitateak.

Kasu honetan, errekurtso-egileari eskatu zitzaion egiazta zezala Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta zegoela, bai eta 2002ko ekitaldian kontzeptu guztiengatik jaso zituen diru-sarrera gordinak ere. Baina ez zuen agiri bat ere aurkeztu, legez jarritako epean. Horregatik, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabide horri baja eman zitzaion, erroldatzea ez egiaztatzeagatik.

Errekurtso-bidez, Lemoizen erroldatuta dagoela egiaztatzeko agiria aurkeztu zuen, bai eta 2002ko ekitaldian diru-sarrerarik eduki ez duela egiaztatzeko agiria ere. Hala ere, epez kanpo aurkeztu zituen eta ezin dira onartu, 71. artikulu horretan ezarritakoarekin bat. Beraz, ezetsi egin behar da errekurtsoa. Beste arrazoi bat gehitu behar da kanpo uzteko: "gutxieneko diru-sarrerak ez egiaztatzea".

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

SD2-13726/03 espedientearen gainean Bizkaiko lurralde ordezkariak hartutako ebazpenaren aurka José Antonio Botas Pedrero jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Arrazoi hau gehitu da kanpoan uzteko: "gutxieneko diru-sarrerak ez egiaztatzea".

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala