Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2004ko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6278

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-0052/04-LC, EB2-2570/03-LC, EB2-0177/01-LE eta EB2-1855/00-LE espedienteetan Rubén Piña Colina jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen 2004ko ekainaren 18ko Ebazpena aldatzen duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2003ko maiatzaren 7an emandako ebazpenaren bidez, Ruben Piña Colina jauna prozedura horietatik kanpo uzten da.

2.– Rubén Piña Colina jaunak, ebazpen horrekin bat ez zetorrela-eta, 2004ko ekainaren 11n gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta bertan errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatu zuen.

3.– 2004ko ekainaren 18an gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu-zuzendariaren Ebazpena ematen da.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduan ezarrita dago aplikatu behar den araubidea.

Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak bere 17. artikuluan honela dio: etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez gutxienez, agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan interesaturik daudela adierazitako edozein udalerritan.

Hori horrela, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko martxoaren 17ko Aginduaren 2. xedapenak, Miribillako 3 Burutze-unitateko 5, 1, 2, 3, 4, 5 blokean eta Miribillako 3 Burutze-unitateko 8, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16 blokean babes ofizialeko 148 etxebizitza esleitzeko zenbait espezifikazio finkatzen dituenak, eta egun bereko Aginduak, Miribillako SZ-R.27-2-2 lur-zatian 1,2, 1-2 blokean eta Bilbon Elorrietako 103.01 Burutze-unitatean babes ofizialeko 133 etxebizitza esleitzeko zenbait espezifikazio finkatzen dituenak espedientean Bilbao deklaratzen du udalerri interesatu.

3.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak dioenez, herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzen ditzakete euren egintzetan diren errakuntza materialak, aritmetikoak edo egitatezkoak.

Esku artean dugun kasuan, eta administrazio-espedientea aztertu ondoren, egiaztaturik geratu da 2004ko ekainaren 18ko ebazpenean errakuntza material bat gertatu zela, ondokoa, hain zuzen ere:

– "Rubén Piña Colina jaunak aurkeztutako errekurtsoa ezestea, udalerrian egoitza izatea ez egiaztatzeagatik"

ONDORIOZ, BIDEZKOA DA:

– "Rubén Piña Colina jaunak aurkeztutako errekurtsoa baiestea; izan ere, administrazio-espedientea aztertu ondoren ikusi da errekurtso-egilearen bikotea 1996ko maiatzaren 1etik Bilbon erroldatuta dagoela (udalerri interesatua)."

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainerako xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Ekainaren 11n Rubén Piña Colina jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2004ko ekainaren 18ko Ebazpena aldatzea. Errekurtsoa, Sail horretako Bizkaiko lurralde-ordezkariak EB2-0052/04-LC, EB2-2570-03-LC, EB2-0177/01-LE, eta EB2-1855/00-LE espedienteen gainean emandako ebazpenaren aurkakoa zen. Ondorioz, bidezkoa da

– "Rubén Piña Colina jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiestea eta beraz, errekurtso-egilea onartuen zerrendan sartzea".

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala