Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2004ko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6277

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 18koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-0177/01-LE eta EB2-1855/00-LE espedienteetan Rubén Piña Colina jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko martxoaren 17ko Aginduaren bitartez, EB2-0177/01-LE eta EB-01855/00-LE espedienteen babespean, hasiera eman zitzaion Bilboko (Bizkaia) Elorrietan SZ-R.27-2-2 partzelan (Miribilla, 1, 2, 1-2) eta 103.01 burutze-unitatean dauden babes ofizialeko 133 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari. Agindu hori 2004ko apirilaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, 2004ko maiatzaren 7an emandako ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– Rubén Piña Colina jaunak 2004ko ekainaren 11n gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetorren. Errekurtsoarekin batera 2003. urteko 10-T eta erroldatze-egiaztagiria aurkezten ditu. Eta errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Agindua (2003ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez aldatua), babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; 2004ko martxoaren 17ko Agindua, Bilboko (Bizkaia) Elorrietan SZ-R.27-2-2 partzelan (Miribilla,1, 2, 1-2) eta 103.01 burutze-unitatean babes ofizialeko 133 etxebizitza esleitzeko zenbait espezifikazio finkatzen dituena; eta arau osagarriak eta bat datozen arauak.

3.– Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak bere 17. artikuluan honela dio: etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez gutxienez, agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan interesaturik daudela adierazitako edozein udalerritan.

Bilboko SZ-R.27-2-2. partzelan (Miribilla 1, 2, 1-2) eta Elorrietako 103.01 burutze-unitatean 133 gizarte-etxebizitza esleitzeko zenbait zehaztapen finkatzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2004ko martxoaren 17ko Aginduaren 2. ebazpenean adierazten denez, bestalde, Bilbokoa da espediente honetan interesa duen udalerria.

Oraingoan, administrazio-espedientea aztertu ostean ikusten denez, errekurtsogilea 2003ko ekainaren 9tik dago erroldatuta Bilboko udalerrian eta, ondorioz, ez du betetzen erroldatuta izanaren betekizuna. Esleipendunak esleipen-prozedura hau hasteko agindua eman eta urtebete lehenago egon behar zuen Bilboko udalerrian erroldatuta eta agindu hori 2004ko apirilaren 26an eman zen.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Sailak Bizkaian duen Lurralde ordezkariak EB2-0177/01-LE eta EB-01855-00-LE espedienteetan hartutako ebazpenaren aurka Rubén Piña Colina jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpenak Bilboko (Bizkaia) Elorrietan SZ-R.27-2-2 partzelan (Miribilla,1, 2, 1-2) eta 103.01 burutze-unitatean dauden babes ofizialeko 133 etxebizitzaren sustapenean onartu eta baztertutakoen zerrenda onesten du eta bere hartan geratzen da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen hau irmoa da administrazio-bidean; hala ere, bere aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da eta jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala