Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2004ko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
6273

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2004ko ekainaren 2ko bilkuran hartua, Hainbat Erakunderi Emandako Diru-laguntzen Fiskalizazio Txostena (2001) behin betiko onirizten duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2004ko ekainaren 2an egindako bilkuran, honako hau

ERABAKI DU:

Hainbat erakunderi emandako diru-laguntzen Fiskalizazio Txostena behin betiko oniriztea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria/Gasteiz, 2004ko ekainaren 2a.

HKEEren lehendakaria,

MARÍA ASUNCIÓN MACHO BERROYA.

HKEEren idazkari nagusia,

BEGOÑA MARIJUÁN ARCOCHA.

ERANSKINA

HAINBAT ERAKUNDERI EMANDAKO
DIRU-LAGUNTZEN FISKALIZAZIO TXOSTENA
(2001)

Atal argigarrien gaineko aipamenak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Txostenaren argitaraldi osotuan kaleratu diren eranskinetan barne-hartutako informazio gehigarriari dagozkio.

I.– SARRERA.

Euskal Administrazio Publikoak 2001eko urtealdian hainbat erakunderi emandako diru-laguntzen fiskalizazio lan hau, HKEEren 1/1988 Legeari jarraiki mamitu da eta 2002ko ekaina-2003ko maiatza aldirako Urteko Lan Programan jasoa dago, Eusko Legebiltzarraren Ekonomia eta Ogasun Batzordeak hala eskatuta.

Hona hemen diru-laguntzen hartzaile izan diren erakundeak, fiskalizazio honetan barne hartutakoak:

ERAKUNDE PRIBATUAK:

– Fundazioak:

• AZTI Fundazioa: sortzezko helburua nekazaritzako elikagai, itsaso, ingurune eta oro har, baliabide natural eta ingurumenarekin zerikusia duten zientzien ikerketa eta azterketa sustatzea da. Honen sortzaileak dira: AZTI, AB (%100 EAEren administrazio Orokorraren jabetzakoa eta gaur egun Neiker, SA izena duena) eta Teknologia eta Ikerketa Zentroa, SL. (Neiker SAk %20arekin partaidetua).

– Elkarteak:

• Euskadiko Filmategia kultur Elkartea (Euskadiko Filmategia): zinema obrak orokorrean eta euskal zinema zehaztasunean ikertu, berreskuratu, artxibatu eta zaintzeko kultur elkartea; halaber, kultur edo historiaren ikuspegitik gordetzea komeni den zinema dokumentazioa eta material teknikoa batu eta gordetzea ere bai.

• Euskal Herriko Ikastolen Elkartea: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ikastolen federakundeen elkartea.

• Elkarrizketa eta akordioaren aldeko elkartea, Elkarri (Elkarri): irabazi asmorik gabeko kultur elkartea, helburu estatutario nagusia elkarrizketa sustatzea duena, Euskal Herriak bizi duen gatazka egoerari irtenbide emateko bide modura.

• Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua elkartea (Kontseilua): Euskal Herrian euskararen erabateko normalizazio eta berreskurapena lortzeko irabazi asmorik gabeko elkartea.

– Kooperatibak:

• Euskal Herriko gizarte partaidetzako ikastolak, Koop. Elk. (Partaide): bigarren mailako kooperatiba, EAEren partaidetza sozialeko 53 ikastola besarkatzen dituena.

ERAKUNDE PUBLIKOAK:

– Eusko Jaurlaritzak partaidetzen dituen arrisku Kapitaleko erakundeak:

• Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGECR, %70eko SPRIren partaidetza duena (%96,59 Eusko Jaurlaritza), ondoko Arrisku Kapitaleko Fondoak kudeatzen dituena: Ezten, FCR; Suztapen, FCR; Elkano XXI, FCR eta Enpresa Digitaletan Inbertsioa, FCR.

Fiskalizazio lanaren helburua izan da emakidaren legezkotasuna aztertzea eta jasotako diru-laguntzen erabilera zuzena eta norakoa egiaztatzea, onuradunak laguntzaren gai, betekizun eta helburua kasu bakoitzari ezargarria zaion arautegiaren arabera bete izanaren gaineko behar hainbateko ebidentzia eskuratzeko beharrezko izan diren frogak eginez.

Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketaren kasuan, SGECR, administrazioak 2001eko urtean ordaindutako diru zenbatekoak berak kudeatzen dituen Arrisku Kapitaleko Fondoen ondareari egindako ekarpenei dagozkie; honenbestez, ekarpen horien legezkotasuna aztertu dugu eta Fondoek egindako inbertsioen politika dagozkion erregelamenduetan finkatutakoarekin bat datorrela egiaztatu da.

Aurrez azaldutako erakundeez gain, Eusko Legebiltzarraren Ekonomia eta Ogasun Batzordearen eskaerak Arabako Errioxa Irratia eta Euskal Herriko Musika Ikastegi Gorena barne hartzen zituen. Arabako Errioxa Irratiaren fiskalizazioaren emaitzak Arabako Errioxako Koadrilaren gaineko txosten batean barne hartuko dira, irratia honen jardueraren atal baita. Euskal Herriko Musika Ikastegi Gorenari dagokionez, berriz, jarduerak duen bolumena eta finantzaketa ia osorik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak egiten duela gogoan hartuta, bereizitako fiskalizazio txostena jaulki dugu.

II.– ONDORIOAK.

Administrazio publikoek 2001eko urtealdian fiskalizaziogai ditugun erakundeei eman dizkieten diru-laguntza nagusiak aztertu ditugu. Horien xehekapena txosten honetako azalpen ataletan adierazi dugu, ondotik datorrena laburpen bat baizik ez dela:

Milaka euro

	DIRU-LAGUNTZ.GUZTIRA

ONURADUNA	Jasotakoak	Aztertutakoak

AZTI Fundazioa	5.498	5.405

Euskadiko Filmategia	3.225	3.224

Gipuzkoako Ikastolen Elkart, Koop. Elk.	1.154	737

Arabako Ikastolen Federakundea	40	10

Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Koop. Elk.	372	282

Nafarroako Ikastolen Elkart., Koop. Elk.	929	923

Elkarri	121	116

Kontseilua	56	44

Partaide	66	66

Halaber, 2001eko urtealdian Arrisku Kapitaleko Erakundeei egindako ekarpenak aztertu ditugu, 18.527 milaka euro egiten dituztenak, indarreko arautegiari egokitzen zaizkiola egiaztatuz.

Jarraian, fiskalizazioan zehar azaleratu zaizkigun ezbetetzeak eta lanaren zabalaren mugak deskribatuko ditugu.

AZTI Fundazioa. (Ikus IV.2 atala)

– Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin izenpetutako proiektuak finantzatzeko urteko Lankidetza Hitzarmenaren babesean, Fundazioari 1.082 milaka euroko zenbatekoa duen diru-laguntza zuzena eman zaio, Gobernu Kontseiluak aurrez oniritzi gabe, laguntza mota hauek onirizteko eskumena duen atala (1/1997 LDren 49.7 art.)

– 2001eko urterako Hitzarmenak 1.503 milaka euroko finantzaketa barne hartzen du, Fundazioak Iparlati —bien artean izenpetutako kontratu baten indarrez— egingo dizkion lanei dagozkion lau proiektu gauzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Fundazioari jarduera hauetarako egindako finantzaketak nabarmen egiten dio mesede EAEn esnekiak eraldatzeko dagoen enpresa bakarrari, nahiz zeharka esnegintza-abeltzaintzako ustiategi guztien garapena dakarren.

Honez gainera, finantzatutako lanen exekuzioan Iparlat taldeko enpresa batek parte hartzen du, lan horiek Fundazioari fakturatzen dizkiola; honenbestez, egokiagoa litzateke laguntza hauen onuraduna arestian aipatutako eraldaketa enpresa izatea.

Proiektu hauek justifikatzerakoan ez zaigu 55 mila euroko gastuen xehekapena eman, Fundazioaren arabera, kostu guztien gainean %4 egiten dutenak.

– Hitzarmenak finantzatutako proiektuetako bat, 180 mila eurokoa, ez da gauzatu eta 60 mila euro banako beste hiruk ordezkatu dute, aldaketa hau formalki jasoa ez dagoela. Hiru proiektuetako bat, gainera, ez dagokio finantzaketagai den aldiari, oso-osorik 1998ko martxotik 2000ko ekainera bitarteko aldian egin baita.

– 2001ean Fundazioari Pasaiako egoitza eraiki eta hornitzeko emandako 583 mila euroko diru-laguntzak 297/2000 Dren xedapen gehigarri 7.a urratu du, izan ere, proiektu horretan erakundeen laguntza multzoak arautegi komunitarioak finkatutako %40ko gehiengo muga gainditu baitu.

– Teknologiaren Euskal Sarean bildutako Teknologia Agenteen proiektuak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak emandako 184 mila euroko diru-laguntzaren agiri bidezko dokumentazioa 2003ko maiatzean aurkeztu dute, laguntza hauek arautzen dituen aginduaren 15. artikulua urratuz, honek agintzen baitu amaitutako urteaz (2001) segidako lehenengo hil naturalean aurkeztu beharko dela. Gainera, ez daiteke behar bezala justifikatutzat jo, proiektuei egotzitako orduak ez baitatoz Fundazioko langileen jarduera parteekin bat.

– "Euskal itsasertzean ozeanografia eta itsas ingurumeneko azterlanen artearen egoera" proiektuaren exekuzioa, Eusko Jaurlaritzak 21 mila euroko zenbatekoarekin diruz lagundutakoa, agindu arautzailean ezarritako epea gaindituta egin da, dagokion gerorapena oniritzi izana inon ageri ez dela.

Diru-laguntza hau %90ean langile gastuen bidez justifikatu da, espedientean ageri ez dela ez lan kontratuen aurkezpena, ezta Foru Ogasunean PFEZri dagozkion atxikitako diru kopuruak sartu izanaren justifikazioa ere, agindu arautzailearen arabera aurkeztu beharrekoa dena.

– Ezin egiaztatu izan dugu 210 eta 90 mila euroko zenbatekoarekin emandako diru-laguntzak sortzezko helbururako erabili diren, hurrenez hurren, BFAk eta Eusko Jaurlaritzak esleitutakoak, izan ere, guk fiskalizazioa egin genuen datan amaitzeko baitzegoen administrazioak diruz lagundutako jarduerak egiteko emandako epea.

Euskadiko Filmategia (Ikus IV.3 atala)

– Euskadiko Filmategiak justifikatu egin du 180 mila euroko diru-laguntza, Eusko Jaurlaritzak 2001eko urtearen jarduerak finantzatzeko emandakoa; honela, bada, 329 mila euro egiten dituzten gastu egiaztagiriak aurkeztu ditu, eskabidean aurkeztu zuen gastuen aurrekontua 499 mila eurokoa izan zelarik. Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da doitu, erakunde publikoek emandako diru-laguntzak aurrekontuan jasotakoak baino txikiagoak izan zirelako.

– Ezin egiaztatu izan dugu Eusko Jaurlaritzak egoitza berriaren erosketa eta zaharberritzea finantzatzeko emandako 3.005 milaka euro, diru-laguntzak zuen helbururako erabili izana, fiskalizazio lan hau egiten ari garela amaigabe baitago diruz lagundutako jarduera egiteko emandako epea.

Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Koop. Elk. (Ikus IV.4.1 atala)

– "Euskal Herriko Arkitektura Ezagutuz" proiektua eta "Ahozko Euskal Literatura" CD-Rom-a mamitzerakoan egindako gastuen egiaztagiriek, hurrenez hurren, 72 mila eurotan eta 35 mila eurotan subentzionatuak, subentzionatutako proiektuei ez dagozkien gastuak barne hartu dituzte, zehazterik izan ez den zenbatekoan.

Honez gainera, diru-laguntza hauen gastuak justifikatzerakoan lanen atal bat egiteko norbanakoei egindako ordainketak barne hartu dira, 19 mila euro eta 17 mila eurokoak; horiei, ordea, ez zaie indarreko legediaren arabera egin beharreko PFEZ atxikipenik egin.

– Ez dugu egiaztatzerik izan Eusko Jaurlaritzak 451 mila euroko zenbatekoarekin Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari irakasleria trebatzeko 36 ekintza finantzatzeko emandako diru-laguntzaren justifikazioa, izan ere, ez baitago egindako gastuen dokumentazio euskarririk. Arautegiaren arabera, Eusko Jaurlaritzak eskatutako dokumentazioa ez da behar hainbatekoa eta Kooperatibak ez dio HKEE honi informazio osagarririk eman.

– Gipuzkoako Ikastolen Elkartea ikastoletako langileentzat ikastaro emaile modura ageri da, Partaidek antolatuak eta Hobetuz Fundazioak finantzatuak. Nahiz hasiera batean ikastaro ezberdinak diren, dokumentazioa aztertzean ikusi dugu Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ingelerako ikastaro batean, 4 mila euroko aurrekontua zuena, bikoizketak daudela partaideei eta ikastaroak emateko datei dagokienez.

Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Koop. Elk. (Ikus IV.4.3 atala)

– Aztertu ditugun diru-laguntzen justifikazioen arabera, diruz lagundutako ekintzak gauzatzean egindako gastuen %47,1 langile gastuei dagokie. Langileriak ez ditu lan egindako orduen denborak proiektu bakoitzari egozteko parteak egiten. Gastuak justifikatzeko orduan proiektu bakoitzari zein atal dagokiokeen balioesten da eta zenbateko horren arabera justifikatzen da. Ez dezakegu arrazoizkotzat jo 3 pertsonaren gastuen egozketa, soldatak ia oso-osorik horiei egotzi baitzaizkie, nahiz eta euren egitekoak diruz lagundutako jarduerak baino zabalagoak diren.

– Bizkaiko Ikastolen Elkarteak Eusko Jaurlaritzari eta BFAri aurkeztutako gastu eta sarreren azken zerrenda xehekatuak -bi hauek finantzatutako "Ume eta gazteen euskararen erabilera sustatzeko bertsolaritza programa" jarduerari dagokionez-, ez ditu udaletatik jasotako 13 mila euroko diru-laguntzak barne hartzen. Zerrenda horietan zenbateko hau barne hartuko balitz, autofinantzaketa globala %14koa izango litzateke, bi diru-laguntzak arautzen dituen arautegian ezarritako %30eko gutxiengoa baino txikiagoa. Honenbestez, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak, muga hori ezarriz gero legokiokeen zenbatekoaren gainean 11 mila euroko gehiegizko finantzaketa publikoa jaso du.

– Ondotik erakutsiko ditugun kasuetan egindako gastuak Bizkaiko Ikastolen Elkartearekin lotutako beste erakunde batzuetako ordainagiri edo langile gastuen bidez justifikatu dira, diruz lagundutako jarduera egiteak ez diolarik zuzeneko gasturik eragiten erakunde onuradunari:

• BFAk hizkuntza gutxituen alde musika kontzertu bat finantzatzeko emandako 44 mila euroko diru-laguntza, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak ordaindu ez dituen ordainagiri bidez justifikatu da nagusiki; ordainagiri horiek, hain zuzen ere, Ibilaldia 2001 antolatu duen ikastolak ordaindu ditu, BIEren atal dena.

• "Euzkeraz Bizi" proiektua batik bat Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak egindako kostuen bidez justifikatzen da. Bizkaiko Ikastolen Elkarteak, behin proiektu honen kudeaketak eragiten dizkiola uste duen gastuak murriztu ondoren, diru-laguntza modura jasotako zenbatekoa Euskal Herriko Ikastolen Elkarteari ordaintzen dio.

• "Euzkeraz Bizi" proiektuari emandako diru-laguntzaren %36 eta "Kili Kili Aldizkaria"ri emandako diru-laguntzaren %14, Bizkaiko Ikastoletako Guraso Elkarteen Federazioak (BIGEF) enplegatutako pertsona baten kostuarekin justifikatzen da, ahozko akordio bidez BIErentzat lanak egiten dituena. BIEk BEGEFi ematen dion ordain ekonomikoa ez dator bat egindako lanekin, baizik eta BIGEFek defizita berdintzeko behar duen zenbatekoa transferitzen dio.

– Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatutako sei proiektuetatik lau, 14 mila euroko zenbatekoa egiten dutenak, euskaraz inprimatutako unibertsitate mailakoak ez diren liburu eta gainerako material didaktikorako diru-laguntza lerroaren bitartez (EIMA I), aurrez Kultura Sailak eta BFAk finantzatu ditu, EIMA Ien agindu arautzailearen 20. artikulua urratuz, zeinak esaten baitu laguntzak bateraezinak izango direla xede berarekin erakunde publiko zein pribatuek ematen duten beste edozeinekin. HKEE honek aztertu dituen gastu egiaztagirien arabera, diru-laguntzak metatzeak ez du gainfinantzaketarik eragin.

8 mila euroko diru-laguntza jaso duten proiektu hauetako bitan, gastuaren %83 Eusko Jaurlaritzari proformako faktura bidez justifikatzen zaio, nahiz Kooperatiban behin betiko ordainagiriak bazeudela egiaztatu dugun.

– Komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta tinkotzera zuzendutako diru-laguntzak arautzen dituen 2001eko otsailaren 21eko Aginduari jarraiki, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Ikastolen Elkarteari emandako 28 mila euroko diru-laguntzak aurkeztutako aurrekontuaren %33 egiten zuen eta honenbestez, Agindu arautzailearen arabera, ordainagiri bidez oso-osorik justifikatu behar zatekeen. Bizkaiko Ikastolen Elkarteak ordainagiri bidez aurkeztutako aurrekontuaren %50 baizik ez du justifikatzen, diru-laguntza egiaz egindako gastuaren %30 baino txikiagoa izan baita.

– 2001eko urtealdian zehar euskara sustatu, zabaldu edo normalizatzeko egiten diren ekintzetarako irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren 66/2001 Foru Dekretuak, 5. artikuluan agintzen du diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren %40 artekoa izango dela eta BFAk gorde egingo duela aparteko interesekotzat jotzen diren proiektuen alde -aurrez espedientean justifikatuta- diru-laguntzaren ehunekoa gehitzeko ahalmena. Bizkaiko Ikastolen Elkarteko proiektuak interes handiko jotzen dira, xede duten arloa kontuan izanda, hau da, hezkuntza arloa, eta horregatik, aurrekontuaren %60ko diru-laguntza dagokiela balioetsi dugu. Testuinguru honetan, aurrekontuaren %57aren pareko diru-laguntza eman da Euskalduna Jauregian egindako hizkuntza gutxituen aldeko kontzertu bat finantzatzeko, nahiz eta ezin den hezkuntza alorreko jardueratzat hartu.

Nafarroako Ikastolen Elkartea, Koop. Elk. (Ikus IV.4.4. atala)

– Jarraitutako irizpideen eta jasotako fondoei emandako erabileraren memoria egiaztagarriak aurkezteko eskatzen zen 2001eko abenduaren 27an izenpetutako Hitzarmenean, zeinaren indarrez Eusko Jaurlaritzak 910 mila euroko ekarpena egin baitzuen; horiek guztiak, ordea, ez daude diru-laguntzaren espedientean. HKEEk hala eskatuta, Nafarroako Ikastolen Elkarteak bi ikastolari dagozkion memoriak aurkeztu ditu, diru-laguntzaren %98 justifikatzen dutenak.

– Ez dugu egiaztatzerik izan Nafarroako Ikastolen Elkarteak Hitzarmenaren ondorioz jasotako 910 mila euroko diru-laguntza, diru-laguntzaren xede diren ekintzak exekutatu dituzten hiru ikastolari ordaindu dienik.

Elkarrizketa eta Akordioaren aldeko Elkartea, Elkarri (Ikus IV.5 atala)

– Bizkaiko Foru Aldundiak Diputatu Nagusiaren 389/2001 Foru Dekretu bitartez eta bere eskumenen esparruan 12 mila euroko diru-laguntza zuzena eman zion Elkarriri, horren helburua zehaztu gabe. Gainera, ez da egindako gastuen egiaztagiria aurkezteko eskakizuna ezartzen.

Euskal Herriko Gizarte Partaidetza duten Ikastolak, Koop.Elk. (Partaide) (Ikus IV.7 atala)

– Ikaswin proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 60/2001 Foru Dekretuaren babesean 34 mila euroko diru-laguntza jaso duena, 2001eko urtarrilaren 1 baino lehenago abiarazi zuten, Dekretuaren 10. artikulua urratuz; izan ere, bertan agintzen baita diruz lagunduko diren proiektuei 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera ekingo zaiela.

– GFAk 66 mila euroko zenbatekoarekin emandako diru-laguntzen justifikazioak —Ikaswin eta Erosketa Zentralak proiektuen kontzeptuan— 47 mila euroko ordainagiria barne hartzen du (Ikaswinek justifikatutako guztizkoaren %67 eta Erosketa Zentralak-ek justifikatutako guztizkoaren %28 egiten duena) pertsona batek egindako lanen kontzeptuan; horren kostua, ordea, Partaiderentzat zenbateko hori baino txikiagoa da eta gainera, ezberdina da proiektu bakoitzari ordu bakoitzeko egotzitako kostua.

Arrisku Kapitaleko Erakundeak (Ikus IV.8 atala)

– Eusko Jaurlaritzak eta Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea, SAk Arrisku Kapitaleko Fondoei —Elkano XXI eta Inbertsioa Enpresa Digitaletan— egindako despoltsapenak partaidetzak hartzeko —fondo horien helburu dena— behar izan duten finantza fluxua baino nabarmen handiagoak izan dira; honenbestez, despoltsapen hauek fondo horien diruzaintzan gordailatu dira etorkizunean bestelako ekintzei aurre egiteko. Honez gainera, Eusko Jaurlaritzak Elkano XXIean harpidetu duen zenbatekoaren %100 ordaindu du, gainerako partaideek %32 baizik ordaindu ez duela.

III.– HUTSAK ETA GOMENDIOAK.

– Ondoko kasuotan, diru-laguntza eman duten erakundeek onuradunei diruz lagundutako jarduerak bete izana egiaztatzeko baizik ez die eskatu, egindako gastuen dokumentazio justifikagarririk batere eskatu gabe. Fiskalizazio lanean dokumentazio hori entitate hartzaileei baizik ez diegu eskatu eta ondorioen atalean adierazi dugu horien azterlanean azaleratu zaizkigun huts edo mugaketak.

Milaka euro

Erakunde emailea	Onuraduna	Kontzeptua	Emand.

			zenbatek.

Eusko Jaurlaritza	AZTI Fundazioa	Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin hitzarmena	4.297

Eusko Jaurlaritza	Euskadiko Filmateg.	Artxibategi Fondoa Zerrendaratzea	12

BFA	Euskadiko Filmateg.	Bi filma berrezartzea	6

	Gipuzkoako Ikastol.

Eusko Jaurlaritza	Elkartea	Hezkuntza softwarea euskaraz egitea	112

		Gipuzkoako Ikastolen Federakunde eta

		elkarteei diru-laguntzak irakasleria trebatzeko

Eusko Jaurlaritza	Elkartea	Jardueretarak., irakaskuntz.zentro pribat. lotuta.	451

Pasaiako Udala	Kontseilua	Euskararen aldeko ekintzak	2

Ondarruko Udala	Kontseilua	Behatokiaren finantzaketa	6

Eusker. udal patronatua

(Donostiako Udal. Erak. Auton.)	Kontseilua	Estrategia Plan Orokorra egiten laguntza 	9

Bestalde, emandako diru-laguntzaren xedea guztizko kostu batzuen portzentajea edo defizitaren portzentajea finantzatzea xede duen kasuetan, onuradunarentzat jarduera egitea eragin dezakeena, eskatutako egiaztagiria emandako diru-laguntzaren zenbatekoari meneratu zaio:

Mila euro

Erakunde emailea	Onuraduna	Kontzeptua	Emandako

			zenbatekoa

GFA	Euskadiko Filmategia	2001eko urteko jarduerak	 16

GFA	Kontseilua	2001eko urteko jarduerak	24

Bilboko Udala	Kontseilua	2001eko urteko jarduerak	 3

Erakunde emaileak onuradunari beharrezko diren egiaztagiriak eskatzeko gomendatzen dugu, erakundeen guztizkoagatik emandako diru-laguntza ez dadila onuradunari jarduerak eragiten dion kostua baino altuagoa izan bermatzeko.

– Euskararen sustapen, hedapen eta/edo normalizaziorako diru-laguntzen emakida arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Aginduak ezartzen du, emandako diru-laguntza aurrekontuaren %30aren parekoa edo baxuagoa baldin bada, onuradunak jaso duen diru-laguntzaren zenbatekoaren pareko diren gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dituela, aurrekontuaren kontzeptu guztietan eta horietako bakoitzak aurrekontuaren guztizkoarekiko egiten duen proportzioaren arabera. Arauketa honek, ordea, bide ematen dio onuradunari eskabidean artifizialki puztutako aurrekontua aurkezteko, egin asmo dituen gastuei dagokienez, eta ondorioz, legokiokeena baino diru-laguntza kopuru handiagoa eskuratzeko.

Bestetik, Agindu horren 9.6 artikuluak agintzen du langileen gastuak osotasunean edo zati batean ordaintzera emandako diru-laguntzetan, hauek ezingo direla erabili aurreko urtealdiarekiko soldata igoerak ordaintzeko, EAEren 2001eko urtealdirako Aurrekontu Orokorren Legean bertako langileentzat finkatutakoa gainditzen badute. Aztertu ditugun diru-laguntzetan justifikatutako gastuen zati bat langile gastuei badagokie ere, Kultura Sailak ez du baldintza hau betetzen delako inongo egiaztaketarik gauzatu.

– Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzetan, 12/2001 eta 25/2001 Foru Dekretuei jarraiki, ez dira gogoan hartu beharreko irizpideak finkatzen gastuen edo finantzatzekoa den defizitaren ehunekoa zehazteko. Gainera, proiektuen egiazko exekuzioan egiaz finantzatutako portzentajea hasiera batean aurrekontuetaratutakoaz guztiz bestelakoa izan daiteke, zehaztu gabe daudelarik aurkeztutako aurrekontuekiko desbideraketa nabarmenak gertatuz gero, ordaintzeko kopurua murrizteko aukerari dagokionez zein diren jarraitu beharreko irizpideak.

Emango den diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzerakoan irizpide objektiboak arautzeko gomendatzen dugu, eta kasua balitz, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murrizteko aukera ere bai, baldin eta diruz lagundutako jarduera egitean eskabidean aurkeztutako aurrekontuekiko desbideraketa adierazgarriak gertatzen badira.

IV.– AZALPEN ATALAK.

IV.1- ARAUDI ARAUTZAILEA.

Administrazioaren jokamoldea diru-laguntzak eta laguntzak emateko gaietan ezargarria den prozedura eta araubide orokorrari dagokionez ondokoak arautzen du:

– Eusko Jaurlaritza: 1/1997 Legegintzazko Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Herriko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaileen Legearen Testu Bateratua onirizten duena.

– Arabako Foru Aldundia: 3/1997 Foru Araua, otsailaren 7koa, Arabako Lurralde Historikoaren Diru-laguntza eta Transferentziei buruzkoa.

– Gipuzkoako Foru Aldundia: 27/1993 Foru Dekretua, apirilaren 6koa, diru-laguntzak eta laguntzak emateko prozedurari ezargarria zaion araubide orokorra arautzen duena.

– Bizkaiko Foru Aldundia: 10/1997 Foru Araua, urriaren 14koa, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Araubide Ekonomikoari buruzkoa.

Araubide orokorrak eta onuradunen obligazio nagusiak antzerakoak dira aztertutako administrazioetan eta ondotik adieraziko ditugu:

Diru-laguntzak publizitate, lehia eta objektibotasun printzipioei jarraiki emango dira. Laguntzen eta diru-laguntzen emakida dagozkien arau arautzaileek erabakitzen duten moduan gauzatuko da, beti ere, ezarritako baldintzak beteko dituzten guztien konkurrentzia librea bermatuko dutelarik, berdintasun mailan sarbidea bideratuz. Arau arautzaile horiek eta laguntza eta diru-laguntzen deialdiak dagozkion Agintaritza Aldizkarietan emango dira argitara.

Aurreko idatz zatian adierazitakoa ez da ezargarria ondoko kasuotan:

– Aurrekontuetan izenez bereiziak ageri diren diru-laguntza nominatibo eta banakakoak.

– Izaera orokorreko xedapen bitartez deitzea ezinezkoa duten diru-laguntzak, ondoko hauek oniritzi eta emanez:

• Eusko Jaurlaritzak, interesa duen Sailaren sailburuak hala proposatuta.

• Diputatuen Kontseilua.

• Diputatu Nagusia edo Foru Diputatuak.

Diru-laguntzen onuradunek, diru-laguntza lerro ezberdinen arautegi berariazkoan edota emakida erabaki edo ebazpenetan ezar daitezkeen obligazioez gain, izaera orokorrarekin honako betebehar hauek dituzte:

– Jarduera gauzatzea edota diru-laguntzaren emakida oinarritzen duen jokamoldearen erabakia hartzea.

– Erakunde emailearen aurrean jarduera gauzatu dela edota jokamoldearen erabakia hartu dela justifikatzea; baita laguntza eman edo baliatzea zehaztu duten betekizun eta baldintzak betetzea ere.

– Erakunde emaileak egindako egiaztaketa jardueretara meneratzea eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren legedian aurreikusitakoetara.

– Erakunde emaileari jakinarazi helburu berarekin bestelako diru-laguntza edo laguntzarik eskuratu duen, zeinahi administrazio edo erakunde publiko nazional edo nazioartekotatik eratorriak.

– Zergazko obligazioetan gaurkotuta egotea, eta kasua balitz, Gizarte Segurantzakoetan, jada finkatutako moduan.

Bestalde, Arrisku Kapitaleko Fondoak eta horien sozietate kudeatzaileak Arrisku Kapitaleko Entitateak arautzen dituen 1/1999 Legeari meneratzen zaizkio, zeinak dioen:

– Arrisku Kapitaleko Fondoak: sozietate kudeatzaile batek administraturiko ondareak dira; hauen helburu nagusia da Balore Burtsen lehenengo merkatuan kotizatzen ez duten enpresa ez finantzarioen kapitalean aldi baterako partaidetzak hartzea. Helburu sozial nagusia garatzeko partaidetzazko maileguak edota bestelako finantzaketa moldeak bideratu ahal izango dituzte, azken hau, partaidetutako sozietateentzat soilik.

– Arrisku Kapitaleko Entitateak kudeatzeko Sozietateak: sozietate anonimoak dira, helburu nagusia Arrisku Kapitaleko Fondoak eta Arrisku Kapitaleko Sozietateen aktiboak administratu eta kudeatzea dutenak.

Izendapen hauek 1/1999 Legearen babesean baimendutako erakundeentzat daude gordeak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean horretarako sortutako Administrazio Erregistroan inskribatuak.

IV.2- AZTI FUNDAZIOA.

AZTI Fundazioa 1997ko azaroaren 28an sortu zuten honako sozietate hauek: AZTI, AB (%100 EAEren administrazio Orokorraren jabetzakoa eta gaur egun Neiker, SA izena duena) eta Teknologia eta Ikerketa Zentrua, SL (Neiker SAk %20arekin partaidetua), Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan 1997ko abenduaren 22ko Agindu bitartez inskribatua. Sortzezko helburua nekazaritzako elikagai, itsaso, ingurune eta oro har, baliabide natural eta ingurumenarekin zerikusia duten zientzien ikerketa eta azterketa sustatzea da.

1997ko azaroaren 11ko Gobernu Kontseiluaren Akordio bidez, orduko AZTI, AB birmoldatzeko proiektua oniritzi zen, bertatik nekazaritzako elikagai, arrantzu, ozeanografia eta ingurumeneko ikerketari zegokion atala zatibanatuaz, AZTI Fundazioaren esku geratu zelarik. Honela, bada, AZTI, ABk Fundazioaren sorreran instalakuntza eta laborategi zientifikoak ekarri zituen; baita jarduera esparru honi zegozkion ekipo tekniko eta materialak ere, 1998ko urtealdian zehar sozietateko langileen atal bat Fundaziora transferitu zelarik.

2001eko urtean zehar Fundazioak honako diru-laguntza hauek jaso ditu:

Milaka euro

ERAKUNDE EMAILEA					Kobr.	Kobr.

Jardueraren	Diru-laguntza	Arautegi		Emandako	 2001/	2002/

Deialdia	mota	arautzailea	Emakida	zenbat.	 12/31n	12/31n

HKEE-K AZTERTU DITUEN

DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Nekazaritza eta Arrantzu Sailarekin	Nominatiboa

Lankidetza hitzarmena	eta zuzena (*)		01/3/9ko Agindua 	4.297	3.601	4.297

EAEren esparruan arrantzaren

sektorean egiturazko helburua		2000/297

duten laguntzak	Lehiak.	Dekretua

Arrantza guneetako ekipamendu eta

azpiegiturak./Pasaiako egoitza

berria			01/9/26ko Ebazp.	583	564	580

Teknologiaren Euskal Sarean		00/12/31-ko

barne hartutako Teknologia Agenteak	Lehiak.	Agindua

3 proiektu			01/11/26ko Ebazp.	184	184	 184

Garapenari lagundu eta Koop.		65/2001

Fondoaren proiektuei laguntzak (FOCAD)	Lehiak.	 Dekretua

Elikadurako mikroenpresei laguntza tekn.

Buenos Aires-ko eskualde apaletan(**)			01/11/15eko Ebazp.	90	0	22

Ingurumen natural, lurreko eta itsasokoarekin		 01/5/4-ko

lotutako proiektuak	Lehiak.	Agindua

Euskal Itsasertzeko itsas ikasketen

artearen egoera			01/9/6ko Ebazp.	21	0	 6

Aquitania-Euskadi Kooperaziorako Fondoaren		 410/1991

kargurako laguntzak	Lehiak.	Dekretua

ACUIPROT			01/9/27ko Ebazp.	20	6	20

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Garapenerako kooperazio, sentsib. eta heziketa		FD

proiektuei laguntzak	Lehiak.	93/2001

Brasilen artisau arrantza-toki bat

garatzea(**)			5640/2001 FA	210	210	210

HKEE-K GUZTIRA AZTERTUTAKO 				5.405	4.565	 5.319

DIRU-LAGUNTZAK

Milaka euro

ERAKUNDE EMAILEA					Kobr.	Kobr.

Jardueraren	Diru-laguntza	Arautegi		Emandako	 2001/	2002/

Deialdia	mota	arautzailea	Emakida	zenbat.	 12/31n	12/31n

HKEE-K AZTERTU EZ DITUEN

DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Aquitania-Euskadi Kooperaziorako Fondoaren		 410/1991

kargurako laguntzak	Lehiak.	Dekretua

Haragi eta landarezko produktuak

gordetzeko enbase aktiboen

erabilera			01/9/27ko Ebazp.	21

Ingurumen natural, lurreko eta itsasokoarekin		 01/5/4-ko

lotutako proiektuak	Lehiak.	Agindua

Arrantza baliabid. ekosistemen kudea			01/9/6ko Ebazp.	9

Kongresuak, bilera zientifikoak 		00/2/29ko

egiteko laguntzak.	Lehiak.	Agindua

Elikadura krisian kudeaketarako

nazioarteko mintegia			01/8/20ko Ebazp.	8

Pertsona kooperante euskaldunei laguntzak		388/1995

FOCADen kontura	Lehiak.	Dekretua

Teknologia eskualdatzeko proiektuetan

3 kooperante (***)			01/11/26koAgindua.	31

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako		29/2001

Gipuzkoako Sarea	Lehiak.	FD

2 proiektu			112/2001 FA	24

JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA				5.498

(*) Diru-laguntza nominatiboa 3.215 milaka euroko zenbatekoarekin eta zuzena, 1.082 milaka euroko zenbatekoarekin.

(**) Fiskalizazio lana egin dugun datan justifikatzeko daude, amaitu gabe baitago administrazioak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko emandako epea.

(***) 2002 eta 2003 urteetan 24 mila euroko zenbatekoari uko egin zaio (erabateko ukoa bi kooperantek eta zatizkoa hirugarrenak)

Lankidetza hitzarmena.

1994ko maiatzaren 10ean EAEren Administrazio Orokorraren Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta AZTI, AB Sozietate Publikoak Lankidetza Hitzarmena izenpetu zuten; horren arabera, Nekazaritza eta Arrantza Sailak AZTI, ABk egiten dituen ikerketa proiektu eta lanak finantzatzen ditu, urtero aurrez zehazten direnak, baliabide naturalen ikerketa eta antolamendu politika osatzen duten lerroen barruan. 1997ko azaroan, AZTI Fundazioa subrogatu egin zen AZTI Fundazioa, ABren molde juridikoa hartuz hitzarmen honetan, AZTI, ABtik bereizitako atala bere gain hartuz, hau da, nekazaritzako elikagai, arrantzu, ozeanografia eta ingurumeneko ikerketari zegokiona, alegia.

Urtero luzatzen den Hitzarmen hau 2001ean martxoaren 9ko Agindu bidez oniritzitako 4.297 milaka euroko diru-laguntza batean gauzatu zen. Kopuru honetatik 3.215 milaka euroko zenbatekoa soilik ageri da diru-laguntza nominatibo modura EAEren aurrekontuetan; honela, bada, gainerako laguntza emateko, 1.082 milaka euro, beharrezkoa izango zatekeen Gobernu Kontseiluaren Erabaki bitartez oniriztea, horixe baita laguntza zuzenak emateko eskumena duen atal bakarra (1/1997 LDren 49. art.).

Lankidetza Hitzarmena luzatuta 2001eko urtealdian zehar exekutatuko diren proiektuak onirizten dira. Oniritzitako proiektu kopurua 66koa da, guztira 4.297 milaka euroko aurrekontuarekin eta ondotik adierazitako xehekapenarekin:

		Milaka euro

AZTI Saila	Proiektu kopurua	Zenbatekoa

Ozeanografia eta Itsasoko Ingurumena	9	213

Arrantzako baliabideak	31	1.764

Elikagaien teknologia	23	2.194

Hainbat	3	126

GUZTIRA	66	4.297

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Lankidetza Hitzarmena jarraitzen duen Batzordeak eta Fundazioak 2000ko urriaren 2an proiektuen katalogoa oniritzi zuten; bertan memoria teknikoa jasotzen da, non Nekazaritza eta Arrantza Sailak eskatutako proiektuen helburuak, aurrekontuak eta exekuzio egutegia deskribatzen diren, Fundazioak 2001eko urtealdian zehar exekutatu beharko duena. Hiruhilean behin Batzorde honek proiektuen helburuen exekuzio portzentajea egiaztatzen du eta Eusko Jaurlaritzak dagozkion ordainketak egiten ditu. Nekazaritza eta Arrantza Sailak ez du eskatzen Fundazioak proiektuak egitean egindako kostuen egiaztagiririk, aurrekontu egindako zenbatekoa ordainduz, proiektuak egiten ari direla aztertu ondoren. Proiektu hauetako zenbaitek urteanitzeko izaera dute, urtero finantzatzen direlarik, urtealdi bakoitzari egotzitako aurrekontuaren arabera.

Honako proiektu hauek aztertu ditugu:

			Milaka euro

	Elikadurako 	Arrantza

	teknologia	baliabideak	Guztira

Hautatutako proiektu kopurua	4	4	8

Aurrekontua guztira 	1.503	724	2.227

Langileria	106	695	801

Langileria (%)	7%	96%	36%

Beste kontzeptu batzuk	1.397	29	1.426

Beste kontzeptu batzuk (%)	93%	4%	64%

Hitzarmenaren finantzaketa	1.498	427	1.925

Europako Batasunaren finantzaketa	0	271	271

Finantzatu gabe	5	26	31

Elikadura Teknologiako proiektuak Iparlat-entzat egindako lanei dagozkie, 2000ko urtarrilaren 1ean abian jarri den zerbitzuen errentamendu kontratuaren arabera eta aldeak 2002ko abenduaren 31ra arte lotzen dituena. Kontratu honen indarrez, Fundazioak Iparlati honako zerbitzuak emateko konpromisoa hartu zuen:

– Iparlat Taldeko industri planta guztietan kalitate plan bat ezarri eta kudeatzea; horren indarrez, abeltzaintzako ustiategi horiek Europako Zuzentarauak Kalitateari buruz agindutakora (1979/1994 Dekretua) egokituko dira.

– Kalitate sistema ezarri eta kudeatzea, AZTI Fundazioari produktuaren kalitatea ofizialki egiaztatzeko bide emango diona.

– Fundazioak bere gain hartuko du produktuei eta Iparlaten prozedura propioei ezarritako ikerketa eta garapen jarduera.

Kontratu honen beraren arabera, Fundazioak TEIZE, SL kontsultategiaren zerbitzu profesionalak azpikontratatu ditu; baita Esnekiaren Teknologia eta Kalitatea enpresarenak ere (Iparlat taldeko enpresa).

Kontratuaren arabera, Fundazioak hiruhilero Iparlati faktura aurkeztuko dio eta horren zenbatekoa eskuratuko da sortutako kostu finko eta aldakorrak batuta, gehi horien gaineko %3, industri mozkinaren kontzeptuan. Exekuzio kostuaren atala, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez finantzatua, fakturaketa honetatik murriztuko da.

2001eko urtean zehar, Fundazioak ez dio Iparlati inongo zenbatekorik fakturatu, baizik eta Esnekiaren Teknologia eta Kalitatea, SLk egindako fakturaketak egokitu dira, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailetik jaso beharreko diru-laguntzaren zenbatekotik Fundazioari proiektu honen exekuzioak eragin dizkion gainerako kostuak murriztuz.

Hona hemen proiektu honek izan duen exekuzioa 2001eko urtealdian:

		Milaka euro

Esnekiaren Teknol. eta Kalit., SLren fakturaketa.	 1.160	%77

TEIZEren fakturaketa	208	%14

Fundazioaren langileria propioa	80	%5

Fundazioaren beste gastu batzuk 	55	%4

GUZTIRA	1.503	%100

Arrantza Baliabideen Saileko lau proiektuei dagokienez, esan behar da horietako bat, 60 mila euroko zenbateko finantzatua duena, 2000ko urtean amaitu zela.

2001ean egin diren gainerako hiru proiektuei dagokienez, ondotik aurrekontuaren eta horren exekuzioaren alderaketa txertatu dugu, Fundazioak HKEEri emandako kontabilitate analitikoaren arabera; bertan ez dugu desbideraketa adierazgarririk ikusi.

			Milaka euro

	Aurreikusia	Egiazkoa	Aldea

Lanorduak	14.160	14.276	116

Langileria kostua	630	636	6

Bestelako kostuak	26	25	–1

Kostua guztira	656	661	5

Egoitza berria Pasaian.

1999ko irailaren 23an Pasaiako Portuaren Administrazio Kontseiluak Fundazioari kontzesio bat eman zion eraikin bat zati batean zaharberritzeko, portuko jabetza publikoa okupatuaz, 30 urteko eperako, kontzesioa ikerketa lanak egiteko erabiliaz. Obra 2000ko martxoan kontratatu zen eta Pasaiako Portuko Aginteek 2001eko apirilaren 2an obrak amaitu zirela aitortzen zuten akta egin zuten, 2001eko abenduaren 12an obra aitorpenaren eskritura emanez.

Inmueble honetara Fundazioaren Ozeanografia eta Itsas Ingurumenaren Saila etorri da, 2001eko urtera arte Gipuzkoako Foru Aldundiak dohan lagatako inmueble batean kokatua zegoena.

Obren guztizko kostua, 2001eko martxoaren 16ko obra amaierako egiaztagiriaren arabera, 2.294 milaka eurokoa izan da eta honi 309 mila euro gehitu behar zaizkio, hainbat ekipamendu erosteko erabilitakoa.

AZTI Fundazioak obra honen kostuaren %66 finantzatu du, ondoko diru-laguntza hauekin:

		Milaka euro

Erakunde emailea	Emakida urtea	Zenbatekoa

Gipuzkoako Foru Aldundia	1998	601

Zientzia eta Teknologiaren Ministerioa	2000	239

Eusko Jaurlaritza	2000	300

Eusko Jaurlaritza	2001	583

GUZTIRA		1.723

2001eko urtean 583 mila euroko laguntzaren emakidak 297/2000 Dren 7. xedapen gehigarria urratzen du, elkarteko arautegian finkatutako gehiengo mugaz gaindiko zenbatekoarekin aurrez emandako diru-laguntzak existitzeagatik (%40).

Bahíako Estatuan (Brasil) artisau arrantza-toki ardurazko eta lehiakorra garatzea.

93/2001 Foru Dekretuaren babesean, Garapenerako kooperazio, sentsibilizazio eta heziketa proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen emakida arautzen duena, eta 2001eko urriaren 9ko Foru Agindu bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza Sailak Fundazioari 210 mila euroko diru-laguntza eman zion "Artisau arrantza-tokiaren garapena (Brasil)" proiektua gauzatzeko. Bahíako Estatuaren komunitate zibila laguntzeko proiektu honek artisau-arrantza sistema arduratsu eta lehiakorra ikertu eta ezartzeko baliabide teknikoez hornitzea du helburu; baita bertako jendea trebatzea ere, arrantza mota hau egiteko ezinbesteko dena, hori guztia biztanleriak bizi duen pobrezia egoera larria arintzeko helburua tarte.

93/2001 FDren 2.2 artikuluaren esparruan, Beaz-AZTI Partzuergoak lankidetza hitzarmena izenpetu zuen 2001eko abuztuaren 15ean Brasilgo Artisautzazko Arrantza Komunitateen Garapenenerako (Fundipesca); honen indarrez, Beaz-AZTI Partzuergoaren obligazio nagusia aipatutako arrantza eta trebakuntza esperientziak gauzatu ahal izateko itsasontzi moldea eta arrantza ekipoak erostea eta Brasilera bidaltzea da. Fundipescaren ekarpen nagusia proiektuan esku hartuko duen gizataldea prestatu eta gaitzea da (bertako arrantzaleak eta trebatzaileak) eta horretarako Beaz-AZTI Partzuergoaren lankidetza izango du.

Diru-laguntzaren eskabidean aurkeztutako dokumentazioaren arabera, proiektu hau 2003ko urtealdian zehar amaituko da. Fiskalizazio lan hau egin dugun datan Fundazioak jada erosi eta igorriak ditu Brasilera itsasontzi moldea eta arrantza ekipoak. Bizkaiko Foru Aldundiari justifikatutako gastuek 219 mila euro egin dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiari emanak zaizkiola proiektuaren garapenari buruzko txostenak; halaber, gauzatzeko dago Brasilen gizataldea prestatu eta gaitzeko lana; behin hori egina dela, proiektua baloratzeko azken memoria egin beharko da. Esan beharra dago azaroaren 20ko 7726/2002 Foru Agindu bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak 29 mila euroko diru-laguntza osagarria eman zuela proiektu honen garapena bermatzeko, itsasontzia Brasilera eramateak eragin duen garestitzea dela eta, hasiera batean aurkeztutako aurrekontuan aurreikusi gabe baitzegoen.

Teknologiaren Euskal Sarea.

Fundazioa Teknologia eta Telekomunikazioen Zuzendaritzaren 1998ko martxoaren 23ko Ebazpen bitartez Teknologiaren Euskal Sarean integratutako Zentro Sektorial modura onetsia dago.

2001eko apirilean Fundazioak diru-laguntza eskatu zuen 2001 eta 2002ko urteko 11 proiektutarako. Industri Eraberritze eta Garapen sailburuordearen 2001eko azaroaren 26ko Ebazpen bitartez, horietako 3ren finantzaketa oniritzi zen, guztira 184 mila euroko diru-laguntzarekin 2001eko urtealdirako, onartutako aurrekontua 204 mila eurokoa izanik.

2002ko abenduaren 31ko Ebazpen bitartez, hiru proiektu hauek berriz finantzatu ziren eta hurrenez hurren, 209 mila euro eman zitzaizkien 2002ko exekuziorako; 100 mila euro 2003ko urtealdirako eta 160 mila euro 2004ko urtealdirako.

2001eko urtealdian emandako diru-laguntza Fundazioak 2003ko maiatzean justifikatu zuen, zenbateko nagusia langile gastuena izanik. Esan behar da 2003ko maiatzaren 8an Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari egiaztagiri bat aurkeztu zitzaiola, non langile kostuak kalkulatzen diren, 2000ko abenduaren 31ko Aginduaren 8. artikuluan finkatutakoaz gaindiko orduko tarifak aplikatuaz. Honez gainera, maiatzaren 19an Agindu Arautzailean finkatutako tarifak aplikatuta egiaztagiri berri bat aurkeztu zen, proiektu hauei egotzitako guztizko ordu kopurua 908 ordutan gehituz, hau da, maiatzaren 8an aurkeztutako ordu kopurua baino %23 gehiago. Gainera, justifikatutako ordu hauek Fundazioko langileen jarduera parteen arabera eta aurrekontu egindako orduen arabera egindakoak baino askoz ere gehiago dira. Hitz labur esateko, hiru proiektu hauetarako egoera honako hau da:

		Onartut.	03/5/8	03/5/19	Aurrekont.	 03/5/8	03/5/19 	Jarduera

Proiektua	Diru-lag.	aurrek.	justif.	justif.	 egind.	justif.	justif.	parte.

			kostua	kostua	orduak	ord.	ord.	 orduak

Quitosan	69	76	96	76	497	1.690	1.831	 86

Biotoxin	69	77	102	78	566	1.110	 1.877	94

Biomar	46	51	89	56	588	1.108	1.108	 90

GUZTIRA	184	204	287	210	1.651	3.908	 4.816	270

Fiskalizazio lana mamitu dugun datan, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saila jasotako dokumentazioa aztertzen ari da.

IV.3- EUSKADIKO

FILMATEGIA.

Euskadiko Filmategia irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, 1978an sortua eta Elkarteen Erregistroan 1978ko ekainaren 13an inskribatua. Sortzezko helburua zinema obrak orokorrean eta euskal zinema zehaztasunean aztertzeko interesgarri diren film edo ikus-entzunezkoak ikertu, berreskuratu, artxibatu, zaindu eta, kasua balitz, erakustea da; halaber, kultur edo historiaren ikuspegitik gordetzea komeni den zinema dokumentazioa eta material teknikoa batu eta gordetzea ere bai. Elkarte hau onura publikoko deklaratu du 118/1997 Dekretuak.

Lan hau egin dugun datan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin batera Fundazio bat eratzeko aukera aztergai da.

2001eko urtean zehar Euskadiko Filmategiak honako diru-laguntza hauek jaso ditu Administrazio Publikotik:

Milaka euro

ERAKUNDE EMAILEA					2001	2002/

Jardueraren	Diru-lag.	Araudi		Emandako	 12/31n	12/31n

Deialdia	mota	erregulatz.	Emakida	Zenbatekoa	 Kobrat.	Kobrat.

HKEE-K AZTERTU DITUEN

DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Egoitza berriaren instalakuntza eta

ekipamendu berriak (*)	Zuzena		01/4/10eko ACG	 3.005	0	41

Kultur jarduera zehatzak		01/3/14ko

egitea	Lehiak.	Agindua

Urteko jarduerak			01/7/23ko Agindua	180	 135	180

Artxibo Fondoaren Ondasun zerrenda

egitea	Nomin.		Conv. de 20/7/01	12	0	12

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Irabazi asmorik gabeko entitateei laguntzak		FD

kultur proiektu eta jardueretarako	Lehiak.	25/2001

Urteko Jarduerak			446/2001 FA	16	10	16

Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritu, 		FD

finkatu eta zabaltzeko laguntzak	Lehiak.	26/2001

"Fiestas de primavera de San Sebastián 1929"

filma zaharberritzea.			612/2001 FA	5	0	 5

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Bi filma zaharberritzea:"Inaugur. del

monumento al Sgdo. Corazón 1927"

eta "Vizcaya, progreso y realidad 1973"	Zuzena		 209/2001 FD	6	6	6

HKEE-K AZTERTUTAKO

DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA				3.224	151	260

HKEE-K AZTERTU GABEKO DIRU-LAGUNTZAK

DONOSTIAKO KULTURAREN

UDAL PATRONATOA

"Fiestas de primavera de San Sebastián

1929" filma zaharberritzea				1

JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA				3.225

(*) Azpimarratu dugun emandako zenbatekoa diru-laguntza osoari dagokio, hiru urtekoz osatua dagoena: 2001: 902 mila euro, 2002. urtea: 1.502 milaka euro eta 2003. urtea: 601 mila euro.

Egoitza berriaren lanak.

2001eko apirilaren 10eko Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hala erabakita, diru-laguntza eman zitzaion Euskadiko Filmategiari egoitza berria hornitzeko, erosketak eta beharrezko ziren instalakuntzak eraiki, konpondu eta egokitzeko lanek eragindako kostuei aurre egin ahal izateko; egoitza berri honek ikus-entzunezko ondarea egoki zaindu eta zabaltzea bermatuko du eta halaber, Filmategiaren Artxibo zinematografiko eta Ikus-entzunezkoaren aprobetxamendu trinkoa eta zentzuzkoa bideratuko, Filmen Artxiboen Nazioarteko Federakundeak —zeinetan Euskadiko Filmategia partaide baita—, artxibo materiala zaindu eta gordetzeko alorrean agintzen dituen betekizunei jarraiki. Emandako diru-laguntza Euskadi 2000Hiru Planean dago jasoa, Gobernu Kontseiluak 2000ko otsailaren 22an oniritzi zuena. Diru-laguntza hau 2001eko apirilaren 25eko hitzarmenaren bidez gauzatu da.

Egoitza berria Donostiako Gas Fabrika zaharrean kokatuko da eta horretarako, udalak 2001eko maiatzaren 30eko osoko bilkuran, dohainik laga zion 2.930 metro karratuko lursail baten jabetza; baita bertan zeuden eraikinena ere; horiek guztiek, 2001eko urriaren 3ko lagapen eskrituraren arabera, 601 mila euroko balioa dute.

Obraren aurrekontua, Filmategiak hitzarmena izenpetu aurretik aurkeztutakoa, 5.108 milaka eurokoa izan zen (horietatik 2.404 milaka euro exekuzioari dagozkio eta gainerako 2.704 milaka euroak, hainbat ekipamenduren erosketari); honenbestez, Eusko Jaurlaritzaren aurreikusitako finantzaketa guztizko kostuaren %59koa izan zen.

Eraikinaren zaharberritzeari ekin aurretik, beharrezkoa zen Gas Fabrikaren konplexua babesteko araubidea ezartzea eta hala gertatzen da abenduaren 10eko 290/2002 Dekretua argitara ematearekin; bertan, monumentu kategoria aitortzen zaie Gas Fabrikan jasoak dauden gasometroari eta gasomotorrari; halaber, aparteko babesa ematen zaio Udal Zentral Elektrikaren eraikinari, gasomotorrari lotutako elementu izaera duen aldetik. Dekretu horretan berariaz baimentzen da instalakuntzak ekipamendu pribatuko erabilerarako berrerabiltzea, Euskadiko Filmategiaren egoitza besarkatu ahal izan dezan.

Diru-laguntza hau onuradunari ordaintzen zaio, behin honek gastua egiaztatuko duten ordainagiriak igorri ondoren. 2002ko urtealdian 41 mila euroko zenbatekoarekin egindako gastu bakarrak proiektua idatzi eta obren zuzendaritzako ordainsariei dagozkie, zazpi arkitektori proposamenak aurkezteko eskatu ondoren eta 4 arkitektok (horietatik bat Eusko Jaurlaritzakoa da eta beste bat, Donostiako Udalekoa) horien gainean egindako txosten teknikoak gogoan hartuta, 2001eko urriaren 15ean Filmategiaren Zuzendaritza Batzordeak hautatutako proposamen arkitektonikoarenak, alegia. Arkitektoak 2002ko uztailean aurkeztutako eraikinaren eraikuntza aurrekontua 5.566 milaka eurokoa izan da. 2003ko maiatzaren 2an, Donostiako Udalak proiektu hau exekutatzeko lizentzia eman du. Filmategiak fiskalizazio lan hau mamitu dugunean hasi gabe ditu obrak, horien guztizko kostuaren finantzaketa egituratu zain egonik.

2001eko urteko jarduerak.

Bai Eusko Jaurlaritzak, bai GFAk ere, Euskadiko Filmategiaren 2001eko urtealdiaren urteko jarduerak subentzionatzen dituzte.

Euskadiko Filmategiaren 2001eko urteko kontuek, Asanblea Orokorrak 2002ko martxoaren 5ean oniritzitakoek, urtealdian 56 mila euroko galera izan dela erakusten dute, 2001eko urtealdian jasotako diru-laguntza guztien kontzeptuan izandako sarrera guztiak behin aitortuak direlarik, egoitza berriaren finantzaketari dagokiona salbuetsita, zeina geroko urtealdietan, finantzatutako gastuak gauzatzen direnean kontuetaratuko baita; hona hemen urtealdiaren emaitzen kontuko sarrera-gastuen kontzeptuak:

	Mila euro

GASTUAK

Ustiaketa kontsumoak	19

Langile gastuak	113

Amortizazioetarako zuzkidura	37

Bestelako ustiaketa gastuak	139

Finantza gastuak	14

GASTUAK GUZTIRA	322

Mila euro

SARRERAK

Erakunde publikoen diru-laguntzak 	221

Bestelako diru-laguntzak 	12

Asoziatuen kuotak	3

Salmentak 	30

SARRERAK GUZTIRA	266

Galera	56

Erakunde publikoetatik jasotako diru-laguntzek guztira Filmategiaren gastuen %69 egiten dute.

IV.4- EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA.

1987ko maiatzaren 18an sortu zen elkartea eta bertako kideak eskubide osoko kide dira:

– Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Koop. Elk.

– Arabako Ikastolen Federakundea.

– Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Koop. Elk. Mug.

– Nafarroako Ikastolen Elkartea, Koop. Elk.

Honako hauek dira helburu nagusiak:

– Txertatutako federakundeek ematen dituzten zerbitzu pedagogiko, juridiko, kirolezko eta aisialdikoak koordinatzea.

– Erakundeen aurrean bertan federatutakoen interesak ordezkatu eta defendatzea.

– Euskararen irakaskuntzarekin lotutako ikastaro, hitzaldi, lehiaketa eta abar antolatu.

– Asoziatuek beharrezko iritzitako zeinahi jarduera antolatu, sustatu eta koordinatzea.

2001eko urtealdian zehar ez du inongo diru-laguntzarik jaso erakunde publikoetatik eta jarduera urria izan du, kide dituen hainbat federakundeek euren gain hartu dituztelarik egiteko horiek; honenbestez, lau federakunde hauei emandako diru-laguntzak aztertu ditugu.

IV.4.1.– GIPUZKOAKO IKASTOLEN ELKARTEA, KOOP. ELK.

Bigarren mailako kooperatiba modura osatu da, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen printzipio eta xedapenei meneratua. Helburua hezkuntza molde propioa sustatu eta garatzea da, honako oinarri hauekin:

– Partaidetza soziala, zerbitzu hezitzailea, partehartzailea, autonomoa eta irabazi asmorik gabekoa garatuz.

– Euskararen eta euskal kulturaren sustapena, euren inguruan barneratuta, esplizituki Kooperatiba honen atal den ikastola bakoitzaren hezkuntza proiektuan jasota dagoela; baita, intereseko ditugun bestelako herri, kultura eta erreferenteetara zabaltzeko borondatea ere, kalitatezko hezkuntza eta etengabeko hobekuntza dakarren programa osatuz.

Bigarren mailako elkarte kooperatiba honen helburua da kideen eta sortzen den taldearen jarduera ekonomiko eta hezkuntzazkoa osatu, sustatu, koordinatu eta indartzea, zerbitzu komunak emanez eta hainbat jarduera garatuz.

2001eko urtealdian zehar, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak honako diru-laguntza hauek jaso ditu euskal sektore publikoaren eskutik:

Milaka euro

ERAKUNDE EMAILEA					2001	2002/

Jardueraren	Diru-lag.	Araudi		Emandako	 12/31n	12/31n

Deialdia	mota	erregulatz.	Emakida	zenbatekoa	 Kobrat.	Kobrat.

HKEE-K AZTERTU DITUEN

DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Software hezitzailea euskaraz		01/3/21eko

egitea	Lehiak.	Agindua

Hainbat material ( 7 CD

multimedia eta 2 software

arrunt) 			01/12/20ko Ebazp.	112	0	88

Irakasleria gaitzeko irakaskuntza

ez unibertsitarioko zentro pribatuekin

harremanak dituzten		01/4/25eko

Federakunde eta Elkarteak	Lehiak.	Agindua

36 ikastaro askotarikoak			01/11/14ko Ebazp.	 451	135	451

EAEren Kultur Ondarearen		22/3/00ko

hedapena	Lehiak.	Agindua

Euskal Herriko Arkitektura Ezagutuz (*)			00/11/6ko Ebazp.	72	0	72

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Bersolaritza Irakaskuntza	Nomin.		48/2001 FA	 36	22	36

Bigarren mailako irakaskuntza

Informazio eta Ezagutzaren sozietatera		FD

txertatzea sustatzeko programa	Lehiak..	60/2001

Ahozko Euskal Literatura CD-Rom			315/2001 FA	 35	0	17

Azpiegitura Plana			292/2001 FA	31	0	31

HKEE-K GUZTIRA AZTERTUTAKO 				737	157	 695

DIRU-LAGUNTZAK

HKEE-K AZTERTU GABEKO DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Irakasleria gaitzeko irakaskuntza

ez unibertsitarioko zentro pribatuekin

harremanak dituzten		00/6/8ko

Federakunde eta Elkarteak 2000-2001(**)	Lehiak.	 Agindua	01/1/8ko Ebazp.	393

Kurrikulo materialak euskaraz		01/3/14ko

egitea (EIMA IV)	Lehiak.	Agindua

EIMA IVra zuzendutako mintegiak			01/7/12ko Ebazp.	18

Migel Altzo Saria 	Lehiak.	01/3/14ko Ag.

Software multimedia Ttantto			01/9/11ko Ag.	3

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Kirol prestakuntza eta hedapenerako		FD

materialen argitalpena euskaraz	Lehiak.	94/2000

Euskal Pilota Lehen Hezkuntzan			80/2001 FA	3

JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA				1.154

(*) 2000/11/6 ko Ebazpena hiru urterako (2000, 2001 eta 2002), urteko diru-laguntza 72 mila eurokoa izanik, guztira 216 mila euro egiten dituztela.

(**) Nahiz eta diru-laguntza emateko ebazpena 2001eko urtealdian egin den, 2000ko urtearen deialdiari dagokio. 2001eko urtearen deialdia aztertu da, 2001eko azaroan ebatzitakoa.

Irakasleria prestatzeko jarduerak.

Hezkuntza sailburuordearen 2001eko azaroaren 14ko ebazpen bitartez, 451 mila euroko diru-laguntza eman zitzaion Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari 2001-2002 ikasturtean zehar harreman estatutario edo arauzkoak dituzten ikastetxeetako irakasleriak prestakuntzako 36 jarduera burutzeko. Emandako diru-laguntza hau globala da jarduera guztiak egiteko, eta HKEE honek aztertutako ebazpenean eta espedientean ez da ageri jarduera bakoitzari esleitutako zenbatekorik.

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak diru-laguntza hau justifikatzen du araudi erregulatzaileak agintzen duen moduan, egindako jardueren behin betiko aktak aurkeztu dituela; horietan, partaideak ageri dira eskuratutako kalifikazioarekin eta guztiei dagokienez, gastuen balantze ekonomikoa egiten delarik, ondoko xehekapenarekin:

	Mila euro

Irakasleria	301

Materiala 	68

Desplazamenduak	55

Beste batzuk	74

GUZTIRA	498

Dokumentazio euskarri eza dela eta, ezin egiaztatu izan dugu gastu horiek diruz lagundutako jardueretara egokitu izan direla.

Software hezitzailea euskaraz egitea.

Diruz lagundu da 7 CD-Rom euskaraz egitea —hainbat ziklo hezitzailetako ikasleri zuzenduak— eta bi software programa diruz lagundu dira. Jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntza behin materiala baimendu eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aldetik tiraldia onartua dela kobratzen da. 2001eko martxoaren 21eko Aginduaren arabera, diru-laguntza hau arautzen duena, egindako gastua justifikatzeko legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena baizik ez da eskatzen, materiala sortu eta banatzeko eskabidean aitortutako kopuruak erabili direla egiaztatuko duena.

EAEren Kultur Ondarearen Hedapena.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2000ko azaroaren 6ko Ebazpen bitartez, 216 mila euroko diru-laguntza eman zitzaion Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari 2000tik 2002ra bitarteko aldiari zegokion "Euskal Herriko Arkitektura Ezagutuz" material didaktikoaren aurrekontuaren %100 finantzatzeko (72 mila euro urte bakoitzeko); material hau 3 CD-ROMez osatua dago, EAEn intereseko diren eraikuntzen fitxak jasotzen dituztenak, izaera erlijioso zein zibilekoak, edota industria munduarekin lotutakoak. Urtero, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak urtealdi horretako gastuen egiaztagiria aurkezten du eta Eusko Jaurlaritzak dagokion urtekoa ordaintzen dio.

Diru-laguntza hau 2001ean justifikatzen da 88 mila euroko gastuen balantze batekin eta horietatik 23 mila euro programatzaile informatiko batek aurkeztutako ordainagiri guztiei dagozkie eta 25 mila euro hiru ikastolari egindako ordainketei, ikastola horietako langileek egindako lanen kontzeptuan. Bi kasuetan lanak diruz lagundutakoei baino proiektu gehiagori dagozkie.

Ahozko Euskal Literatura CD-Rom.

CD-Rom hau egiten guztira 58 mila euroko zenbatekoan egindako gastuen justifikazioak 6 mila euro barne hartzen ditu Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ikastola bati bertako ikasle batek egindako lanen kontzeptuan gauzatutako ordainketari dagozkionak; kopuru hori, halaber, aurreko atalean aipatutako proiektuaren 2002ko urtearen urteko justifikazioan barne hartu da. Honez gain, 3 pertsona fisikori egindako ordainketak barne hartu dira, 8 mila euroko zenbatekoarekin, eurek izenpetutako ordainagirien arabera, bestelako proiektuak egiten aritu direnak; eta, baita, 4 pertsonari egindako 7 mila euroko ordainketak, izenpetutako ordainagirien arabera, ez soilik proiektu honetan, bestelakoetan ere aritu direnak, egiaztagirian ordaindutako zenbatekoa osorik hartu delarik.

IV.4.2.– ARABAKO IKASTOLEN FEDERAKUNDEA.

1994ko martxoaren 23an eratutako Kooperatiben Federakundea. Honen helburua da balizko ikasleen euskarazko heziketaren arazoa kooperatiba eta mankomunaturik konpondu nahi duten entitateak federatzea eta horien kultur, aisi, heziketa eta kirol beharrizanei aurre egitea, herriaren euskalduntzea sustatu eta lagunduz.

2001eko urtealdian eskuratu dituzten diru-laguntzak honako hauek dira:

Mila euro

ERAKUNDE EMAILEA					Kobr.	Kobr.

Jardueraren	Diru-lag.	Arautegi		Emandako	 2001	2002/

Deialdia	mota	arautzailea	Emakida	Zenbatekoa	 12/31n	12/31n

HKEE-K AZTERTU DITUEN DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Euskararen sustapen, hedapen eta 		01/2/14ko

normalizazioa	Lehiak.	Agindua

VIII Jardunaldi Pedagogikoak			01/7/13ko Ebazp	 6	6	6

Araba Euskaraz Omenaldia			01/7/13ko Ebazp.	4	 0	4

HKEE-K GUZTIRA AZTERTUTAKO DIRU-LAGUNTZAK			10	 6	10

HKEE-K AZTERTU GABEKO DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Euskararen sustapen, hedapen eta		01/2/14ko

normalizazioa	Lehiak	Agindua

Araba Euskaraz 2001 Web.			01/7/13ko Ebazp.	2

Internet "Hire Txat"			01/7/13ko Ebazp.	1

Ikaspilota barnetegia			01/7/13ko Ebazp.	4

ARABAKO FORU ALDUNDIA

Elkarte eta entitateek bultzatutako euskara		 74/2001

sustatzeko jarduerak garatzea	Lehiak	FA

Bersolaritza 2001 eta urte sasoiak			239/2001 FA	 2

UDALAK

Araba Euskaraz, (105 udal)			Zuzena	21

JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA				40

Diruz lagundutako jarduerak honako hauei dagozkie:

– VIII. Jardunaldi Pedagogikoak 2001eko otsailaren 14, 15 eta 16an egin ziren Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian.

Honez gain, aurreko taulan zerrendatutako diru-laguntzaz gain, esan behar da Gasteizko Udalak doan laga zituela jardunaldi hauek gauzatu ahal izateko Europa Jauregiko aretoak; lagapen honen balioa 6 mila eurokoa izan da.

AFAk 3 mila euro ordaindu ditu jardunaldi hauen kontzeptuan eta gastu hori bere aurrekontuaren 2. kapituluan kontuetaratu du.

– 2001eko ekainaren 17an "Araba Euskaraz 2001" Argantzunen ospatu zen. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak egun horretan egindako ekintzetako bat finantzatzen du (Errioxan ikastolako lehenengo irakasle zenari omenaldia). Jasotako zenbateko nagusia 105 udaletatik datorrena da; izan ere, Federakuntzak hauei 2001eko maiatzaren 10ean idatzi bat egin zien festa horretan laguntza emateko eskatuz. Aurreko taulan jasotako zenbatekoez gain, AFAk gastuen 2. kapituluan 12 mila euro kontuetaratu ditu, Arabako Ikastolen Federakundeari Araba Euskaraz-ean publizitate euskarrien edo kultur ekintzen kontzeptuan ordainduak.

IV.4.3.– BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEA, KOOP. ELK. MUG.

Kooperatiben erregistroan 1977an sortu eta inskribatutako kooperatiba. Honen helburua da zerbitzu pedagogikoak ezartzea, material didaktikoa prestatzea eta irakaskuntza metodo eta programak mamitzea, asoziatutako irakaskuntza zentroetako ikasleen prestakuntza integral hobea izatearren. Halaber, irakaskuntzaren sustapen eta garapenean laguntzen duten zerbitzu, irakasleria prestatzeko ikastaro etab. mankomunatuta eratu eta antolatzen dira; baita, kultur eta kirol izaerako eskola arteko jarduerak ere.

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak 2001eko urtealdian eskuratutako diru-laguntzak honako hauek dira:

Mila euro

ERAKUNDE EMAILEA		Diru-laguntza	Arautegi

Diru-laguntza lerroa	Proiektua	mota	arautzailea	 Emakida	Zenbat.

EUSKO JAURLARITZA

Hezkuntza Saila

Unib. ez diren liburu eta material

didaktikoari diru-laguntza (EIMA I)	6 proiekt.	 Lehiak.	01/3/21eko Agind.	01/12/11ko Ebazp.	22

Kultura Saila

Euskararen sustapen, hedapen eta

normalizazioari diru-laguntza	15 proiekt.	Lehiak.	 01/2/14ko Agind.	01/7/13ko Ebazp	55

Komunikabideetan euskara finkatu

eta sendotzeko diru-laguntzak.	2 proiekt.	Lehiak.	 01/2/21eko Agind.	01/10/22ko Ebazp	28

EUSKO JAURLARITZ. DIRU-LAGUNTZ.GUZTIRA					 105

BIZKAIKO FORU ALDUNDA

Euskararen sustapen, hedapen eta

normalizazioari diru-laguntza	17 proiekt.	Lehiak.	 66/2001 FD	2001/8/20 FA	183

Aldian behingo euskarazko argitalpenei

diru-laguntza	1 proiekt.	Lehiak.	67/2001 FD	 3952/2001 FA	55

Ibilaldia		Zuzena	135/2001 FD		12

BFA-REN DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA					250

UDALAK

XIII Bertsolari Gaztetxoen

Txapelketa-rentzat diru-laguntzak

Bilboko Udala		Zuzena		01/12/4ko Alkate.Dekr.	 6

Ondarroako Udala		Zuzena		01/3/13ko Alkate.Dekr.	2

Bermeoko Udala		Zuzena		01/7//16ko Gob.Batz.	 2

Beste 3 udal.		Zuzena			7

UDALEN DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA					17

JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA					372

Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza Sailetik eta BFAtik jasotako diru-laguntzetatik asko proiektu berberei dagozkie eta honenbestez, osotasunean diru-laguntza zenbateko handiagoa osatzen duten haiek hautatu ditugu aztertzeko:

Mila euro

	EUSKO JAURLARITZA	BFA

	01/3/21eko	01/2/14ko	01/2/21eko	66/2001	 67/2001	Emandako	01/12/31n	02/12/31n

Jarduera	Agindua	Agindua	Agindua	FD	FD	 guztia	kobrat.	kobrat.

Euskarazko argitalpenak

Kili-kili argitalpena eta

aldizkari digitala. 			28		55	83	79	 83

Heziketa jokoak euskaraz

Onairrizko kontzep. dominoa	4		3	3		10	 5	10

Letraz letra jokoa	4	2		3		9	5	9

Herri tradizioa lantzen CD-Rom		8		14		 22	14	22

Party and Co. mahai jokoa		12		9		21	 19	21

Xakea CD-Rom		12		10		22	10	22

Bestelako jarduerak

Ume eta gazteen eusk. erabil.

sustatzeko bertsolaritza progr.		2		46		 48	48	48

Euskaraz bizi		4		19		23	22	23

Hizkuntza minor. aldeko musik.				44		 44	44	44

GUZTIRA	8	43	28	148	55	282	246	 282

2001eko urtealdian jasotako kopuru handieneko diru-laguntzak ondotik zehaztutakoei dagozkie:

– Kili-Kili izeneko haur-gaztetxoentzako aldizkariaren finantzaketa, idatzizko moldean ezezik, molde digitalean ere argitaratzen dena. Aldizkari hau 2001eko ekainean hasi ziren argitaratzen. Txosten hau idatzi dugun datan argitaratzeari utzi zaio.

– Bertsolaritza programa, zeinaren bitartez bertsolaritzako ikastaroak ematen diren, errezitaldiak antolatu eta zonakako haur-gaztetxoen lehiaketak egiten diren; baita Bizkaiko finala eta Euskal Herriko finala ere.

– Euskalduna Jauregian 2001eko apirilaren 21ean hizkuntza gutxituen alde egindako kontzertua, Ibilaldia 2001eko ekintzen baitan.

– Mahaiko heziketa jokoak edo CDn euskaraz egitea.

– Euskaraz-Bizi Programa: zentroetan euskararen erabilera ikasleen esparru akademikoz kanpo sustatzeko hainbat jarduera antolatzen dituena.

IV.4.4.– NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA, KOOP. ELK.

Bigarren mailako irakaskuntzako elkarte kooperatiboa, 1978ko urtarrilaren 9an eratua, honako helburu honekin:

– Modu asoziatuan ikastola moldea, euskara eta euskal kultura indartzea, bai hezkuntzaren esparruan, baita ingurukoan ere, taldearen gidari dinamizatzaile izateko helburuarekin eta euskarazko heziketa betea eta kalitatezkoa emateko helburuarekin, aholkularitza (ekonomiko, administratibo, pedagogiko) eta lege ordezkaritzakoak eskainiz.

– Jakintzaren edota prestakuntza tekniko, artistiko, kirol edo bestelako zeinahi alorretan edonolako irakaskuntza jarduera eman eta antolatzea.

2001eko urtealdian zehar honako diru-laguntza hauek jaso ditu euskal sektore publikotik:

Mila euro

ERAKUNDE EMAILEA					Kobr.	Kobr.

Jardueraren	Diru-lag.	Arautegi		Emandako	 2001	2002/

Deialdia	mota	arautzailea	Emakida	Zenbatekoa	 12/31n	12/31n

HKEE-K AZTERTU DITUEN DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Heziketazko azpiegiturak eraiki, mantenu

eta zaharberritzea	Zuzena		01/12/26ko GKE	910	 0	910

Euskararen sustapen, hedapen eta		01/2/14ko

normalizazioa	Lehiak.	Agindua

Jolas truke			01/7/13ko Ebazp.	13	0	13

HKEE-K AZTERTUTAKO DIRU-LAG. GUZTIRA				923	 0	923

HKEE-K AZTERTU GABEKO DIRU-LAGUNTZAK.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Nafarroa Oinez-en ospakizuna	zuzena		453/2001 FD	 6

GUZTIRA JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK				929

2001eko abenduaren 27an Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak hitzarmen bat izenpetu zuten 2001/12/26ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez oniritzitakoa, bien arteko lankidetza bideak finkatzeko, euskal kultura eta hizkuntzaren sustapen eta hedapenean Federazioaren etorkizuneko jarduera bermatuko zuena. Jaurlaritzak, hitzarmen horren indarrez, 910 mila euro eman zituen, irakaskuntza egoki diren kalitate eta eraginkortasun baldintzetan emateko beharrezko diren hezkuntzako azpiegiturak eraiki, mantendu eta birgaitzera zuzenduak egongo direnak.

Hitzarmen hau Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean egindako Osoko Bilkuran oniritzitako ebazpenean dago jasoa, zeinetan Eusko Jaurlaritzari eskatzen baitzaio euskara sustatzeko Nafarroako erakunde pribatu zein publikoekiko lankidetza bultza dezala.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak laguntza hauek justifikatzeko hiru ikastolek obrak egin izanaren ordainagiriak aurkeztu ditu, guztira 919 mila euroko zenbatekoarekin:

	 Mila euro

Zizur Txikiko San Fermin ikastola	597

Lodosako Dikaztelu Etxea Ikastola 	298

Tafallako Garcés de los Llanos Ikastola 	24

GUZTIRA	919

San Fermin Ikastolaren kasuan, obrak bertako instalakuntzak zabaldu eta zaharberritzeari dagozkio, indarreko araudiari eta ikastolaren beraren beharrizanei egokitzeko.

Dikaztelu Etxea Ikastolaren obrak bi ikastoletako (Lodosakoa eta Sartagudakoa) ikasleak hartzeko eraikin berri baten exekuzioari dagozkio, instalakuntzak gainbehera baitzituzten.

IV.5.– ELKARRIZKETA ETA AKORDIOAREN

ALDEKO ELKARTEA, ELKARRI.

Irabazi asmorik gabeko elkarte hau 1992ko azaroaren 26an sortu zen, Elkarteen Erregistroan 1993ko otsailaren 16an izen emanez. Urtarrilaren 27ko 10/1998 Dekretuan erabilera publikokotzat aitortzen da. Bertako estatutuen arabera, helburutzat duen xede nagusia Euskal Herrian bizi den gatazka egoerari irtenbide emateko elkarrizketa bultzatzea da eta horretarako antolatu eta sustatzen ditu kultur eta gizarte mailako jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak, helburu nagusiarekin lotutako gaiei buruzko argitalpenak plazaratu eta banatuz.

2001eko urtean zehar, Elkarrik honako diru-laguntza hauek eskuratu ditu Administrazio Publikotik:

Mila euro

ERAKUNDE EMAILEA					Kobr.	Kobr.

Jardueraren	Diru-lag.	Araudi		Emandako	 2001	2002/

Deialdia	mota	erregulatzailea	Emakida	 Zenbatekoa	12/31n	12/31n

HKEE-K AZTERTU DITUEN DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA

Giza Eskubideen defentsa eta babesa

zabaldu, gauzatu edo sustatuko 		01/4/25eko

dituzten jarduerak	Lehiak.	Agindua

Bake Konferentziaren aldeko

Dinamiz. eta mobiliz. soziala			01/10/22ko Ebazp.	42	0	42

Bake Konferentziari laguntza emateko

Nazioarteko eta Estatuko Sarea			01/10/22ko Ebazp.	12	0	12

Euskadin Bake prozesua sendotzeko		01/4/25eko

ekimenak	Lehiak.	Agindua

Bake Prozesurako argitalpenak			01/10/22ko Ebazp.	32	0	32

Gazteen artean bake balore eta kulturan		01/2/14ko

hezteko programaren garapena	Lehiak.	Agindua

Bake Konfer. babesteko Gazteen Sarea			01/6/18ko Ebazp.	18	9	18

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Ekarpen ekonomikoa	Zuzena	389/2001 FD	12	12	 12

HKEE-K GUZTIRA AZTERTUTAKO 				116	21	 116

DIRU-LAGUNTZAK

HKEE-K AZTERTU GABEKO DIRU-LAGUNTZAK

UDALAK ( 8 Udal)	Zuzena			5

JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK GUZTIRA				121

Elkarriri 2001ean zehar emandako diru-laguntzen helburu nagusia da, fase ezberdinetan, Bake Konferentziaren prozesu baterako Ekimen Sozialeko Proiektua garatzea, 2001eko otsailaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekintza nagusian aurkeztu zena.

2001eko apirilaren 25eko Agindu bidez, Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen defentsa eta babesa zabaldu, gauzatu edo bultzatuko duten jarduerak diruz laguntzeko laguntzak deitu zituen; deialdi honetara Elkarri aurkeztu zen eta honako ekintza hauei eman zitzaien diru-laguntza:

– Bake Konferentziaren aldeko giza dinamizazio eta mobilizazioa. 2001eko maiatza eta ekaineko hilabeteetan zehar aurkezpen ekintzak gauzatu dira EAEren hiru hiriburuetako bakoitzean eta Iruñan; baita, Euskal Herriko auzo eta herrietan ere.

– Bake Konferentziari babesa emateko Nazioarteko eta Estatuko Sarea: Brusela, Bartzelona eta Madrilen ekintzak antolatu ziren eta Babesteko lau Batzorde sortu ziren (Ohorezkoa, Europakoa, Kataluniakoa eta Madrilgoa), proiektua bizkartzen duten erreferente sozial eta politikoez osatua.

Halaber, "Bake Prozesurako Argitalpenak" jardueraren egitekoa Elkarriren aldizkaria garatu eta argitaratzean datza.

Bestetik "Bake Konferentziari babesa emateko Gazte sarea" jardueraren baitan 3 Eraikikasi gauzatu eta zabaltzen dira ("ikasten eraikitzeko – eraikitzen ikasteko" ekimenak) sarearen kideen artean eta unibertsitate mailako jardunaldiak eta entzuteko foroak antolatzen dira Bake Konferentziaren alde EAEren unibertsitate campus hainbatetan.

Elkarrik eskuratutako diru-laguntza publikoak, 2001eko emaitzen kontuaren arabera, sarreren guztiaren %13 egiten dute.

IV.6.– EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA.

1997ko abenduaren 6an eratutako elkartea eta Elkarteen Erregistroan Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendariaren 1998ko martxoaren 16ko Ebazpen bitartez inskribatua, (Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzaren Saila).

Irabazi asmorik gabeko Elkartea da, helburu nagusia Euskal Herria osoan euskararen normalizazioa eta berreskuratzea izanik, maila pertsonal, sozial eta ofizialean, besteak beste, honako egiteko hauek bere eginez:

– Euskararen gaineko gogoeta sustatzea.

– Giza mailako ikuspuntutik plangintza orokorra egitea.

– Euskal kultur jardueraren berrikuntza eta sendotza babestea.

2001eko urtealdian zehar honako diru-laguntza hauek eskuratu ditu:

Mila euro

ERAKUNDE EMAILEA					Kobr.	Kobr.

Jardueraren	Diru-lag.	Araudi		Emandako	 2001	2002/

Deialdia	mota	erregu-latzailea	Emakida	 zenbatekoa	12/31n	12/31n

HKEE-K AZTERTU DITUEN DIRU-LAGUNTZ.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Euskara sustatzeko proiektu eta		12/2001

jarduerak.	Lehiak.	FD

2001eko urteko jardueren defizita

arintzeko laguntza			321/2001 FA	24	14	 24

EUSKARAREN UDAL PATRONATUA

(Donostiako Udalaren Erak. Autonomoak)

Plan Orokor Estrategikoa mamitzen

laguntzea	Zuzena		01/12/13ko deialdia	9	0	 9

ONDARROAKO UDALA

Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren			2001/5/7ko

Sorreraren finantzaketa.	Zuzena		Alkatetzar. Dekretua	6	6	6

BILBOKO UDALA			2001/12/4ko

2001eko jardueren programa	Zuzena		Alkatetzar. Dekretua	3	3	3

PASAIAKO UDALA

Euskararen alde egindako			01/1/26ko Gobernu

Ekintzengatiko diru-laguntza	Zuzena		Batzordearen Erabakia	2	0	2

HKEE-K GUZTIRA AZTERTUTAKO

DIRU-LAGUNTZAK				44	23	44

HKEE-K AZTERTU GABEKO DIRU-LAGUNTZAK

BESTE UDAL BATZUK

2 mila eurotik beherako zenbatekoak				12

GUZTIRA JASOTAKO DIRU-LAGUNTZAK				56

2001eko urtealdian eskuratutako diru-laguntza garrantzitsuena GFAak emandakoa da, 2001eko urtealdian zehar euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak egiteko, Kontseiluaren kasuan, horixe izanik duen helburu bakarra, Elkartearen jarduera guztiak finantzatzea dena. Diru-laguntza honen eskabidean 2001eko urtealdirako Elkartearen guztizko aurrekontua aurkeztu da; honela, bada, gauzatutako sarrera eta gastuen balantzea, diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatzeko agiri modura aurkezten dena, elkarteak euskarritutako guztizkoa da, 2001-12-31n auditatutako urteko kontuen arabera.

GFAren finantzaketak, aurkeztutako gastu aurrekontuaren %3 egiten du eta aurreikusitako defizitaren %12. Egiazko zifren gainean, 2001eko urtealdiaren urteko kostuen arabera, diru-laguntzak gastuen guztizkoaren %4 egin du eta %24 diru-laguntza hau sarreratzat hartu aurretik kalkulatutako defizitaren gainean.

Kontseiluaren 2001eko urtealdiaren sarrera eta gastuen balantzeak 75 mila euroko mentsa erakutsi du, ondotik zehaztuko dugun moduan:

	Mila euro

GASTUAK

Langile gastuak	320

Kanpoko zerbitzuak	205

Behatokia Fundazioari eta Euskal

Konfederazioari diruzko laguntzak	72

Beste batzuk	43

GUZTIRA	640

Mila euro

SARRERAK

Erabiltzaile eta afiliatuen kuotak	60

Merkataritza jarduer. salmenta eta sarrerak	83

Diru-laguntza, patrozinatzaile, laguntzaile

etab. eragindako laguntzak.	419

Beste batzuk	3

GUZTIRA	565

Galera	75

Euskal Herri Alorretik jasotako diru-laguntza guztiek Kontseiluaren gastu guztien %9 egiten du, eta hala eta guztiz ere, urtealdian aurreko urtealdietako gaindikinarekin finantzatzen den defizita sortzen da.

IV.7.– EUSKAL HERRIKO GIZARTE PARTAIDETZA DUTEN IKASTOLAK, KOOP. ELK. (PARTAIDE)

Euskal Herriko Gizarte Partaidetza duten Ikastolak, Koop.Elk. (Partaide) 1995ean sortu zen. Bigarren mailako kooperatiba da, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen printzipio eta erabakiei meneratua. 2001-12-31n bazkideak 53 heziketazko kooperatibek dira.

Xede soziala bazkideen eta ondoriozko taldearen jarduera ekonomiko eta heziketazkoa osatu, sustatu, koordinatu eta indartzea da, zerbitzu komunak eskainiz eta jarduerak garatuz, hala nola, aholkularitza pedagogikoa, enpresakoa, juridikoa, heziketazkoa eta hizkuntzalaritzakoa; baita, langileak eta bazkideak prestatzeko jarduerak gauzatzea ere.

2001eko urtealdian zehar, HKEEk aztertu dituen bi diru-laguntza jaso ditu:

Mila euro

ERAKUNDE EMAILEA					Kobr.	Kobr.

Jardueraren	Diru-lag.	Araudi		Emandako	 2001	2002/

Deialdia	mota	erregulatzailea	Emakida	 zenbatekoa	12/31n	12/31n

HKEE-K AZTERTU DITUEN DIRU-LAGUNTZAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Bigarren mailako irakaskuntza

Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartera 		60/2001

Txertatzeko sustapen programa	Lehiak.	FD

Ikaswin			295/2001 FA	34	17	17

Erosketa Zentrala			316/2001 FA	32	16	 16

HKEE-K GUZTIRA AZTERTUTAKO 				66	33	33

DIRU-LAGUNTZAK

Kobratzeko dauden zenbatekoak 2002-12-31n 2003ko urtealdian ordaintzen dira.

Honez gain, 2001eko abenduaren 18an Hobetuz Patronatuak, Etengabeko Lanbide Heziketarako Euskal Fundazioak, Partaidek enpresei zuzendutako laguntzen deialdiaren baitan 2001eko urtealdirako 305 mila euroko zenbatekodun emakida bat ebatzi zuen. Kopuru horretatik, 2002ko urriaren 28ko Patronatuaren Ebazpen bitartez, behar bezala justifikatuak utzi dira 238 mila euro, ordainketa zenbateko horrekin egin delarik.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bi diru-laguntzek, Bigarren mailako Irakaskuntza Informazioaren eta Ezagutzaren gizartera txertatzeko sustapen programa arautzen duen 60/2001 Foru Dekretuaren babesean, oinarrizko azpiegitura digitalen erosketa finantzatzen dute:

– Ikaswin Programa: Ikastoletarako kudeaketa integratuko softwarea, programa bakar baten bitartez heziketa zentro baten erabateko kudeaketa bideratzen duena, bai administrazio mailan (kuotak, autobusak, gutunak, ikasle fitxategiak, irakasleak, familiak, etab.) bai heziketa mailan ere (ikasleen oharrak, buletinen inprimaketa, etab.).

– "Erosketak Zentralak" proiektua: ikastola bakoitzak internet eta teknologia berrien bitartez, bere jarduera gauzatzeko hainbat gai beharrezko erosi ahal izan ditzan, baldintza ekonomiko hobeak lortzeko aukeraz baliatuaz, gainera.

Bi proiektu hauen egiaztagiriak ikastola batek jaulkitako 47 mila euroko ordainagiria barne hartzen du, pertsona bat ikastola horretako nominan proiektu horiek egiten aritzeagatik (Ikaswin-ek justifikatutako guztizkoaren %67 eta Erosketa Zentralak-ek justifikatutako guztizkoaren %28 egiten duena). Bi proiektuen jarraipena egiteko azken txostenen arabera, bi proiektuetan guztira egindako ordu kopurua 1.400 ordukoa izan da (1.000 ordu Ikaswin-en eta 400 ordu Erosketa Zentralak proiektuan). Ordainagiria, ordea, Partaidek ordaindutako guztizko kostuaz gaindikoa da eta proiektu bakoitzari orduko egotzitako kostua, gainera, ezberdina izan da: 34,72 euro/h, Ikaswin proiektuaren kasuan, eta 30,5 euro/h, Erosketa Zentralak proiektuarenean. Pertsona honek gainera Partaideren gerentziari dagozkion egitekoak gauzatzen ditu.

IV.8.– ARRISKU KAPITALEKO ENTITATEAK.

Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGECR, S.A. (Sozietate Kudeatzailea) 1985eko urriaren 4 arte eratu zen eta 2. zenbakiarekin inskribatua dago Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko Arrisku Kapitalaren Elkarte Kudeatzaileen Administrazio Erregistroan.

Sozietate Kudeatzailea 2001eko abenduaren 31n honako hauek partaidetzen dute: Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak %70ean (%96,59an Eusko Jaurlaritzak partaidetutako sozietatea); hiru finantzetxek %20an eta kooperatiba sozietate batek eta sozietate mugatu batek, bien artean %10eko partaidetza dutela.

2001eko urtealdian Ezten, Elkano XXI eta Suztapen izeneko Arrisku Kapitaleko Fondoak kudeatzen ditu. 2002ko urtealditik aurrera, gainera, urtealdi horretan sortutako Enpresa Digitaletan Inbertsioa Arrisku Kapitaleko Fondoa kudeatzen du.

Ezten 1988an sortu zen. Suztapen, Elkano XXI eta Enpresa Digitaletan Inbertsioa Fondoak 2001 eta 2002ko urtealdietan sortu eta inskribatu dira Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagokion Administrazio Erregistroan, fondo berriak banatu eta sortzeko eragiketa batean, inbertsioa espezializatzeko helburuarekin batetik, eta bestetik, inbertsore berriak hartzen laguntzeko.

Honela, bada, Elkano XXI Fondoa teknologia maila handiko enpresetan inbertitzera emana dago; Suztapen, enpresa izugarri lehiakorretara zuzendua dago, garapen edo hedapen fasean daudenak, hazkunde potentzial handikoak; eta Enpresa Digitaletan Inbertsioa, enpresa berritzaileei zuzendua dago, negozioa informazio eta komunikazioen teknologia berrien erabileran oinarritzen dutenak, dela prozesuetan, dela zerbitzuetan ere.

Fondo hauen partaideak 2001eko abenduaren 31n honako hauek dira:

						Milaka euro

	Elkano XXI	Suztapen	Ezten

PARTAIDEAK	Zenbat.	%	Zenbat.	%	Zenbat.	 %

Industri Sustapen eta 	2.614	%21,9	12.020	%45, 7	20.496	%77,7

Birmoldaketarako Sozietatea

Eusko Jaurlaritza	1.878	%15,7	0	%0	5.419	 %20,5

Gipuzkoako Foru Aldundia	0	%0	0	%0	241	%0, 9

Finantza Entitateak eta beste	7.445	%62,4	14.284	 %54,3	233	%0,9

GUZTIRA	11.937	%100	26.304	%100	26.389	 %100

Enpresa Digitaletan Inbertsioari dagokionez, FCR, 2002ko ekainaren 11n eratu zen eta eratu zen une horretan 2.015 milaka euroko ondarea zuen; oso-osorik Eusko Jaurlaritzak harpidetua dago. Zenbateko hau 2001eko urtean ordaindu zen, banku kontu batean eduki zelarik 2002ko ekainera arte; horren titularra "Enpresa Digitaletan Inbertsioa, FCR eraketan" da.

2001eko urtealdian zehar, bai EAEren Administrazio Orokorrak, bai Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak, SA (SPRI) Fondo hauetan partaidetzak harpidetu dituzte, hurrenez hurren 3.893 milaka euro eta 14.634 milaka euroko zenbatekoarekin:

	 			Milaka euro

	Eusko Jaurlaritza	SPRI

FONDOAK	Harpidetza	Ordainketa	Harpidetza	 Ordainketa

Elkano XXI (*)	1.878	1.892	2.614	835

Enpresa digitaletan inbertsioa (**)	2.015	2.015	 0	0

Suztapen	0	0	12.020	3.060

GUZTIRA	3.893	3.907	14.634	3.895

(*) Ordainketak, gainera, jaulkipen balioaz gain, 14 mila euroko prima barne hartzen du.

(**) Harpidetza formala 2002ko urtean gauzatu zen, nahiz eta ordainketa 2001ean egin.

Eusko Jaurlaritzak egindako ekarpenak Euskadi 2000Hiru Planaren aurreikuspenen arabera egiten dira, Gobernu Kontseiluak 2000ko otsailaren 22an oniritzitakoa.

Eusko Jaurlaritzak eta Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak egindako ekarpen hauen xedea da horien hartzaile diren Fondoek aldi baterako partaidetzak har ditzatela zuzenduak dauden enpresen kapitalean.

Partaidetza hartze hauek Fondo bakoitzeko Inbertsio Batzordeek onirizten dituzte. 2001eko apirilaren 5ean Euskal Herriko Arrisku Kapitala Kudeatzeko Administrazio Batzordeak, SGECR, SA, Elkano XXI, AKF eta Suztapen, AKFren Inbertsio Batzordeak eratzea erabaki zuen, horiei eskuordetuz Fondoen zuzendaritza eta gobernu egitekoak; egiteko horien artean honako hauek bereizi ziren: kapitalean, partaidetza maileguetan eta orokorrean, arrisku kapitaleko erakunde eta horien sozietate kudeatzaileak arautzen dituen legedia bereziaren esparruan barne hartu edo babestutako bestelako zeinahi eragiketatan partaidetza hartzeko eragiketak aztertu, ebaluatu eta kasua balitz, oniriztea.

2001eko abenduaren 31n Elkano XXI, AKFren Inbertsio Batzordeak inbertsio bakarra oniritzi du, 2001eko abenduaren 12an 132 mila euroko zenbatekoarekin gauzatu dena, sozietate mugatu baten %35 erosiz, Bilbon 2000ko urtean eratutakoa; sozietate honen xede soziala da: ikusmen-edukien kontzepzio, egikera eta hedapena, hala nola, alegiazko bisitak, estroboskopia, banner-ak, ikus-entzunezko sekuentziak, web atariak egin eta diseinatzea eta web orrien alojamendua.

2001eko urtealdian zehar, Suztapen, AKFk Ezten AKFri guztira 6.228 milaka euroko zenbatekoarekin Fondo horrek 4 sozietatetan zituen akzioak erosi dizkio. Enpresa hauetan partaidetza portzentajeak %8,1 eta %32,4 bitartekoak dira. Honez gain, 2001eko abenduaren 21ean sozietate mugatu baten %35ean parte hartzen du; honen xede soziala ardo eta edari alkoholiko guztiak landu eta saltzea da, guztira 1.503 milaka euro ordainduz. 2002ko urtean, Suztapen, AKFk partaidetza hau besterendu du, 50 mila euroko zenbatekoa eskuratuz.

2002ko ekainean sortu zen Enpresa Digitaletan Inbertsioa, AKFk, fiskalizazio lan hau idatzi dugun datan oraindik hartu gabe du inongo partaidetzarik.

HAINBAT ERAKUNDERI EMANDAKO
DIRU-LAGUNTZAREN FISKALIZAZIO TXOSTENAREN ALEGAZIOAK.
EUSKO JAURLARITZAREN ALEGAZIOAK.

II.– ONDORIOAK

AZTI Fundazioa

1.– "Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin izenpetutako proiektuak finantzatzeko urteko Lankidetza Hitzarmenaren babesean, Fundazioari 1.082 milaka euroko zenbatekoa duen diru-laguntza zuzena eman zaio, Gobernu Kontseiluak aurrez oniritzi gabe, laguntza mota hauek onirizteko eskumena duen atala (1/1997 LDren 49.7 art.)."

Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legearen 128. artikuluarekin bat etorriz, diru-laguntzetarako kredituak luzatuta gelditzen direla joko da "baldin eta horien baimena ematen bada indarrean dauden xedapen eta itunen indarrez eta xedapen eta itun horietan jarritako diru kopuru eta moduen arabera."

AZTI Fundazioarentzako diru-laguntzari dagokionez, 1994ko maiatzaren 10ean izenpetu zelarik urtero luzatzen den Lankidetza Hitzarmenetik eratorria da. Hitzarmenaren seigarren klausularen arabera, 2000ko abenduaren 19an hitzarmena 2001erako luzatzeko akordioa izenpetu zen, bertan finantzatu beharreko egitasmoak eta dagokion diru-laguntza ageri zirelarik.

Beraz, Hitzarmena 2001. urterako indarrean zegoela eta, luzaturiko Aurrekontuan ageri zen kreditua Hitzarmenetik eratorria da aipaturiko urtearekiko eguneratze ekonomikoa daramala, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Legearen 128. artikuluaren arabera.

Kreditu hau luzaturiko Aurrekontuari izendun eraz esleitu zitzaiola eta, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari zegokion emateko Aginduaren ardura, hala formalizatu zen bezala.

Ondorioz, HKEEk adierazitakoa ez da egia, alegia Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu gabe diru-laguntza zuzen bat eman zelakoa, izan ere 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.6 artikuluan arauturiko diru-laguntza izendunetako bat izan zen.

2.– "2001eko urterako Hitzarmenak 1.503 milaka euroko finantzaketa barne hartzen du, Fundazioak Iparlati —bien artean izenpetutako kontratu baten indarrez— egingo dizkion lanei dagozkion lau proiektu gauzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Fundazioari jarduera hauetarako egindako finantzaketak nabarmen egiten dio mesede EAEn esnekiak eraldatzeko dagoen enpresa bakarrari, nahiz zeharka esnegintza-abeltzaintzako ustiategi guztien garapena dakarren.

Honez gainera, finantzatutako lanen exekuzioan Iparlat taldeko enpresa batek parte hartzen du, lan horiek Fundazioari fakturatzen dizkiola; honenbestez, egokiagoa litzateke laguntza hauen onuraduna arestian aipatutako eraldaketa enpresa izatea."

Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta AZTI Fundazioak elkarrekin sinatutako Lankidetza Hitzarmenean janari-industrien hobekuntza teknologikoak jasotzen dira "betiere lehiak baita EBk ere ezartzen dituzten eskakizunei erantzun egokia eta iraunkorra emateko". Aipaturiko egitasmoen garapenak honako helburuok zituen: (a) EAEko esne-ustiapenak EBren araudiari egokitzea, 1979/1994 Errege-dekretura eramanda; eta esneki berriak garatzea, betiere EAEn ekoizturiko esneari balio erantsia emateko helburuz. Esnekien alorreko egituraketa nolakoa den kontuan hartuta, Iparlat enpresa EAEko abeltzain guztien ekoizpena biltzeko gunea da, eta horregatik, hain zuzen, Iparlaten instalazioak eta baliabideak erabiltzea beharrezko bitarteko bat zen lehenago adierazitako helburuak lortzeko.

Bat gatoz Herri-Kontuen Euskal Epaitegia delakoak txostenean eginiko gomendioarekin, eta hori dela eta, adierazi behar da 2003 urteaz geroztik diru-laguntza jasotzen duena AZTI Fundazioa ez dela, Tecnolat (Iparlat taldekoa) baizik, hau da, hain zuzen ere, esne-abere ustiapen guztiei zeharka garapena dakarkieten esnekien garapenaz arduratzen den enpresa.

3.– "Hitzarmenak finantzatutako proiektuetako bat, 180 mila eurokoa, ez da gauzatu eta 60 mila euro banako beste hiruk ordezkatu dute, aldaketa hau formalki jasoa ez dagoela."

Hitzarmen-markoaren Jarraipen Batzordearen Bilera-aktan jasota geratu ziren lehentasunen aldaketak, baita egin diren jarduera berriak ere (ikus 1 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

4.– "2001ean Fundazioari Pasaiako egoitza eraiki eta hornitzeko emandako 583 mila euroko diru-laguntzak 297/2000 Dren xedapen gehigarri 7.a urratu du, izan ere, proiektu horretan erakundeen laguntza multzoak arautegi komunitarioak finkatutako %40ko gehiengo muga gainditu baitu."

Pasaian duen egoitzaren inbertsioa burutzeko xedez AZTIK erabilgarri izan dituen kanpoko funts guztien zenbatespen osoa kalkulatzeko garaian, Herri-kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntza bezala zenbatetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak AZTIri eginiko ordainketa bat, diru-laguntza ez dena. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dio AZTIri diru-laguntza publiko bat ere eman. AZTIk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinarekiko usufruktua zuela, akordio bat lortu zuen, nolabait 600 mila euroren truke Foru Aldundiari usufruktu hori itzultzeko. Donostiako Ondarretan dagoen eraikin horretan, hain zuzen, AZTIk zuen bere lehengo egoitza. Bere helburua bermatzeko xedez, eta instalazio berrietarako inolako diru-laguntzekin konpromisorik ez hartzeko asmoz, eskubideak lagatzeari edo higiezina uzteari dagokion ordainketa hau lotetsi zion hitzarturiko zenbatekoa AZTIren egoitza berrian inbertitzekoa izateari. Jasotako zenbatekoa higiezin berriaren diru-laguntzari lotu balitzaio, AZTIk ez zion zegokion eskubideari uko egingo, izan ere, jardueraren zati bat Ondarretan zuen egoitza zaharrean utzi ahal zuen. Bestalde, eta argudiatzen ari garena hobeto argitzeko, esan dezagun Foru Aldundiak eta AZTIk elkarrekin sinatutako hitzarmenaren zazpigarren klausulak berariaz ezartzen duela honako hau: "AZTIk bere hitza ematen du eraikitako higiezina erregistroan inskribatzen den unean bertan utziko dituela gaur egun Ondarretan hartuta dituen lokalak, eta geroago utzitako higiezinarekiko eduki lezakeen edozein eskubideri uko egiten dio. Gainera, egintza honetan gertatzen diren higiezin-lagapenagatik eta eskubide-ukatzeagatik foru aldundiak ez dio AZTIri ezer ordaindu behar." Diru kopuru hau ez da diru-laguntzatzat hartu behar eskubide batzuen salmenta bezalakoa baizik, eta ondorioz berezko fondotzat jo behar dira (ikus 2 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Saileko Azpiegituretako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritzaren 583 mila euroko diru-laguntzaren eskabideak, Finantzaketa deritzon 5. idatz-zatian hain zuzen, agerian zehazturik dakar AZTIk duela alde batetik 239 mila euroko diru-laguntza bat, Zientzia eta Teknologia Ministerioak emandakoa, eta bestetik 300 mila euroko bat, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza Zuzendaritzatik emandakoa. Halaber zehaztu da nola jaso diren emandako 600 mila euro, Donostiako higiezina utzi eta higiezin horrekiko eskubideei uko egitegatik Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dituenak.

600 mila euroko zenbatekoa kendu ondoren, eta txostenak berak adierazten duen bezala, gastuak, guztira, 2.603 milaka eurokoak dira, eta Zientzia eta Teknologia Ministerioarengandik (239 mila euro) eta Eusko Jaurlaritzarengandik (300 mila euro eta 583 mila euro) jasotako diru-laguntzak, guztira, 1.122 milaka euro dira, hau da %43. Honi buruz esan beharra dago Europar Batasuneko arauen arabera eskualde behartsuetarako berrikuntza teknologikoko oinarrizko azpiegituren finantzaketak %50era arteko diru-laguntza eduki dezake, itzultzerik gabekoa, Zientzia eta Teknologia Ministerioak eskualde behartsuak berrindustrializatzeko helburuko programan jasotzen duen bezala. Eskualde horien artean Pasaiako Badia dago (ikus 3 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

5.– "Teknologiaren Euskal Sarean bildutako Teknologia Agenteen proiektuak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak emandako 184 mila euroko diru-laguntzaren agiri bidezko dokumentazioa 2003ko maiatzean aurkeztu dute, laguntza hauek arautzen dituen aginduaren 15. artikulua urratuz, honek agintzen baitu amaitutako urteaz (2001) segidako lehenengo hil naturalean aurkeztu beharko dela. Gainera, ez daiteke behar bezala justifikatutzat jo, proiektuei egotzitako orduak ez baitatoz Fundazioko langileen jarduera parteekin bat."

2002ko urtarrilaren 16an betearazpen-luzapena eskatu zen, eta hori dela eta, egitasmoaren aurkezpena atzeratu zen. Luzapen hori kontuan hartzerakoan egiaztaturiko orduek bere baitan 2001eko nahiz 2002ko jarduera jasotzen dute. Horregatik, hain zuzen, alde handia dago 2001eko jarduera-agiriko datuen (270 ordu) eta 2001-2002 (4.816 ordu) aldian egiaztaturikoen artean. Memoria teknikoan adierazten den bezala, AZTI behartuta geratu zen hainbat jarduera bere gain hartzera, haien ardura lehenago beste lankide batzuei eman bazitzaien ere. Horrek ematen digu aurrekontuan jasotako ordu kopurua (1.651) eta benetan eginiko orduen (4.816) arteko aldearen zergatia. Inguruabar horiek guztiak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak aztertu zituen, eta ontzat eman eta gero egitasmoaren ebazpenean aurreikusitako ordainketa oniritzi du (ikus 4 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

6.– "Euskal itsasertzean ozeanografia eta itsas ingurumeneko azterlanen artearen egoera" proiektuaren exekuzioa, Eusko Jaurlaritzak 21 mila euroko zenbatekoarekin diruz lagundutakoa, agindu arautzailean ezarritako epea gaindituta egin da, dagokion gerorapena oniritzi izana inon ageri ez dela.

Diru-laguntza hau %90ean langile gastuen bidez justifikatu da, espedientean ageri ez dela ez lan kontratuen aurkezpena, ezta Foru Ogasunean PFEZri dagozkion atxikitako diru kopuruak sartu izanaren justifikazioa ere, agindu arautzailearen arabera aurkeztu beharrekoa dena."

Langile-gastuak zuritzeko asmoz eta egitasmoetan esku hartu zutenek sinatuta, AZTIk nominak aurkeztu zituen eta Eusko Jaurlaritzak baliozkotzat jo zuen. Horrez gain, ordaindu beharreko guztiak ordainduta zeudelako ziurtagiria ere, hau da Foru Aldundiak emandakoa, aurkeztu zuen.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN
ALEGAZIOAK.

Hainbat enteri emandako diru-laguntzen fiskalizazio emaitzei erantzuteko asmoz, otsailaren 5eko 1/1988 Legeak 13. artikuluan jasotakoa betez, txosten honetan aurkeztu dira alegazioak eta justifikazioak:

II.– atalean (Ondorioak), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea Koop. Elk.ari eta Euskal Herriko partaidetza sozialeko ikastolei (Partaide) emandako diru-laguntzei dagokienez, honela dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiak:

"Euskal Herriko Arkitektura Ezagutuz" proiektua (72 mila euroz lagundua) eta "Ahozko Euskal Literatura" CD-ROMa (35 mila euroz lagundua) egiteko izan diren gastuak frogatzean, zehaztu ezineko zenbatekoa duten gastuak sartu dira, eta ez datoz bat diruz lagundutako proiektuekin.

Gainera, azken subentzio hori frogatzean, sartuta daude lanen zati bat egiteko pertsona fisikoei ordaindutako zenbatekoak (19 mila eurokoak eta 17 mila eurokoak, hurrenez hurren), eta horietarako ez da egin indarrean dagoen legeriaren araberako Errenta Zergaren atxikipena.

Aldundiaren ikuspuntutik, entitateak ziurtatu du proiektuari egotzitako zenbatekoak egiazkoak direla, amaierako txostenaren bidez diruz lagundutako proiektua justifikatzean. Gainera, bidezko frogagiriak aurkeztu ditu gastuen deskarguari dagokionez. Era berean, xede bera duten laguntzen aitorpena aurkeztu du.

17 mila euroko zenbatekoa kanpotik kontratatutako langileei dagokie, eta kontratua egiten duen entitateak arduratu behar du atxikipena egiteaz.

Ikaswin proiektua (34 mila euroz lagundua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 60/2001 Dekretura bildua) 2001eko urtarrilaren 1aren aurretik hasi zen, eta, beraz, ez zen bete Dekretuak 10. artikuluan jasotakoa. Izan ere, artikulu horretan jasotakoaren arabera, diruz laguntzeko proiektuak 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira.

Iritzi hori dela eta, esan behar da Ikaswin proiektuak hainbat faseren garapena hartzen duela (helburuak, jarduketen definizioa, fase aitzindaria eta esperimentazioa, jarduketen garapena.) eta haien garapen osorako hainbat ekitaldi aurreikusi direla. Eta, nahiz eta faseren bat 2001eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi, aipatu behar da 2001eko deialdian izen generiko honekin GFAn aurkeztutako proiektua (Ikaswin: Ikastolen kudeaketa integrala) jarduketa horren apartatu jakin baten garapenarekin bat datorrela ("atal administratiboek ikastolan edo ikastetxean gauzatzen zuten programa bakarrean bateratzea: ikasleen datu baseen kudeaketa, kudeaketa akademikoa, kudeaketa administratiboa").

Zentzu horretan, eta proiektu justifikatuaren amaierako memorian jasotako dokumentazioaren arabera, diruz lagundutako gaian sartutako ekintzak 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi dira, zehazki 2001eko urtarrilaren 31n.

Hau da, bakarrik diruz lagundu da indarrean dagoen araudian jasotakoa, kontuan hartuz diruz lagundutako entitatea, diruz laguntzeko gaia eta diru laguntzaren aldia (2001eko urtarrilaren 1etik aurrera).(Ikus 5 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

Atal berdinean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak dioenez, Foru Aldundiak Ikaswin eta Erosketa Zentralak proiektuengatik emandako 66 mila euroko diru-laguntzen justifikazioan 47 mila euroko faktura sartuta dago pertsona baten lanengatik; Partaiderentzat pertsona horren kostua txikiagoa da kopuru hori baino eta, gainera, proiektu bakoitzari egotzitako orduko kostua desberdina da.

Zerbitzu prestazioko lanen fakturazioari dagokionez (tarifa aplikatua), merkatuko esperientziak dio fakturazioan langile kostuak ez ezik zeharkako beste kontu batzuk ere sartuta daudela: egitura gastuak, administratiboak, joan-etorriak, dietak eta abar. Era berean, fakturazio hori (tarifa aplikatua) aldakorra da pertsona berean, lan edo zerbitzuaren konplexutasun mailaren arabera (antolakundearen babes maila desberdinak).

Kasu honetan, proiektu horien justifikazioan ikastetxe batek egindako faktura bat sartuta dago (Jakintza ikastola), zentro horrek proiektuetan emandako laguntza dela eta (zentroak profesionalei buruz egiten duen fakturazioa barne kontabilitatetik eratorritako kostuen araberakoa izango da).

IV.4. apartatuan eta Ahozko Euskal Literatura CD-ROMari emandako diru-laguntzari dagokionez, Epaitegiak dio CD-ROM egitean izandako 58 mila euroren gastuen justifikazioan sartuta daudela Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ikastola bati ordaindutako lanengatik ordaindutako 6 mila euro. Era berean, zenbateko hori sartu da aurreko puntuan aipatutako proiektuaren 2002ko urtealdiko kopuruaren justifikazioan ere. Gainera, ahoz kontratatutako 3 pertsona fisikori ordaindutakoa ere sartuta dago (8 mila euro); pertsona horiek sinatutako ordainagirien arabera, dena den, beste proiektu batzuetan aritu dira. Era berean, 4 pertsonari ere ordaindu zaie (7 mila euro); haiek sinatutako ordainagirien arabera, proiektu horietan ez ezik beste batzuetan ere aritzen dira, nahiz eta justifikazioan ordaindutako zenbateko osoa jasota dagoen.

Ezagutzaren sustapen esparruan programa-kudeaketan jasotako prozeduraren dinamikak jasotzen duenez, diruz lagundutako entitate bakoitzak aitorpen bat aurkeztu behar du, adieraziz eskaera egin ote duen edota proiektu beragatik bestelako laguntzak edo subentzioak lortu ote dituen. Horren arabera, ulertu behar da proiektua egitean izandako kostu bakoitza barne hartzen duela.

Era berean, entitateak konpromisoa hartzen du jakinarazteko proiektu beragatik edozein organismo publiko edo pribatutan aipatu aitorpenaren ondoren aurkeztuta dauden eskaera guztiak.

Subentzioen kudeaketan eta kontrolean administrazio maila guztietan sistema komun eta integralik ez egoteak konplexu bilakarazten du faktura bera erakunde eta urte desberdinetan aurkeztu izana atzematea.

Entitateak ziurtatu du proiektuari egotzitako zenbatekoak egiazkoak direla, amaierako txostenaren bidez diruz lagundutako proiektua justifikatzean. Gainera, bidezko frogagiriak aurkeztu ditu gastuen deskarguari dagokionez. Era berean, xede bera duten laguntzen aitorpena aurkeztu du.

Nolanahi ere, horrelako gertaerak antzematen direnean, subentzio aukerarik gabeko kostutzat hartzen dira subentzio terminoetan (araudiak berak jasotzen dueneraino).

Epaitegiak adierazi dituen eta subentzio aukerarik gabeko kostuak diruz lagunduta agertzen diren espedienteak berrikusiko ditu Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Gizarterako Departamentuak. Eta, bidezkoa bada, subentzioaren soberakina itzultzeko eskatuko da, 1993ko apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuak, subentzio eta laguntzak emateko prozeduraren erregimen orokorrari buruzkoak, jasotakoaren arabera.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN
ALEGAZIOAK.

II.– ONDORIOAK.

Fundación AZTI-AZTI Fundazioa. (Ikusi IV.2. idatz-zatia)

Ezin izan da egiaztatu BFAk eta Eusko Jaurlaritzak, hurrenez hurren, emandako 210 eta 90 mila euro-ko diru-laguntzen helburua bete den, gure fiskalizazio-lana gauzatzean oraindik bukatu gabe zegoelako administrazioak diruz lagundutako jarduerak burutzeko emandako epea.

Epaitegiak hauxe esan du: "Ezin izan da egiaztatu BFAk eta Eusko Jaurlaritzak, hurrenez hurren, emandako 210 eta 90 mila euro-ko diru-laguntzen helburua bete den, gure fiskalizazio-lana gauzatzean oraindik bukatu gabe zegoelako administrazioak diruz lagundutako jarduerak burutzeko emandako epea". Horrenbestez, ez da horren gainean ezer esango, jarduerak burutzeko epea amaitzen denean epaitegiak berak egiaztatuko baitu diru-laguntzaren helburua bete den.

Elkarrizketaren eta akordioaren aldeko mugimendua, Elkarri (Ikusi IV.5. idatz-zatia)

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ahaldun Nagusiaren 389/2001 Foru Dekretuaren bidez eta bere eskumenak erabilita, 12 mila euro-ko zuzeneko diru-laguntza eman zion Elkarri-ri, zertarako ematen zen zehaztu gabe. Gainera, ez da eskatu gastuen bidezkoketa aurkeztea.

Epaitegiak azaldu du Foru Dekretuan ez dela ezartzen gastuen bidezkoketa aurkeztu beharra. Horri dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Ekonomi Araubideari buruzko urriaren 14ko 10/1997 Foru Arauko 98. artikuluan zehaztutakoaren arabera, berorren babesean emandako diru-laguntzetan ez da bidezkoketarik aurkeztu behar; horrez gain, diru-laguntzen onuradunek laguntza eragin zuen jardueraren burutzapena bidezkotu beharko diote diru-laguntza eman duen erakundeari; eta erakundeak, 100. artikuluaren arabera, premiamenduzko administrazio prozedurara jo dezake onuradunek jasotako zenbatekoak itzul ditzaten, betiere "bidezkoketa aurkezten ez dutenean" eta gainera "diru-laguntzaren helburua betetzen ez denean". Era berean, dekretu araupetzailean ez zen zehaztu diru-laguntzaren helburua, baina horren txostena ikusi ondoren (laguntza ematean erabat onetsi zena) argi eta garbi ikusi da laguntzaren helburua Bake Konferentzia bultzatzea zela.

III.– HUTSAK ETA GOMENDIOAK.

Hurrengo kasuetan, diru-laguntza eman duten erakundeek soilik eskatu diete onuradunei diruz lagundutako jarduerak bete direla egiaztatzea, eta ez diete gastuen frogagiririk eskatu. Fiskalizazio-lanean, agiri horiek eskatu dizkiegu onuradunei; ondorioen atalean horiek aztertzean aurkitu ditugun hutsak edo mugak jasotzen ditugu.

	 		Mila euro

Lag. eman duen erakundea	Onuraduna	Kontzeptua	 Emandako zenbatekoa

BFA	Euskadiko Filmategia	Film bi berritzea	6

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenean zera azaltzen da: "III. Definizioak eta gomendioak. Hurrengo kasuetan, diru-laguntza eman duten erakundeek soilik eskatu diete onuradunei diruz lagundutako jarduerak bete direla egiaztatzea, eta ez diete gastuen frogagiririk eskatu".

Dagokigun kasuan, Ahaldun Nagusiaren ekainaren 5eko 209/2001 Foru Dekretuak 1.000.000 pezetako (6.010,12 euro) diru-laguntza eman zion Filmoteca Vasca – Euskadiko Filmategia kultur elkarteari hurrengo funts filmografikoak berritzeko:

– "Inauguración del monumento al Sagrado Corazón".

– "Vizcaya progreso y realidad".

Bada, foru dekretu horretako bigarren puntuan "sarreren eta gastuen azken zerrenda" aurkeztu beharra ezartzen da; eta baldintza hori bete zen 2001eko memoria aurkeztean.

GIPUZKOAKO IKASTOLEN ELKARTEAREN
ALEGAZIOAK (ikus 6 zk.ko oharra dokumentu
bukaeran).
A) TXOSTENAREN ONDORIOEI EGITEN ZAIZKIEN ALEGAZIOAK.

"’Euskal Herriko Arkitektura Ezagutuz’ proiektua eta ‘Ahozko Euskal Literatura’ CD-Rom-a mamitzerakoan egindako gastuen egiaztagiriek, hurrenez hurren, 72 mila eurotan eta 35 mila eurotan subentzionatuak, subentzionatutako proiektuei ez dagozkien gastuak barne hartu dituzte, zehazterik izan ez den zenbatekoan.

Honez gainera, diru-laguntza hauen gastuak justifikatzerakoan lanen atal bat egiteko norbanakoei egindako ordainketak barne hartu dira, 19 mila euro eta 17 mila eurokoak; horiei, ordea, ez zaie indarreko legediaren arabera egin beharreko PFEZ atxikipenik egin."

– Alegazioa aurkeztea eragin duten arrazoien azalpena.

Zehaztu ez diren diru-laguntzei buruz, honi erantsita doakizue, zehatz-mehatz adierazirik, bai horietan gastatu diren lanorduei, bai zuzeneko gastuei, bai horiei dagozkien gastu orokorrei buruzko informazioa (guztira, hurrenez hurren, 73.303,27 euro eta 69.142,56 euro).

– Agiri-sortak alegazioa zein modutan zuritzen duen.

Gure gestioaren oinarria den gestio-planak hauek jasotzen ditu zehazki, ikuskaritzaren xede izan diren gure 2000-2001 eta 2001-2002 ekitaldi-ataletan.

a) Proiektu bakoitzean erakundeko nahiz gure egoitzan kokaturiko kontratupeko langileek sartu dituzten orduen xehetasuna.

b) Proiektuz proiektu ordu horien balorazioa jasotzen da:

– baliabideak = 492.742,14 euro 2000-2001 ekitaldian.

– baliabideak = 575.989,27 euro 2001-2002 ekitaldian.

c) Proiektu bakoitzari aplikatzen zaizkion zuzeneko zenbatekoak jasotzen dira:

– bereak = 1.408.059,73 euro 2000-2001 ekitaldian.

– bereak = 1.774.349,91 euro 2001-2002 ekitaldian.

d) Gastu orokorren zenbatekoak (tefefonoa, bulego-materialak, posta, etab.) jasotzen dira eta horietatik, proiektu bakoitzari aplikatzen zaio, bakoitzean sartu diren orduen heinean, dagokion ehunekoa:

– orokorrak = 120.119,74 euro 2000-2001 ekitaldian.

– orokorrak = 124.216,65 euro 2001-2002 ekitaldian.

e) Arestian ageri diren b), c) eta d) sailen batura da gure esplotazio-kontuaren zenbatekoa.

f) Gure kontabilitate ekitaldian irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31 arte luzatzen den aldia sartzen da. Hori dela-eta, ikuskaritza honetarako bi kontabilitate-ekitaldi kontuan hartu behar izan dira aipatu diru-laguntza zuritu ahal izateko.

"Ez dugu egiaztatzerik izan Eusko Jaurlaritzak 451 mila euroko zenbatekoarekin Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari irakasleria trebatzeko 36 ekintza finantzatzeko emandako diru-laguntzaren justifikazioa, izan ere, ez baitago egindako gastuen dokumentazio euskarririk. Arautegiaren arabera, Eusko Jaurlaritzak eskatutako dokumentazioa ez da behar hainbatekoa eta Kooperatibak ez dio HKEE honi informazio osagarririk eman".

– Alegazioa aurkeztea eragin duten arrazoien azalpena.

Zehaztu ez diren diru-laguntzei buruz, honi erantsita doakizue, zehatz-mehatz adierazirik, bai horietan gastatu diren lanorduei, bai zuzeneko gastuei, bai horiei dagozkien gastu orokorrei buruzko informazioa (guztira, 634.195,45 euro).

– Agiri-sortak alegazioa zein modutan zuritzen duen.

Gure gestioaren oinarria den gestio-planak hauek jasotzen ditu zehazki, ikuskaritzaren xede izan den gure 2001-2002 ekitaldi-atalean:

a) Proiektu bakoitzean erakundeko nahiz gure egoitzan kokaturiko kontratupeko langileek sartu dituzten orduen xehetasuna.

b) Proiektuz proiektu ordu horien balorazioa jasotzen da:

– baliabideak = 575.989,27 euro 2001-2002 ekitaldian.

c) Proiektu bakoitzari aplikatzen zaizkion zuzeneko zenbatekoak jasotzen dira.

– bereak = 1.774.349,91 euro 2001-2002 ekitaldian.

d) Gastu orokorren zenbatekoak (tefefonoa, bulego-materialak, posta, etab.) jasotzen dira eta horietatik, proiektu bakoitzari aplikatzen zaio, bakoitzean sartu diren orduen heinean, dagokion ehunekoa.

– orokorrak = 124.216,65 euro 2001-2002 ekitaldian.

e) Arestian ageri diren b), c) eta d) sailen batura da gure esplotazio-kontuaren zenbatekoa.

f) Gure kontabilitate ekitaldian irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31 arte luzatzen den aldia sartzen da.

B) ERANSKINEI EGITEN ZAIZKIEN ALEGAZIOAK.

"Irakasleria prestatzeko jarduerak.

Hezkuntza sailburuordearen 2001eko azaroaren 14ko ebazpen bitartez, 451 mila euroko diru-laguntza eman zitzaion Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari 2001-2002 ikasturtean zehar harreman estatutario edo arauzkoak dituzten ikastetxeetako irakasleriak prestakuntzako 36 jarduera burutzeko. Emandako diru-laguntza hau globala da jarduera guztiak egiteko, eta HKEE honek aztertutako ebazpenean eta espedientean ez da ageri jarduera bakoitzari esleitutako zenbatekorik.

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak diru-laguntza hau justifikatzen du araudi erregulatzaileak agintzen duen moduan, egindako jardueren behin-betiko aktak aurkeztu dituela; horietan, partaideak ageri dira eskuratutako kalifikazioarekin eta guztiei dagokienez, gastuen balantze ekonomikoa egiten delarik, ondoko xehekapenarekin:

	 Mila euro

Irakasleria	301

Materiala 	68

Desplazamenduak	55

Beste batzuk	74

GUZTIRA	498

Dokumentazio euskarri eza dela eta, ezin egiaztatu izan dugu gastu horiek diruz lagundutako jardueretara egokitu izan direla".

– Alegazioa aurkeztea eragin duten arrazoien azalpena.

• Gastuen zuriketa gure kooperatiban —bere garaian adierazi genien ikuskatzaileei— estimazioz egiten da erakundearen funtzionamendu-sistema abuztuaren 31n isten den gestio-plan batean oinarritzen delako, erantsi den dokumentazioan ikus daitekeenez.

• Harrituta gaude zuen idazkian informazio osagarririk ez dugula eman diozuenean, zeren eta hona etorritako ikuskatzaileen esku utzi baikenuen eskueran genuen material guztia: fakturak, bankuetako egiaztagiriak, kontabilitateko agiriteria, etab.

Horren haritik, gogoan izan ikuskaritza egitean luze-zabal azaldu geniela ikuskatzaileei nola antolatuta gauden eta une hartan bere lehen urratsetan aurkitzen zen gure gestio-planeko zenbait kontu-sail egiaztatzen eta gurearen antzeko erakundeentzako baliagarritasunak frogatzen jardun genuela… eta horren guztiaren fotokopia utzi zela ikuskatzaileen esku.

– Agiri-sortak alegazioa zein modutan zuritzen duen.

Gure gestioaren oinarria den gestio-planak hauek jasotzen ditu zehazki, ikuskaritzaren xede izan den gure 2001-2002 ekitaldi-atalean.

a) Proiektu bakoitzean erakundeko nahiz gure egoitzan kokaturiko kontratupeko langileek sartu dituzten orduen xehetasuna.

b) Proiektuz proiektu ordu horien balorazioa jasotzen da:

– baliabideak = 575.989,27 euro 2001-2002 ekitaldian.

c) Proiektu bakoitzari aplikatzen zaizkion zuzeneko zenbatekoak jasotzen dira.

– bereak = 1.774.349,91 euro 2001-2002 ekitaldian.

d) Gastu orokorren zenbatekoak (tefefonoa, bulego-materialak, posta, etab.) jasotzen dira eta horietatik, proiektu bakoitzari aplikatzen zaio, bakoitzean sartu diren orduen heinean, dagokion ehunekoa.

– orokorrak: 124.216,65 euro 2001-2002 ekitaldian.

e) Arestian ageri diren b), c) eta d) sailen batura da gure esplotazio-kontuaren zenbatekoa.

f) Gure kontabilitate ekitaldian irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31 arte luzatzen den aldia sartzen da.

"EAEren Kultur Ondarearen Hedapena.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2000ko azaroaren 6ko Ebazpen bitartez, 216 mila euroko diru-laguntza eman zitzaion Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari 2000tik 2002ra bitarteko aldiari zegokion "Euskal Herriko Arkitektura Ezagutuz" material didaktikoaren aurrekontuaren %100 finantzatzeko (72 mila euro urte bakoitzeko); material hau 3 CD-ROMez osatua dago, EAEn intereseko diren eraikuntzen fitxak jasotzen dituztenak, izaera erlijioso zein zibilekoak, edota industria munduarekin lotutakoak.

Urtero, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak urtealdi horretako gastuen egiaztagiria aurkezten du eta Eusko Jaurlaritzak dagokion urtekoa ordaintzen dio.

Diru-laguntza hau 2001ean justifikatzen da 88 mila euroko gastuen balantze batekin eta horietatik 23 mila euro programatzaile informatiko batek aurkeztutako ordainagiri guztiei dagozkie eta 25 mila euro hiru ikastolari egindako ordainketei, ikastola horietako langileek egindako lanen kontzeptuan. Bi kasuetan lanak diruz lagundutakoei baino proiektu gehiagori dagozkie".

– Alegazioa aurkeztea eragin duten arrazoien azalpena.

Gastuen zuriketa gure kooperatiban —bere garaian adierazi genien ikuskatzaileei— estimazioz egiten da (ikus dezakezuenez, ez dugu sartu, esaterako, gastu orokor eta horrelakorik), erakundearen funtzionamendu-sistema abuztuaren 31n isten den gestio-plan batean oinarritzen delako, erantsi den dokumentazioan ikus daitekeenez.

– Agiri-sortak alegazioa zein modutan zuritzen duen.

Gure gestioaren oinarria den gestio-planak hauek jasotzen ditu zehazki, ikuskaritzaren xede izan diren gure 2000-2001 eta 2001-2002 ekitaldi-ataletan.

a) Proiektu bakoitzean erakundeko nahiz gure egoitzan kokaturiko kontratupeko langileek sartu dituzten orduen xehetasuna.

b) Proiektuz proiektu ordu horien balorazioa jasotzen da:

– baliabideak = 492.742,14 euro 2000-2001 ekitaldian.

– baliabideak = 575.989,27 euro 2001-2002 ekitaldian.

c) Proiektu bakoitzari aplikatzen zaizkion zuzeneko zenbatekoak jasotzen dira.

– bereak = 1.408.059,73 euro 2000-2001 ekitaldian.

– bereak = 1.774.349,91 euro 2001-2002 ekitaldian.

d) Gastu orokorren zenbatekoak (tefefonoa, bulego-materialak, posta, etab.) jasotzen dira eta horietatik, proiektu bakoitzari aplikatzen zaio, bakoitzean sartu diren orduen heinean, dagokion ehunekoa.

– orokorrak = 120.119,74 euro 2000-2001 ekitaldian.

– orokorrak = 124.216,65 euro 2001-2002 ekitaldian.

e) Arestian ageri diren b), c) eta d) sailen batura da gure esplotazio-kontuaren zenbatekoa.

f) Gure kontabilitate ekitaldian irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31 arte luzatzen den aldia sartzen da. Hori dela-eta, ikuskaritza honetarako bi kontabilitate-ekitaldi kontuan hartu behar izan dira aipatu diru-laguntza zuritu ahal izateko.

"Ahozko Euskal Literatura CD-Rom.

CD-Rom hau egiten guztira 58 mila euroko zenbatekoan egindako gastuen justifikazioak 6 mila euro barne hartzen ditu Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ikastola bati bertako ikasle batek egindako lanen kontzeptuan gauzatutako ordainketari dagozkionak; kopuru hori, halaber, aurreko atalean aipatutako proiektuaren 2002ko urtearen urteko justifikazioan barne hartu da. Honez gain, 3 pertsona fisikori egindako ordainketak barne hartu dira, 8 mila euroko zenbatekoarekin, eurek izenpetutako ordainagirien arabera, bestelako proiektuak egiten aritu direnak; eta, baita, 4 pertsonari egindako 7 mila euroko ordainketak, izenpetutako ordainagirien arabera, ez soilik proiektu honetan, bestelakoetan ere aritu direnak, egiaztagirian ordaindutako zenbatekoa osorik hartu delarik."

– Alegazioa aurkeztea eragin duten arrazoien azalpena.

Gastuen zuriketa gure kooperatiban —bere garaian adierazi genien ikuskatzaileei— estimazioz egiten da (ikus dezakezuenez, ez dugu sartu, esaterako, gastu orokor eta horrelakorik), erakundearen funtzionamendu-sistema abuztuaren 31n isten den gestio-plan batean oinarritzen delako, erantsi den dokumentazioan ikus daitekeenez.

– Agiri-sortak alegazioa zein modutan zuritzen duen.

Gure gestioaren oinarria den gestio-planak hauek jasotzen ditu zehazki, ikuskaritzaren xede izan diren gure 2000-2001 eta 2001-2002 ekitaldi-ataletan.

a) Proiektu bakoitzean erakundeko nahiz gure egoitzan kokaturiko kontratupeko langileek sartu dituzten orduen xehetasuna.

b) Proiektuz proiektu ordu horien balorazioa jasotzen da:

– baliabideak = 492.742,14 euro 2000-2001 ekitaldian.

– baliabideak = 575.989,27 euro 2001-2002 ekitaldian.

c) Proiektu bakoitzari aplikatzen zaizkion zuzeneko zenbatekoak jasotzen dira.

– bereak = 1.408.059,73 euro 2000-2001 ekitaldian.

– bereak = 1.774.349,91 euro 2001-2002 ekitaldian.

d) Gastu orokorren zenbatekoak (tefefonoa, bulego-materialak, posta, etab.) jasotzen dira eta horietatik, proiektu bakoitzari aplikatzen zaio, bakoitzean sartu diren orduen heinean, dagokion ehunekoa.

– orokorrak = 120.119,74 euro 2000-2001 ekitaldian.

– orokorrak = 124.216,65 euro 2001-2002 ekitaldian.

e) Arestian ageri diren b), c) eta d) sailen batura da gure esplotazio-kontuaren zenbatekoa.

f) Gure kontabilitate ekitaldian irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31 arte luzatzen den aldia sartzen da. Hori dela-eta, ikuskaritza honetarako bi kontabilitate-ekitaldi kontuan hartu behar izan dira aipatu diru-laguntza zuritu ahal izateko.

BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEAREN
ALEGAZIOAK.

1.– Bizkaiko Ikastolen Elkartea Koop. Elk. Mugatuari dagokion ataleko lehenengo marratxoan, 7. orrialdean, jasotzen diren ondorioei irizten dizkiegun alegazioak.

Diruz lagundutako jardueren garapenean justifikatutako gastuen %47,1 pertsonalari egotzi izana ez da anomaloa, izan ere, langileen eginkizuna ezinbestekoa eta oso garrantzitsua da diruz lagundutako ekintza horiek egiteko. Batez ere, proiektu batzuetan, "Euskaraz Bizi" edo "Umeen eta Gazteen Euskararen Erabilera Sustatzeko Bertsolaritza" egitasmoak kasu, material argitalpenik ez dagoelako eta beren garapena harreman pertsonaletan oinarritzen delako. Proiektu horien izaera dela-eta, gastuen %80 pertsonal gastuak dira.

Portzentaje hori egotzi izanari ez diogu irregularra iritzi; are gehiago, diruz lagundutako 18 proiektu horiek burutzeko, orotara 9 langile izan zirela kontuan hartuz gero.

Bestalde, hiru langileren soldatak diruz lagundutako jardueretara egotzi izanari dagokionez, argitu beharra dago langile horiek zuzendaritzako eta zerbitzu orokorretako pertsonala direla. Langileok egiten duten lanaren xedea eta izaera arrazoi edo justifikazio nahikoa dira, beren soldatak diruz lagundutako proiektu hauetara egozteko. Horretaz gain, esan beharra dago, kasu batzuetan langile hauek proiektuaren ardura zuzena daukatela (ikus 7 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

2.– Bizkaiko Ikastolen Elkartea Koop. Elk. Mugatuari dagokion ataleko bigarren marratxoan, 8. orrialdean, jasotzen diren ondorioei irizten diegun alegazioa.

"Umeen eta Gazteen Euskararen Erabilera Sustatzeko Bertsolaritza" jarduera dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean aurkeztutako diru-laguntza eskariak ez ditu jasotzen Bizkaiko zenbait udalek egindako ekarpenak, izan ere, udal administrazio horiek emandako laguntzak Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertso Txapelketarako dira propio, eta ez bertsolaritza bultzatu eta sustatzearren, urtean zehar egiten diren jardueretarako. Bestalde, "Umeen eta Gazteen Euskararen Erabilera Sustatzeko Bertsolaritza" egitasmoaren diru-laguntza eskarian ez dago jasota aipaturiko Txapelketa, horregatik kapitulu honi ezin zaizkio egotzi Udaletako diru-laguntzak.

Bestalde, udal batek emandako 650.000 pezetako diru-laguntzari dagokionez, esan beharra dago Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara dagoela propio bideratua. Ekitaldi horrek ez du ez Bizkaiko Foru Aldundiaren ezta Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzarik hartzen, ez baita aurkeztu ere egin diru-laguntza eskaririk (ikus 8 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

Udalek emandako gainerako diru-laguntza bakarrik da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertso Txapelketa egiteko, eta egitasmo honetarako ez zaio laguntzarik eskatu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Akats bat dela medio, Eusko Jaurlaritzan entregatutako justifikazio memorian Txapelketa horretako gastuak jaso dira, ikastetxeen koordinazio, administrazio eta artezkaritza gastuak egotzi beharrean. Beraz, gure ustez argi geratzen da kasu honetan ez dela gain-finantziaziorik izan.

3.– Bizkaiko Ikastolen Elkarte Koop. Elk. Mugatuari dagokion ataleko hirugarren marratxoan, 8. orrialdean, jasotzen diren ondorioei irizten dizkiegun alegazioak.

3.1.– Ibilaldia Bizkaiko ikastolen festa da, eta Bizkaiko Ikastolen Elkartea da bere titularra. Urtero-urtero, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak hautatutako ikastola batek du Ibilaldia antolatzeko ardura, betiere, Elkartearekin elkarlanean. 2001. urtean, Bilboko Abusu Ikastolak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bazkide denak, izan zuen erantzukizun hori, Elkartearekin batera.

Hizkuntza Gutxiagotuen aldeko kontzertuak, Ibilaldia`01 festaren ingurumarian egin zenak, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza izan zuen, eta ekitaldiaren gastuak Abusu Ikastolak, Ibilaldia`01eko antolatzaileetako bat, ordaindu zituen. Ezin da esan Abusu Ikastolak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak batak bestearekin zerikusirik ez dutenik, lehenengoa Elkarteko bazkidea baita, eta biak izan ziren Ibilaldia`01eko antolatzaileak. Beraz, Bizkaiko Foru Aldunditik emandako diru-laguntza bere helburura bideratu zen, alegia, Kontzertuaren antolaketa gastuak ordaintzera.

3.2.– "Euskaraz Bizi" proiektuak jasotako diru-laguntza, bestalde, egitasmoari berari eskaini zitzaion, laguntzak proiektua bera aurrera eramatea baitzuen helburu. Diru hori Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioari ordaindu zitzaion egitasmoaren koordinazioan egindako lanagatik. Edonola ere, ezin da esan Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak batak bestearekin zerikusirik ez dutenik, izan ere, Bizkaiko Ikastolen Elkartea Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren bazkide da.

3.3.– Bai "Euskaraz Bizi" proiektuak bai "Kili-Kili" aldizkariak jasotako diru-laguntzak jarduera horietarako erabili ziren, laguntzen helburua baitzen egitasmo horiek garatzea. Laguntza bi horien justifikazioaren zati batzuk, hurrenez hurren, %36 eta %14, Bizkaiko Ikastoletako Guraso Elkarteen Federazioko (BIGEF) langile baten kostuarekin justifikatzea ez da inolaz ere anomaloa, Bizkaiko Ikastolen Elkartearen eta Bizkaiko Ikastoletako Guraso Elkarteen Federazioaren funtzionamendua bateratua baitago, eta halaxe egiazta daiteke urteroko auditoria txostenetan.

Beraz, hiru kasu hauetan azpimarratu beharra dugu, diruz lagundutako proiektuak zuzen egin direla, eta gastuak oso-osorik erabili direla proiektuak aurrera eramateko; azkenik, adierazi behar dugu gastuen ordainketak Bizkaiko Ikastolen Elkarteak berak zuzenean egin dituela, edo, bestela, ikastolen mugimenduko elkarteari atxikitako erakunderen batek egin dituela (ikus 9. zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

4.– Bizkaiko Ikastolen Elkartea Koop. Elk. Mugatuari dagokion ataleko laugarren marratxoan, 8. orrialdean, jasotzen diren ondorioei irizten dizkiegun alegazioak.

4.1.– 2001eko martxoaren 21eko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduak, irakasmaila ez unibertsitarioetako euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterial idatzien banakako laguntza bideetara (EIMA I) dei egiten duenak, ez du esplizituki jasotzen beste laguntza batzuekiko erabateko bateraezintasunik.

Horren isla agindu horretako 20. artikulua da: "Agindu honetan iragarritako diru-laguntzak bateraezinak dira Herri Aginteek edota erakunde pribatuek helburu bererako ezarria duketen beste edozein laguntzarekin. Zentzu honetan, prestakuntza-fase partez edo osoz berdinagatik ezingo du ikasliburu batek diru-laguntza bat baino gehiago jaso. Horren aitormen espresua izenpetu beharko du laguntza-jasotzaile orok eskabide orrian".

Testuinguru honetan, helburu hitzaren zentzua programaren baitan dago zehaztuta. Hau da, EIMA I programak gastu mekanikoak eta produkziokoak bakarrik hartzen ditu gastutzat, eta hortik kanpo geratzen dira pertsonal eta funtzionamendu gastuak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik eta Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako diru-laguntzak nahitaezkoak diren pertsonal eta funtzionamendu gastuak konpentsatzeko erabili ziren espresuki. Horrela jaso zen, bere sasoian, diru-laguntza eskariekin batera EIMA I programara igorritako argibide-agirian, txosten honekin batera agiri horren kopia bat bidali dugu. Nolanahi ere, baieztapen hau egiaztatu nahi izanez gero, jatorrizko argibide-agiria, sinatua eta zigilatua, EIMA I programako arduradunen esku dago.

4.2.– Azken paragrafo honek zentzurik ez duela uste dugu, izan ere, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektu hauen gastua justifikatu behar izan zen unean Bizkaiko Ikastolen Elkarteak ez zituen behin betiko fakturak bere esku; horregatik, behin-behinekoekin egin zen aipatu justifikazioa. Edonola ere, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak egindako Fiskalizazio lanaren ondorioen txostenean bertan jasotzen denez, behin betiko faktura horiek egon badaudela egiaztatu ahal izan du Epaitegiak berak.

5.– Bizkaiko Ikastolen Elkartea Koop. Elk. Mugatuari dagokion ataleko bosgarren marratxoan, 9. orrialdean, jasotzen den ondorioari irizten diogun alegazioa.

Hedabideetan euskararen erabilera sustatzea eta sendotzea helburu duten diru-laguntzak arautzen dituen 2001eko otsailaren 21eko Aginduarekin bat etorrita, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Ikastolen Elkarteari eman zion diru-laguntza, 28.000 eurokoa, justifikatzerakoan, aurrekontuaren %50 baino ez zuen justifikatu, jasotako diru-laguntza aurrekontuaren %33 baino txikiagoa zelako. Horrek ez du esan nahi gastuan defizitik egon zenik, ezta aurrekontuaren %100 justifikatzeko ezintasunik egon zenik; bere sasoian, proiektu honekiko Bizkaiko Foru Aldundian aurkeztutako dokumentazioan aurrekontu osoa justifikatu zen. Beraz, egiaztatu nahi izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen dokumentazioan gastuen %100 aurki daiteke.

PARTAIDEKO ALEGAZIOAK.

AZALPENAK:

Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako diru-laguntzen inguruan bi zehaztapen aipatzen ditu Epaitegiak:

1.– Ikaswin proiektua 2001eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi zela, eta ondorioz ez dituela betetzen 60/2001 Foru Dekretuaren 10. artikuluak diru-laguntzak jasotzeko ezartzen dituen baldintzak, epeari dagokionez.

2.– Ikaswin eta Erosketa Zentrala proiektuen gastuak justifikatzeko aurkeztutako 47.000 eurotako kopurua, langile bati dagokiola, eta langile horren kostuak kopuru hori baino gutxiago direla Partaiderentzat. Horrez gain, ordu bakoitzeko kostua ezberdina da proiektu bakoitzean.

Honen aurrean, Partaidek segidakoa adierazi nahi du:

Lehenengo puntuari dagokionez:

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak arrazoi du adierazten duenean IKASWIN proiektua 2001 baino lehenago hasi zela, baina ez deialdiaren baldintzak ez dituela betetzen baieztatzen duenean, zeren eta programa horren hasiera 2001 baino lehenagokoa bada ere (1998an hain zuzen ere), eskatutako diru-laguntza ez zelako izan hasierako programa egiteko, baizik eta programa horretan egin behar ziren aldaketentzako. Ezaguna da informatika munduak bizi dituen aldaketak, eta edozein programa informatikok etengabeko berrikuntzak ditu. Are gehiago, 2001ean egin zen programa informatikoa (Aldundiak lagundu zuena) gaur egun zeharo berriztuta dago (2003/04 ikasturtean beste programa berri bat egin da, bertan nahiz eta kanpoko itxura berdina izan iturriak, programa eta abar aldatuta daude zeharo). Horrez gain, deialdian aurkeztutako dokumentazioan argi azaltzen da proiektu berriaren helburu nagusia zein den (eta ez zen inoiz esan proiektu berria zenik): Ikastetxean dauden arlo administratibo ezberdinak (ikasleen eta beraien familien datu baseen kudeaketa orokorra, ikasleen kudeaketa akademikoa eta, azkenean, familien eta ikasleen beste datuen kudeaketa administratiboa) programa bakar batean integratzea.

Zehazki esanda, sortu zenetik gaur egun arte programa horrekin eman diren pausoak segidakoak izan dira:

* 1998/99 ikasturtea: Laudioko ikastolak edozein ikastetxerentzat baliagarria izan zitekeen programa informatiko bat landu zuen. Programa horrek modulu ezberdinak baina osagarriak zituen.

1999/00 ikasturtean programa hori ikastola ezberdinetan instalatu zen, bakoitzaren beharrei eta nahiei egokituz. Prozesu honetan garbi ikusi zen ikastola guztientzat baliagarria izango zen programa integral baten beharra, zeren eta ofizialki programa bakar bat egon arren, ikastola bakoitzaren beharrei erantzutean errealitatean ikastoletan beste programa batzuekin aurkitu ginen. Hori horrela, ikastola guztientzat programa integral bat egitea erabaki zen.

* 2001/02 ikasturtea: bertsio eta modulu guztiekin programa bakar bat egin zen, eta hau da hain zuzen ere gipuzkoako foru aldundiak lagundu zuen programa eta herri kontuen euskal epaitegiak ikuskatu duena.

* 2003/04 ikasturtea: aipatutako programa egin ondoren, aurreko urteetan egindako aldaketak zirela eta, ezinezkoa suertatu zitzaigun programa bakar bat mantentzea (bertsio ezberdinen artean inkonpatibilitateak ematen ziren,....) eta azkenean programa zeharo berri bat egitea erabaki genuen. Programa hori kanpoko itxuran berdina mantendu arren, barrutik zeharo berria izango zen, eta une honetan programa hori testeatzen ari gara.

Alegia, IKASWIN programa bera deialdian ezarritako haserako data baino lehenago egindakoa izan arren, deialdi horrek lagundutako ekintza eta programa eskatutako daten barruan burutu ziren.

Are gehiago, aurkeztutako fakturetan ikusi daitekeen bezala, 2001/02 ikasturtera arte ez zen pertsona bat liberatu (San Bartolome ikastolako Jabier Larrañaga hain zuzen ere), 1998an landutako programan egin behar ziren aldaketak zehazteko edo identifikatzeko.

Alegia, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aipatzen duen lehenengo puntuari dagokionez, gure desadostasuna adierazi behar dugu, programa informatiko batetaz hitzegiten ari garelako eta jasotako diru-laguntzak (behar bezala justifikatuak) ez dagozkiolako hasierako programari (1998. urtean egin zela adierazi dugun bezala) baizik eta geroztik egin ziren aldaketei eta hobekuntzei, eta hori edozein momentutan ikus daiteke. Are gehiago, lehen esan dugun bezala programa hori gaur egun ez dago indarrean eta une honetan hirugarren bertsio bat egiten ari gara (ikus 10 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

Bigarren puntuari buruz:

Langile bati buruz aurkeztutako justifikazioak bere kostea baino gehiago direla baieztatzen du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Egia esan behar badugu ez dakigu zertan oinarritzen den Epaitegia hori adierazteko. Bere ordezkariei aurkeztutako dokumentazioaren arabera, 2001eko urtarriletik 2002ko ekaina bitartean (lagundutako ekintzek izan zuten iraupena hain zuzen ere) langile honengatik ordaindutako gastuak segidan aipatzen direnak izan ziren (kontabilitateko estraktuak azaltzen ditugu, dokumentazio hori oso erraza da kontrastatzea, kontabilitateko apunteak eta ordainketak berdinak baitira).

DATA 	KONTZEPTUA	ZORRA	HARTZEKOA	SALDOA

Jose Luis Sukia: soldatari dagozkien ordainketak

13/03/2001	2001/urtarr.-otsaila	7.300,66	0	7.300, 66

04/04/2001	martxoa	3.650,33	0	10.950,99

04/04/2001	martxoa	901,52	0	11.852,51

15/05/2001	Partaide/apirila	3.877,69	0	15.730, 20

08/10/2001	maiatza-ekaina	7.987,96	0	23.718, 16

08/11/2001	uztaila-urria	15.510,78	0	39.228, 94

04/12/2001	jakintza/azaroa	3.877,69	0	43.106, 63

30/12/2001	abendua	3.877,69	0	46.984,32

10/01/2002	jakintza/abendua	3.877,69	0	50.862, 01

27/02/2002	partaide/urtarrila	3.877,69	0	54.739, 70

25/04/2002	jakintza/ots/martx/apiril	11.633,08	0	 66.372,78

05/06/2002	maiatza	3.877,69	0	70.250,47

08/07/2002	jakintza/ekaina	3.877,69	0	74.128, 16

15/01/2001	J.L.. Sukia/2000ko km.dif.	202,97	0, 00	202,97

31/01/2001	J.L..Sukia/urtarrila	1.244,17	0,00	 1.447,14

28/02/2001	J.L.. Sukia/otsaila	1.063,91	0,00	 2.511,05

24/04/2001	J.L.. Sukia/martxoa	1.371,75	0,00	 3.882,80

27/06/2001	J.L.. Sukia/apirila	765,81	0,00	4.648, 61

27/06/2001	J.L.. Sukia/maiatza	1.102,62	0,00	 5.751,23

05/09/2001	J.L.. Sukia/ekaina	1.155,53	0,00	 6.906,76

05/09/2001	J.L.. Sukia/uztaila	1.247,65	0,00	 8.154,41

30/10/2001	J.L.. Sukia/iraila-bidaiak	1.173,78	0, 00	9.328,18

30/10/2001	J.L.. Sukia/urria-bidaiak	1.414,93	0, 00	10.743,12

21/12/2001	J.L.. Sukia/azaroa	1.178,60	0,00	 11.921,71

30/12/2001	J.L.. Sukia/abendua	1.038,83	0,00	 12.960,54

07/02/2002	J.L.. Sukia/urtarrila	1.335,02	0,00	 14.295,56

20/05/2002	J.L.. Sukia/otsaila	1.164,64	0,00	 15.460,20

20/05/2002	J.L.. Sukia/otsaila	1.564,33	0,00	 17.024,53

30/05/2002	J.L.. Sukia-maiatza bidaiak	1.734,09	0, 00	18.758,62

30/05/2002	J.L.. Sukia-apirila bidaiak	890,29	0, 00	19.648,91

15/07/2002	J.L.. Sukia/ekaina	1.069,60	0,00	 20.718,51

Alegia, epe horretan langile horri dagokion kostua 94.846,67 eurokoa da. Kopuru hori bi programa horiek justifikatzeko aurkeztutakoa (47.000 eurokoa) baino askoz handiagoa da. Beraz, ez dugu ulertzen txostenean adierazten dena.

Langile horri egotzitako orduko kostuari dagokionez, bai esan behar dugula bi proiektu horietan ezberdina dela. Hala ere ez dugu uste puntu hori oso garrantzitsua denik, zeren eta nahikoa baita langile horren kostuak eta orduak zatitzea, alegia, 2001eko 46.984,32 (dietarik gabe) / 1.293 = 36,34 euro orduko kostua, Aldundiari aurkeztutakoak baino handiagoak direla ikusteko. Ziur aski, aldea dietetan egongo da, zati desberdinei egotzitako kostuek ez baitute berdinak izan beharrik (ikus 11 zk.ko oharra dokumentuaren bukaeran).

BOTO PARTIKULAR KONKURRENTEA, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN
KONTSEILARI DEN GONZALO VERA-FAJARDO BELINCHON KONTSEILARIAK HAINBAT ERAKUNDERI EMANDAKO DIRU-LAGUNTZEN FISKALIZAZIO TXOSTENARI JARRITAKOA.

Boto partikular honen bitartez nire nahia txosten honen alderdi formalekiko desadostasuna erakustea da, ondotik egingo ditudan arrazonamenduen arabera:

Lehenengoa: txosten honen izenburua ez zaiola edukiari egokitzen uste dut. Islatu egin beharko litzateke zuzendua dagoela fundazio, asoziazio, kooperatiba izaerako entitate pribatuek jasotzen dituzten diru-laguntzetara, entitate publikoetara, eta gainera, izenez adierazi zeintzuk diren fiskalizazioaren xede, erakunde honek egindako beste txosten baten duen titulua bezalaxe, alkantze eta eduki bereko dena.

Bigarrena: txostena aurkezteko egitura ez zaiola edukiari egokitzen uste dut. Lehenik eta bat adierazi behar ditut txostenaren xedearen gainean egindako azterlan edo fiskalizaziotik eskuratutako ondorioak, Auzitegietako sententzia edo ebazpenak epaiarekin hastea bezalaxe litzateke, aipatu epaia euskarritzen duten aurrekariak eta zuzenbideko oinarriak geroko utziz.

Honela, bada, egia da Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak onartua duela jaulkitzen dituen txostenak aurkezteko moldea oniritzia duela. Hori, ordea, urtealdi guztietan eta legezko manu bidez modu errepikarian egiten dituen txostenentzako da (Gobernuaren Kontu Orokorra, Aldundiak eta Udalak, Epaitegiaren Osokoak fiskalizazio gai izan behar dutela erabakitzen duenean).

Honenbestez, nik uste dut, bai fiskalizazioaren edukiak duen berezitasunagatik, gure lanaren aiurri tekniko eta konplexuagatik eta gure txostenen erabiltzaile, hobeto esanda hartzaile, direnengatik, aparteko kontua izan behar dugula txostena Gizarteratzeko moduan. Horregatik uste dut, aipatutako txostena fiskalizazio gai diren erakundeei buruzko informazio osoa eskainiz abiarazi behar dela (zer diren, zertara dedikatzen diren, nola finantzatzen diren, zein diru-laguntza jasotzen dituzten... etab.) azalpen atal modura, eta gero, azterketa horretatik dagozkion ondorio eta gomendioak eskuratzeko.

HKEEren OHARRAK

1 zk. oharra 	HKEEk aztertutako aktetan ez da aipatutako aldaketa ageri. Nolanahi ere, Jarraipen Batzordea ez litzateke atal eskumenduna izango Hitzarmenaren aldaketa onartzeko.

2 zk. oharra	1998ko uztailaren 21eko erabakiaren lehenengo klausulak agintzen du GFAk 100 milioi pezetako ekarpena egingo duela (601 mila euro) AZTIrekin kolaboratzeko egoitza berriaren eraikuntzan.

3 zk. oharra	%40ko mugaketa araudi komunitarioan dago jasoa (CE 2792/1999 erregelamendua) eta horra igortzen dute bai 297/2000 Dekretuak —laguntza hauek arautzen dituena—, baita Emakida Ebazpenak ere.

4 zk. oharra	Eskatutako luzapena oniritzi izana ez da ageri, gainera, laguntzen emakida bat dago 2002ko urterako.

5 zk. oharra	Diru-laguntzaren eskabidetik eratortzen da fase independienteak daudela programaren bilakaeran, nahiz aurkeztutako gastuen egiaztagiriak 2001 eta 2002ko urtealdietako jarduerei dagozkien.

6 zk. oharra	Alegazioak entitarearen kontabilitate analitikoaren datuak ematen ditu, egiaztagirietan aurkeztutako datuekin bat ez datozenak eta ez dago txostenaren edukia eragiten duen informazio osagarririk.

7 zk. oharra	Adierazitako hiru langileek entitatearen beraren dokumentazioan ageri den moduan, diruz lagundutakoak baino askoz egiteko zabalagoak egiten dituzte.

8 zk. oharra	Diru-laguntza hau ez dago alegatutako puntuan ageri direnen artean barne hartua.

9 zk. oharra 	HKEEk ez du auzitan jartzen jarduerak egitea, baizik eta aldea egotea onuradunaren eta gastu exekutatzailearen artean, elkarrekin lotutako entitateak direla adieraziaz.

10 zk. oharra	Ikus 5. oharra GFAren alegazioetan.

11 zk. oharra	HKEEk egiaztatu duen egotzitako kostua diru-laguntzaren justifikazioan aurkeztutako aldi eta ordainagiriei dagokie eta egotzitako aldiei dagokienez, egiazko kostuaren gainean soberakina ematen da.


Azterketa dokumentala