Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2004ko abenduaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6270

232/2004 DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2004ko ekitaldiko aurrekontuko 4312 "Etxebizitza" Programan diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan 1.309.618,47 euroko kredituak gaitzen dituena.

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 315/2002 Dekretua indarrean sartzearen ondorioz, 1.309.618,47 euroko osagarrizko diru-sarrerak lortu dira, babes ofizialeko zenbait etxebizitza deskalifikatu egin direlako.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 1.309.618,47 euroko aurrekontu-zuzkidura eskatu du etxebizitzak birgaitzeko programa finantzatzeko. Programa hori Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez arautu zen.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2004ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa	Azpikontzeptua	Euroak

Programa	Subconcepto	Euros
4312	753.00	1.309.618,47

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

Programa	Kontzeptua	Euroak

Programa	Concepto	Euros
4312	380.00	1.309.618,47

EAEren 2004ko ekitaldiko Aurrekontuko 4312 "Etxebizitza" Programaren eremuan diruz lagun daitekeen birgaitze-programa finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala