Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza Berezia
6267

IRAGARKIA, pertsona jakin batzuk ager daitezen eskatzeko dena.

Zergei buruzko Lege Orokorraren (abenduaren 17ko 58/2003 Legea) 112. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena egitea ezinezkoa denez, eta horren arrazoiak Administraziori ezin egotz dakizkiokeenez, eta gutxienez artikulu horretan exijitutako jakinarazpen ahaleginak egin direnez, iragarki honen bidez eranskinean aipatzen diren zergapekoei edo haien ordezkariei deitzen zaie, bertan sartuta dauden prozeduretatik ondorioztatzen diren ekintza administratiboen berri emateko xedez, interesatuak bertaratuta egonda.

Interesatuek edo haien ordezkariek 15 egun natural iragan baino lehen —iragarki hau dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta— azaldu beharko dute, 9:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera, Euskal Autonomia Erkidegoko Zergabilketako Lurralde Bulego honetan (Moyua plaza 3 – Bilbo), kasu bakoitzean adierazten den lekuan, eranskinean aipatutako erakundeek tramitatzen dituzten prozeduretan bete gabe dauden jakinarazpenak egin daitezen.

Aipatutako epea iragan ondoren interesatuak edo haien ordezkariak azaldu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, bertaratzeko jarritako epea bukatzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2004ko irailaren 13a.

Bizkaiko Zergabilketa Exekutiborako

Unitate burua,

CONSUELO REVUELTA CALLEJA.

ZERGADUNAREN DATUAK	PROZEDURA	 TRAMITAZIOAREN ERAKUNDE ARDURADUNA

DATOS CONTRIBUYENTE	 PROCEDIMIENTO	ÓRGANO RESPONSABLE DE TRAMITACIÓN	

José Ignacio Bengoechea Martínez	30612998K	 Jakinarazpena: desegindako eta likidatutako erakunde 	Bizkaiko Zergabilketa Exekutiborako Unitatea

			juridikoetako kideei ordaintzea exijitzeko jarduerak 	Unidad Recaudación Ejecutiva de Bizkaia

			hasteari buruzkoa / Comunicación de inicio de actuaciones

			de exigencia de pago a los miembros de Entidades Jurídicas

			disueltas y liquidadas.

Patricia Rodríguez Ibarrondo	30626412A	(Patriñaki, SL) Diru-laguntzei buruzko azaroaren

			17ko 38/2003 Lege Orokorra, 40. artikulua.

			(Patriñaki, S.L.) Art. 40 Ley 38/2003, de 17

			de noviembre, General de Subvenciones.


Azterketa dokumentala