
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6258
LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Vitoria-Gasteizko eta Donostia-San Sebastiángo Kontsumo Eskoletan zenbait jarduera egiteko kontratua esleitzekoa (I.C.T. 32/30/04 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: ICT 32/30/04.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: kontsumoari buruzko prestakuntza eta informazio jarduerak.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko eta Donostia-San Sebastiángo Kontsumo Eskoletako gelak.
d) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 2005eko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez, berrehun eta laurogeita bederatzi mila hirurehun eta hogeita hamabost (289.335,00) euro.
5.– Behin-behineko fidantza: bost mila zazpiehun eta laurogeita sei (5.786,00) euro.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.
d) Telefonoa: 945 01 99 21.
e) Faxa: 945 01 82 52.
f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 16a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Finantza-erakundeek emandako txostena edo, hala badagokio, lanbideko arriskuak babesteko asegurua baduela erakusteko egiaztagiria.
– Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publiko zein pribatuak ere aipatuta.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 17a, goizeko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua I), 5. solairua.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.
2004ko abenduaren 17a, baldin eta kaudimena eta kontratatzeko gaitasuna egiaztatzen duten agirietan akatsik antzematen ez bada. Kontratazio mahaiak konpon daitezkeen akatsak antzematen baditu, berriz, 2004ko abenduaren 23a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:
– www. ej-gv.net
Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 23a.
Administrazio eta Plangintza sailburuordea,
JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.
RSS