Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6256

LEHIAKETA. Iragarkia, 2005. eta 2006. urteetan Lakua inguruko lorategiak mantentzea helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KM /2005/008 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: KM /2005/008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: 2005. eta 2006. urteetan Lakua inguruko lorategiak mantentzea.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Lakuako eraikina, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea: 2006ko abenduaren 31 da kontratua gauzatzeko azken eguna.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: hirurogeita hamasei mila (76.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza.

Ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Telefonoa: 945 01 85 17.

e) Telefaxa: 945 01 87 04.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 20a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Lizitatzailearen kaudimena egiaztatzen duen finantza-erakundeen egiaztagiria.

– Honako era hauetan egiaztatuko da gaitasun teknikoa:

–	Enpresarien eta enpresaren zuzendaritzako pertsonalaren titulu akademikoak eta profesionalak, eta, batik bat, kontratua exekutatzeko ardura duen pertsonalarenak.

–	Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.

–	Kontratuan diharduten talde teknikoaren eta unitate teknikoen zehaztapena, kalitate kontrolaren ardura dutenena batez ere; berdin dio enpresarekin zerikusi zuzena dutenentz.

–	Urtean batez beste erabiltzen duten pertsonalaren aitorpena, enpleguan duen egonkortasun maila adieraziz. Azken hiru urteetan zuzendaritzako zereginetan aritu direnen izenak ere eman beharko dira.	

–	Enpresariak kontratua egiteko dituen material, instalazio eta ekipo teknikoari buruzko aitorpena.	

–	Enpresariek kalitatea kontrolatzeko hartu dituzten neurriei buruzko adierazpena, baita azterketarako eta ikerketarako erabiltzen dituzten baliabideena ere.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Eguna: 2004ko abenduaren 29a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak.

Hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamalau zentimo (375,54 euro).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 18a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MUGICA.


Azterketa dokumentala