
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6255
LEHIAKETA. Iragarkia, HP eta beste marka batzuetako inprimagailuak jatorrizko suntsigarriz hornitzeko administrazio-kontratua esleitzeko dena (KM/2005/011).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: KM/2005/011.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: inprimagailuetako suntsigarriak.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.
c) Loteak:
1. lotea: Jatorrizko suntsigarriak Hewlett Packard inprimagailuetarako. Lote honetan Hewlett Packard markako eta jatorrizko fabrikatzailearen baimena duten bestelako markatakoak ere onartuko dira eta, beraz, jatorrizko produktutzat hartuko dira.
2. lotea: jatorrizko suntsigarriak beste marka batzuetako jatorrizko inprimagailuetarako.
d) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizen Gamarrako biltegiak; Bilbon, Kale Nagusiko 85a eta Donostia-San Sebastiánen Andia kaleko 13a, hala nola Administrazioak EAEko eremuan agindutako edozein leku.
e) Gauzatzeko epea: 2005eko abenduaren 31 da kontratua burutzeko azken eguna.
Epe partzialak: hornidurak entregatzeko epea 15 egun naturalekoa izango da, eskaria jasotzen denetik kontatzen hasita. Epe hau hobetu ahal izango da eskaintzan. Dena den, eskaintzak baloratzeko orduan, ez dira aintzat hartuko 5 egunen azpiko epeak. Baldin eta eskaintza egiten dutenek entregatzeko epea ez badute adierazten eskaintzan bertan, ulertuko da 15 eguneko proposamena egiten dutela, eta horrela baloratuko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: berrehun eta laurogeita bi mila (282.000) euro.
5.– Behin-behineko fidantza.
Ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010. Araba. Espainia.
d) Telefonoa: 945 01 85 17.
e) Faxa: 945 01 87 04.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 16a.
7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.
1. lotea:
– Lizitatzaileek azkeneko hiru urteotan zehar egindako negozio guztien gutxieneko kopurua urteko bostehun eta hamar mila (510.000) eurokoa izana egiaztatu beharko dute. Alderdi hori enpresak azken hiru urteotan egindako negozio guztien kopurua jasoko duen erantzukizuneko adierazpen baten bitartez egiaztatuko da.
– Lizitatzaileek egiaztatu beharko dute azken hiru urteotan kontratuaren helburu bertsuko bederatzi hornidura burutu izana gutxienez. Alderdi hau egiaztatzeko, enpresak azken hiru urteotan burututako kontratuaren helburu bertsuko hornidura garrantzitsuenen zerrenda aurkeztuko da, zenbatekoak, datak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak adieraziz.
2. lotea:
– Lizitatzaileek azkeneko hiru urteotan zehar egindako negozio guztien gutxieneko kopurua urteko hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) eurokoa izana egiaztatu beharko dute. Alderdi hori enpresak azken hiru urteotan egindako negozio guztien kopurua jasoko duen erantzukizuneko adierazpen baten bitartez egiaztatuko da.
– Lizitatzaileek egiaztatu beharko dute azken hiru urteotan kontratuaren helburu bertsuko bederatzi hornidura burutu izana gutxienez. Alderdi hau egiaztatzeko, enpresak azken hiru urteotan burututako kontratuaren helburu bertsuko hornidura garrantzitsuenen zerrenda aurkeztuko da, zenbatekoak, datak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak adieraziz.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 16a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz. Araba. Espainia.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik kontatzen hasita.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).
d) Eguna: agirien kalifikazioaren ondorioz beharrezkoa izango balitz aurkeztutako agirien zuzenketa egiteko eskatzea, eskaintzak irekitzeko ekitaldia 2004ko abenduaren 21ean egingo da; kontrako kasuan, ekitaldia 2004ko abenduaren 17an egingo da.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak.
Hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamalau zentimo (375,54 euro).
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 17a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.
RSS