Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6253

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 78/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Jesús Miguel Incinillas Fernandez, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak probidentzia bat eman du gaur, Electricidad Alegría SL sozietatearen borondatezko porrot-judizioaren laugarren sekzioan. Bertan erabakitakoa betez, ediktu honen bidez deia egiten zaie porrot egin duenaren hartzekodunei, Hartzekodunen Batzar Orokorrera joan daitezen 2005eko urtarrilaren 14ko 10:00etan. Biltzarra porrotaren kredituak graduatzeko izango da, eta Justizia Jauregiko Prestakunza Aretoan egingo da (Gasteiz hiribidea, 18 zk., laugarren solairua, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala