
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6252
EDIKTUA, judizio arrunt bati buruzko 355/03 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: L2 355/03, prozedura arrunta.
Demandatzailea: Crescencia Sereno Carrasco andrea.
Abokatua: Iñiguez de Heredia Quintana, Pedro.
Prokuradorea: Santiago Tames Alonso jauna.
Demandatua: Plaza Gorri SL.
Gaia: judizio arrunta.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2004ko urriaren 8an. Hau dio epaitzak:
Nik, M.ª Carmen Bildarraz Alzurik, Donostiako eta horko barruti judizialeko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko titular naizen aldetik, ikusi ditut 355/03 judizio arruntaren autoak, Crescencia Sereno Carrasco andreak sustatutakoak, epaitegietako prokuradore Santiago Tames Alonso jaunak ordezkatuta eta Pedro Iñiguez de Heredia Quintana letratuak lagunduta, Plaza Gorri SL sozietatearen kontra, auzi-iheslaria bera, diru-kopuru bat erreklamatzeko; eta ondorengo hauetan oinarritu naiz.
EPAITZA
Osorik baietsi dut Crescencia Sereno Carrasco andreak likidatzeko bidean den Plaza Gorri SL sozietatearen (auzi-iheslaria bera) kontra aurkeztutako demanda. Kondenatu egin behar dut eta kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari 6.413 euro ordaintzera, eta bai ebazpen hau ematen denetik osorik ordaintzen den arterainoko diruaren legezko interesak, bi puntuz gehituta, ordaintzera ere.
Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.
Epai honen hitzez hitzezko testigantza egingo da jatorrizko autoei eransteko. Epaia, bestalde, alderdiei jakinaraziko zaie, eta ohartaraziko zaie epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela: epaia jakinarazi ondoko bost eguneko epean aurkeztu beharko dute, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, eta behar izanez gero, epaitegi honetan. Epai hau eman, agindu eta sinatu dut, nik, Carmen Bildarraz Alzurik, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik.
Plaza Gorri SL demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.
Donostia-San Sebastián, 2004ko urriaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS