
233. zk., 2004ko abenduaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
6249
EDIKTUA, errentamenduei buruzko 233/04 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: L2 233/04, desahuzioa egiteko hitzezko judizioa.
Demandatzailea: María Aranzazu Viar Olloqui andrea.
Abokatua: Alfredo Rolando Ladislao Rojo jauna.
Prokuradorea: Francisco Ramón Atela Arana jauna.
Demandatua: Ignacio Freije Bueno.
Gaia: NO7 errentamenduak.
2004ko maiatzaren 31n, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:
Baietsi egin dut María Aranzazu Viar Olloqui andrearen izenean eta ordez Francisco Ramón Atela Arana prokuradoreak aurkeztu duen demanda, Ignacio Freije Bueno jaunaren kontrakoa. Beraz, deklaratzen dut suntsituta dagoela alderdiek hitzartuta izan duten errentamendu-kontratua; kontratuaren xedea Bilboko Urkixo zumarkalean 30-5. zenbakian, 510 departamentuan dagoen etxebizitza zen. Kondenatu egin behar dut demandatua deklarazio hauek onartu eta betetzera, etxebizitza uztera eta demandatzaileari ematera. Ohartarazten diot hortik botaraziko direla, baldin eta agindutakoa betetzen ez badu. Halaber, demandatzaileari hiru mila bostehun eta berrogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamalau zentimo (3.549, 74) ordaintzera kondenatzen dut; eta bai etxebizitza benetan entregatzen den arte eratortzen diren zenbatekoak, eta eratortzen den egunetik ordainketa egiten den arte pasatzen den hil bakoitzeko edo hilaren parekoa den zati bakoitzeko %1eko interesa ere. Kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.
Demandatuak, Ignacio Freije Bueno jaunak, egun helbidea non duen ez dakigunez gero, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.
Bilbao (Bizkaia), 2004ko azaroaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS